Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Karpa eta San Blasak aratosteetan

Karpa eta San Blasak aratosteetan

Josu Mendicute 2008/01/12 03:28
Koko-dantzen ekimenaz gain, aurtengo aratosteetan beste bi berrikuntza izango ditugu: karpa bat Untzaga Plazan eta San Blas opil lehiaketa
Karpa eta San Blasak aratosteetan

Antzeko karpa jarriko dute Untzagan

Hainbat urtez elkarte ezberdinek eta besteren batek egindako eskaera aintzat hartuko du aurten Eibarko Udalak, 2007an hainbat ekitaldi kendu behar izan ostean.  Aratosteak antolatzeko Udalak deitu dituen bilerotan egin izan da eskaera. Azkeneko bilerotan, Udal ordezkariek ez zuten ezezkorik eman, eta gaurko prentsa lokalaren bitartez jakin dugu berria : Untzaga Plazan karpa bat jarriko dute, Garagardo Ferian jartzen denaren antzekoa. Gainera, karpa erosteko aukera aztertu lezake Udalak.

Goiz datoz aurten aratosteak, baina hemendik aurrera oraindik astebete lehenago iritsiko zaizkigu, Kezkak Koko-dantzak aratosteen aurreko asteburuan  egingo baititu. Aurten aratosteak hain goiz iritsi zaizkigu, San Blas eguna egitarauaren erdian geratu dela. Hori ikusita, San Blas opilen lehiaketa egingo da. Errezetia hemen on-ona egiteko, baina gogoratu... sanblasa baino hobia, Eibar.ORG!

Irudia: Sunxez
Irudiaren lizentzia: CC 2.0

etiketak: jaiak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: