Errebaleko merkatu berriari alegazioak
Apirilaren 23an amaituko da Errebaleko merkatu berriari alegazioak egiteko epea. ARALAR alderdiak zenbait alegazio aurkeztuko ditu eta datorren astean bilera ireki bat egingo du Kulturalean herritarrei proiektuaren berri emateko eta konbenio urbanistikoaren inguruko alegazioak prestatzeko.
Errebaleko merkatu berriaren lanek aurrera jarraitzen dute. Lehenengo gauza bat agindu eta beste bat egiteko asmoa dago. Lurra pribatizatu egin da. Agindutakoa ez da betetzen. Kontuak ez daude argi.
Hainbat gauza onartuta daude dagoeneko, baina konbenio urbanistikoaren inguruko alegazioak egiteko epea oraindik irekita dago, apirilaren 23ra arte.
Eibarko Aralar alderdiak bilera bat egingo du datorren asteazkenean konbenio urbanistikoaren inguruko alegazioen kontua herritar guztien aurrean lantzeko:
Gaia :
ERREBAL Center
Tokia:
Arrate Kultur Elkartea
Eguna :
Apirilak 16
Ordua :
Arratsaldeko 7:00etan
Herritar guztiak daude gonbidatuta. Alegazioak aurkezteko epea 10 egun barru amaitzen da eta zenbat eta gehiago aurkeztu presio gehiago ahal izango da.
errebal center
errebal center
Errebal Center
eraikuntza handi batekin. Ez dou nahi beste holakoik. Ta gutxiau, PSOE azpijokuakin baldin ba dabil.
ONARTEZINA DA!!