Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Hitanoaren inguruko ikastaroa Eibarren

Hitanoaren inguruko ikastaroa Eibarren

EibarOrg 2011/03/28 09:06
Gaur bertan (martxoak 28) ireki da izena emateko epea. Maiatzean izango da, astearteetan, 18.30-20.30 bitartean. Guztira 10 ordu. Badihardugu Elkarteak antolatu du, Udalaren laguntzarekin.

Eibarko Badihardugu Euskara Elkarteak ikastaroa antolatu du maiatzerako.Hitanoaren inguruko oinarriak jaso eta hika praktikatzeko ikastaroa izango da eta gaurtik bertan ireki da izena emateko epea. Badihardugun bertan eman daiteke izena (Markeskua jauregian, telefonoz edo e-mailez), edo Udal Euskaltegian bertan.

  • Helburua: hitanoaren inguruko oinarriak eskaintzea. Ikasi eta erabili nahi dutenei baliabideak ematea. Noiz, non, nola eta norekin erabili.
  • Edukiak: Hitanoaren oinarriak: Alderdi teorikoa eta, batez ere, praktikoa. Gehienbat Eibarko hitanoa irakatsiko da, baina inguruko herriak eta euskara batua ahaztu barik. Ikasleek apunteak eta materiala jasoko dituzte.
  • Noiz: 2011ko maiatzean, astearteetan (maiatzak  3, 10, 17, 24 eta 31), 18:30-20:30 (10 ordu, guztira).
  • Non: Eibarko Udal Euskaltegian.
  • Prezioa: 10 euro.
  • Norentzat: Eibar eta inguruko herrietako euskaldun guztientzat. Gutxieneko adina, 16 urte.
  • Izen-ematea:
    Udal Euskaltegian (Portalea, Bista Eder, 10. 943700912) martxoaren 28tik apirilaren 15era arte.
    Badihardugu Euskara Elkartean (Markeskua. 943121775, edo Internetez) martxoaren 28tik maiatzaren 2ra arte.
  • Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 18 ikasle.
  • Antolatzailea: Badihardugu Euskara Elkartea, Eibarko Udalarekin eta Udal euskaltegiarekin lankidetzan.
etiketak: ikastaroak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: