Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Grises taldearen kontzertua Eibarren

Grises taldearen kontzertua Eibarren

Arragueta Fest 2011/01/18 15:04
Urtarrilaren 28an Grisesek kontzertua eskainiko du Eibarren. Grises taldeaz gain, Planetaleta, Zapatotipobota eta Euskalnew Collective talde eta DJak ere arituko dira "indie" estiloko jai batean: "Arragueta Fest" izena jarri diote.
Grises taldearen kontzertua Eibarren

Jaiaren kartela (Josu Torrealdairen diseinua)

Urtarrilaren 28an Arragueta Fest jaia izango da Eibarren, Punto y Aparte diskotekaren lokalean, 22.00ean.

Sarrerak hainbat tokitan daude salgai, 8 euroan: Tas-Tas eta Koxkor tabernetan, eta baita Internet bidez (Interneten 0,80 euroko komisioarekin).

Jai alternatiboak Eibarren

2009ko urrian sortutako egitasmoa da Arragueta Fest. Eibarren jai giroa sustatzea du helburu, jai alternatiboak eginaz. Eibar modernizatzea dauka helburu elkarteak. 2009an bi jai antolatu zituzten, eta 2010ean txosna jarri zuten Arraten ekimenen diru-iturri gisa. Irabazi asmorik gabeko mugimendua da, eta sarrerekin lortutako dirua jaiaren gastuak baino handiagoa baldin bada, hurrengo ekimenetarako erabiliko dute.

Ekimena prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur. Hemen etakitto!ren albistea.

Informazio gehiagorako: www.sanundress.com

Erlazionatutako elementuak
arraguetafest
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: