Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nuria Lopez de Gereñu eibartarra, Confebaskeko Idazkari Nagusi
Dokumentu Akzioak

Nuria Lopez de Gereñu eibartarra, Confebaskeko Idazkari Nagusi

EibarOrg 2010/12/14

Nuria Lopez de Gereñu eibartarra izango da Confebask-en idazkari nagusi berria, 1995etik hona azken hamabost urteotan ardura hori izan duen Jose Gillermo Zubiaren ordez. Horrela erabaki zuen atzo arratsaldean bertan euskal enpresari-elkarteak eta urtarriletik aurrera jarriko da indarrean.

Nuria Lopez de Gereñu (Eibar, 1969) Telekomunikazio Ingeniaritzaz Lizentziatua da eta ESIC Negozio Eskolan Enpresa-Zuzendaritzaz Masterra. 2005etik 2009ra bitartean Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri-Lan sailburua eta, aurreko bi urteetan, Gipuzkoako Aldundiaren Nekazaritza Garapen foru-diputatu. Euskolegebiltzarkide gisa EITBren Kontrol Batzordearen lehendakari ere izan zen.

Aurretik, Osakidetza Sistemen teknikari izan zen eta  Mendaroko Hospitalean Informatika arduradun. Horrez gainera VICOMTech zein Tekniker zentruentzat  teknologia-ikerkuntzan aritua.

Urtarriletik aurrera, berriz, Confebaske-ko Idazkari Nagusi berria izango da. Zorionak eibartarrari.

Jatorrizkoa Amatiñoren blogean.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)