Eibarko bizilagun kopurua 2007an ere beheraka
Azken urteotako joerari jarraituz, 2007an ere jaitsi egin da Eibarren erroldatuta gauden lagunon kopurua. 27.400 eskas gara.
Eibarko udalak jakinera emandako datuen arabera, iazkoan ere behera egin du Eibarren bizi garenon kopuruak. Aurreko urtearekin konparatuta 126 eibartar gutxiago gara eta guztira 27.400 lagun bizi gara Eibarren.
Orain dela 30 urte gailurra jo ondoren (1978. urtean 39.500 lagun zeuden erroldatuta gure herrian), urtero-urtero galdu ditu biztanleak Eibarrek.
Azken bi urteotan mantsotu egin da beherakada hori, batez ere jaiotzak pixkat igo direlako, eta gehienbat etorkin kopurua hazi delako.
Inguruko herri askotan, ostera, bizilagun kopurua hazi egin da 2007an, esate baterako, Elgetan, Elgoibarren, Mutrikun edo Deban.
zergaitik eibartarak alde egin dugu eibartik?