Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Materixala / Al vecindario de Eibar (1936)

Al vecindario de Eibar (1936)

1936ko uztailaren 18ko altxamendu edo estatu kolpearen ostean, berehala antolatu zen Eibarko herria. Eibarren oso leku txikia zuten nazionalek, eta gainontzeko herritarrak (gehien-gehienak), sozialista, republikazaleak eta jeltzaleak, erresistentzia antolatzen hasi ziren. Gerra batzorde bat ere antolatu zen, etsaiari aurre egiteko, jakiak banatzeko, herria antolatzeko, eta abar.

Al vecindario de Eibar

Abuztu amaieran jausi ziren lehenengo bonbak Eibarren. Lehenengoetarikoa Arikitxaneko zubi inguruan, GAC lantegiaren alboan. Ondoren gehiago eta herriko hainbat lekutan. Dozenaka lagun hil ziren bonbardaketa horietan.

Al vecindario de Eibar

Bonbardaketa horiei nolabait aurre egiteko hiru neurri, gutxienez, hartu ziren Eibarren:

  • Soraluzeko lantegietan kainoi antiaereo bat egin zen (ezertarako balio ez zuena)
  • Kanpaitorrean begiraleak jarri ziren, hegazkinak noiz zetozen zaintzeko
  • eta refugioak antolatu ziren Eibarren. Lur azpian, leku ahalik eta seguruenetan. Batez ere trenbidearen tuneletan, eta Ego errekak herri azpian zituen zubipeetan.

Gerra batzorde horrek hemen aurkezten dugun bando hau kaleratu zuen 1936ko irailaren 1ean bertan. Eibarren lehenengo bonbak jausi eta denbora gutxira.

Eibarren antolatu ziren 16 babeslekuen zerrenda ematen du, bakoitzaren sarrera non dagoen aipatuz, eta kale bakoitzeko biztanleei nora jo behar zuten esanez.

Bando hori horrela hasten da:

Para el buen orden de la organización y para que los servicios de defensa contra las incursiones de los aviones facciosos rindan la eficiencia apetecida, el público debe obedecer serena y disciplinadamente las órdenes dictadas por las autoridades.

En consecuencia, todos los vecinos de Eibar deben tomar buena nota de que tan pronto se den las señales de peligro, han de recluírse rápida y ordenadamente con sujección al siguiente plan de refugios.

Ondoren dator babeslekuen zerrenda. Esate baterako, Untzagan bertan zegoen 14. babeslekua, Udaletxe azpian. Sarrera bi zituen: O'Donell kalean (gaur Egogain), eta Ardantzan (gaur egun Club Deportiboa dagoen inguruan).

Al vecindario de Eibar

Azpialdean, gaztelaniazko beste testu loretsu bat dator:

De la fidelidad de que todos cumplan estas instrucciones depende la seguridad de los moradores de nuestra Ciudad.

Excitamos, pues, el celo, el buen sentido y el civísmo (sic) de todos nuestros convecinos para que cada cual en su esfera de acción se convierta en un leal ejecutor de estas disposiciones y un sereno disciplinado cuidador de que los demás también las cumplan.

Eibar, 1. septiembre 1936,
El Comisariado de la Guerra

 

Imanol Trebiñori esker ezagutu ahal izan dugu dokumentu interesgarri hau, eta bere eskaerari jarraituz, hementxe jarri dugu, edozeinek kontsultatzeko moduan.

Al vecindario de Eibar (JPG, 700 Kb).

Erreferentzia:
Donostiako Koldo Mitxelena liburutegia, Julio Urkixo fondoa, J.U. 9836.