Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Axeri-boda dantza ikuskizuna Coliseoan

Axeri-boda dantza ikuskizuna Coliseoan

Oier Araolaza 2008/12/10 18:36
Juan Antonio Urbeltz-ek zuzendutako Argia dantzari taldeak Axeri-boda ikuskizuna eskainiko du larunbatean Eibarren, Coliseo antzokian, 19.00etan. Eibarko Kezka dantza taldeko 10 dantzarik parte hartzen du Bilboko Arriaga antzokian estreinatu eta dagoeneko Donostia, Iruñea, Mungia, Donibane Garazi edo Andoainen aurkeztu den dantza ikuskizun honetan.

Donostiako Argia taldeko dantzariekin batera Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka dantza taldeeko dantzariek parte hartzen dut ikuskizunean. Elgoibarko Haritz dantzari taldeak 20 urtetik gora daramatza Argiarekin elkarlanean eta bere ikuskizunetan parte hartzen, eta Kezka dantza taldeak 10 urte inguru. Bailarako dozena bat dantzarik parte hartzen dute Axeri-boda ikuskizunean: Aiert Ibarbia, Irati Kortabitarte, Josu Garate, Ainhoa Lendinez, Irune Orueta, Ander Fernandez, Oihane Llorente, Jokin Salegi, Unai Lizarralde, Olaia Gabirondo, Luken Aranburu eta Enrike Izagirrek.

Euri eta eguzki

Euria eta eguzkia, biak batera gertatzen direnean, hau da, ortzadarra sortzeko baldintza horiek ematen direnean, Euskal Herrian esan izan da azeriek ezteiak ospatzen dituztela. Kepa Diegez-ek hainbat kon

tu jaso ditu honi buruz:

Mito hori bera Japonian ere aurki daitekeela konturatu zen Urbeltz, eta hari horri tiraka prestatu du ikuskizuna. Akira Kurosawak Dreams filmean, lehen istorioa, "Sunshine through the rain" gai beraren ingurukoa da. Istoria ederra bezain harrigarria da. Youtuben dago eta merezi du ikustea: bat, bi eta hiru.

 

 

Beraz, hor ditugu Euskal Herria eta Japonia, eguraldia eta azeriak lotzen dituen mito baten inguruan lotuta. Abiapuntu horrekin euskal tradizioan egin izan diren hainbat azeri-dantza bildu eta berregin ditu Urbeltzek eta 40 dantzari eta 10 musikarik eszenaratzen duten ikuskizuna prestatu du.

Ikuskizunaren gakoak
 

Axeri-boda ikuskizunaren gakoak ulertzeko eta Argia taldearen ibilbidea ezagutzeko aukera izango da bihar osteguna, abenduak 11. Argia dantzari taldeko dantza-maisuetako bat, Iñaki Arregik, Axeri-bodaren inguruko hitzaldia eskainiko du. Bertan, Argia dantzari taldearen ibilbidearen laburpen bat egiteaz gain, Axeri-boda ikuskizuna ulertzeko gako batzuk eskainiko ditu. Besteak beste, Akira Kurosawaren "Dreams" filma izango du aipagai Arregik, filme horretan Azerien ezteiaren mitoa ageri baita, eta pelikula zati bat ere ikusteko aukera izango da.

  • Hitzaldia: Iñaki Arregi: "Axeri-boda ikuskizunaren inguruan". Portalea Kultur Etxean, 3. solairuko ikastaro gela. Abenduak 11, osteguna, 19:30ean.

 

Axeri-boda ikusteko sarrerak salgai

Larunbatean, abenduaren 13an, arratsaldeko 19:00etan eskainiko da Axeri-boda Eibarko Coliseo antzokian. Sarrera salmenta erritmo onean doa baina oraindik badira sarrerak eta ohiko puntuetan eros daitezke: Coliseoko txarteldegian bertan, Kutxaren makinetan edo Internet bidez: www.generaltickets.com

 

 

  • Axeri-boda
  • Juan Antonio Urbeltz
  • Argia, Duguna, Haritz eta Kezka dantza taldeak
  • Eibar, Coliseo Antzokia
  • 2008ko abenduaren 13an, larunbata, 19:00etan.
erral
erral dio:
2008/12/14 13:10

Oso ederra atzo Coliseoan ikusi ahal izan genuen ikuskizuna. Zorionak benetan parte hartu zuten guztiei !

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: