Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Ametsak pilatzen". Su Ta Gar taldearen azken lana prest
Dokumentu Akzioak

"Ametsak pilatzen". Su Ta Gar taldearen azken lana prest

EibarOrg 2011/09/29

Talde eibartarrak amaitu ditu etxeko lanak eta urria erdikalderako salgai izango da bere azkenengo lana: "Ametsak pilatzen".

Su Ta Gar taldea bueltan da. Talde eibartarrak Ametsak pilatzen disko berria kaleratuko du urriaren bigarren hamabostaldian. 

Udan egin zituzten kantu berriak grabatzeko lanak Berrizko Lorenzo Records estudioetan eta orain, udazkenean, hamaika abestiz osatutako lan berria besapean hartuta etorriko dira.

Lehenbiziko singlea entzungai dago EITB.com webgunean: ''Norbera bere ametsen alde''.

Hauxe da Ametsak pilatzen diskoaren tracklist-a:
01. "Hegan"
02. "Piztia"
03. "Etsaien hitzak"
04. "Poza eta tristura"
05. "Beti tente eta tinko"
06. "Norbera bere ametsen jabe"
07. "Materia hutsa naiz"
08. "Kantarik politena"
09. "Bizi"
10. "Zain, zure zain"
11. "Ametsak pilatzen"

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

"Ametsak pilatzen". Su Ta Gar taldearen azken lana prest

Ametsak pilatzen, Su Ta Gar