Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badatoz Eibarko Aratosteak 2010eko Koko-dantzekin
Dokumentu Akzioak

Badatoz Eibarko Aratosteak 2010eko Koko-dantzekin

Mikel Larreategi 2010/02/04

Azken urteotan bezala Klub Deportiboko Kezka Dantza Taldeak Koko-dantzak antolatuko ditu Eibarren datorren larunbatean: aurten Mandiola eta Agina auzoetan barrena ibiliko dira.

(Kezka Dantza Taldearen blogetik ateratako albistea)

Datorren otsailaren 6an aterako gara koko-dantzan eta koko-eskean. Arrate-balle, Gorosta eta Mandiola auzoetako baserriak bisitatu ditugu aurreko urteetan, eta aurten Mandiola osatzeko falta zaizkigun 4 baserri eta Agina aldekoak bisitatuko ditugu.

Koko-dantzariek makila-dantza egiten dute baserri bakoitzaren aurrean, eta mamarruek saria pasako dute baserritarren opariak jasotzeko. Burburixuen zaratak, masusten korrika saioak, aixerixak, hartza, Batista kojua eta Arraguetako Ama Birjina, eta beste hainbat koko-mozorrok osatutako konpartsak egun osoa pasako du baserriz baserri dantzan, kantuan eta eskean Jainaga, Laskurain eta Narbaiza trikitilari eta dultzaineroekin. Arratsaldean, 19.00etatik aurrera Eibarko erdiguneko kaleetan ibiliko da konpartsa osoa Mauxitxa txarangak lagunduta.

Koko-eskearen ibilbidea

Ohi bezala Merkatu plazan egingo du lehen agerraldia koko-dantzen konpartsak, goizeko 8:30ak aldera. Ondoren, Amañatik gora Zozola, Zozolabarri, Aritxuluetabarri eta Aritxuluetara igoko gara.

Mandiola utzi eta Agina aldera joko dugu, eta Ixuatik jaisten eskuin eta ezker dauden baserrietara hurbilduko gara: Altzerreka, Zumaran, Mendibil, San Roman, Larrañeta, Iterixa, Aboagaazpikoa, Aboagainekoa, Suinagatxo, Suinaga, Gorostiaga, Arizpe, Atxekoa, Orbesoaren eta Aginaga bertan dagoen Aginagainekoa. Hortik gora segi eta Oregizahar, Arandobarrena, Arandoguena eta Arandoetxebarrirekin bukatuko dugu.



Azpiriko kaletar-baserritartu eta baserritar-kaletartuen laguntzarekin prestatu dugu aurtengo ibilbidea eta baserrien argazkiak ere bildu ditugu sorta honetan.

Koko-festa kalean

Iluntzean, 19.00etan Anbulategiko parkean elkartuko gara koko-konpartsa eta koko-festan parte hartu nahi duten guztiak, eta Mauxitxa txarangaren doinura erdiko kaleetan ibiliko gara. Ekitaldi irekia da hau eta nahi duten guztiak daude gonbidatuta, koko-jantzi eta festan gurekin batera parte hartzera.

Zuzenean jarraitzeko

Aurten koko-dantzen nondik norakoak zuzenean erretransmitituko ditugu twitter bidez. Hainbat modu daude koko-eskearen nondik norakoak jarraitzeko:

Koberturak eta festak aukera ematen digun neurrian, koko-eskearen nondik norakoen berri emango dugu mezu laburren bidez.

Koko-dantzak 2010

  • 8:30 Merkatu plazan lehen agerraldia
  • 9:00 - 18:00 Koko-dantzak eta koko-eskea Agina aldeko baserrietan.
  • 19:00 - 21:00 Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan koko-dantzak Mauxitxarekin.

aratOOOOOsteak???

oier g — 2010/02/04 10:42
Baiña Eibarren ez ziran ba aratUUUUUstiak???? (nahiz eta Udalak "por libre" ibilli linguistikoki?

arato/usteak

erral — 2010/02/04 17:18
Ains.... dudan egon naiz eta o-rekin jarri dot. Nahi dozuen moduan... :S

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Badatoz Eibarko Aratosteak 2010eko Koko-dantzekin

2009ko koko-dantzetako irudi bat

Erlazionatutako elementuak