Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Hankamotxak", Debabarreneko bertsolarien bloga
Dokumentu Akzioak

"Hankamotxak", Debabarreneko bertsolarien bloga

EibarOrg 2009/03/06

Deba Beheko Bertso Eskolak Eibarren duen bertso taldeak "Hankamotxak" deritzanak, blog berria jarri du abian. Egilea, Bertso eskolako kide den Jon Mikel Mujika gaztea izan da.

Hankamotxak.eu, horixe da bertsolari blogarien helbidea.

Horrelaxe aurkeztu dute euren burua eta bloga, bertsotan, jakina:

Ezagutzen al duzue?
Eibar da gure herria
Bertso gutxi abesten du
Baina hauxe da berria
Luzea eta estua
Gogorra dauka gerria
Biguntzeko asmoz dator
Bertsoeskolan blog berria

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)