Merkatu plazia botatzen hasi dira
Asier Sarasua
2008/01/23 10:32
Gaur hasi dira botatzen Eibarko merkatu plaza zaharra. Azken astiotan egin izan dittue aurre-lanak, eta gaur sartuko dira gruak eta eskabadorak eraikiña botatzera.
Plazia botatzeko lanak dirala eta, Errebal kalian aldaketa batzuk izango dira datozen egunotan.
- Autobusan geltokixa Coliseo parera eruan dabe
- Muzategi kalia itxi egin dabe
- Errebal kaleko espaloia be itxitta egongo da (Plaza albuan)
Lehenengo fase honek 10 egun iraungo dittu.
Merkatu plaza honen tokixan aparkalekuak eta merkatalgune barrixa eingo dittue.