Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibar Industrial (1966) sarean

Eibar Industrial (1966) sarean

Luistxo Fernandez 2009/03/18 17:57
1966an egin zen Eibar Industrial pelikula dokumentala, eta 1990eko hamarkadan berriztu zuen Eibarko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Orain, Interneten ikusteko moduan.
Eibar Industrial (1966) sarean

Eibar Industrial (1966), film dokumentala

Bi orduko filma Indu Films etxeak egin zuen, ekoizleak izan ziren Enrique Llopis, Jose A. Ajuria eta Angel Ajuria; eta zuzendaria Jose Rivas Rubio. Lokuzioa zoragarria da, No-Do frankistaren tradizio jorienean, Pablo Uribe eta Antonio de Rojorena da gidoia, eta ahotsa Cuno Cuetos-ek jarri zuen.

Ez dakit DVD, CD ala bideoa den, baina Egoibarra webgunean eros daiteke 12 euroan.

Eibarko hainbat enpresen jardunaren errepasoa da pelikula, herriko gizarte-bizitzaren pasarte batzuekin. Ez dago euskararen aipamen edo agerpenik, salbu eta Arrateko Ama kantatzen dutenean.

CD batean pasatu didate kopia bat niri, eta Interneten, Vimeo zerbitzuan jarri dut bi partetan. http://www.vimeo.com/3556042 eta http://www.vimeo.com/3595886.

Lehen partea:

 

Eibar Industrial 1 from Manterola-Fernandez on Vimeo.

Bigarren partea:

 

Eibar Industrial 2 from Manterola-Fernandez on Vimeo.
asier
asier dio:
2009/03/25 00:48

1966ko horretaz gainera, 1937ko beste batzuk ere aurkitu ditugu youtuben. Hementxe:
http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2009/03/23/eibar-1937-pelikulan

aitor
aitor dio:
2009/09/15 14:21

oso onak pelikulak, eskerrik asko, hemen jartzeagatik

aitor
aitor dio:
2009/09/15 16:49

oso interesgarria da bideoa, eta eskerrik asko hemen jartzeagatik, bainan bigarren zatian erdialdetik aurrera jada ez da gehiago ikusten, akats bat duela dirudi

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: