Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Mobilak kontzertuetan

telezaborra 2006/09/19 15:37

Orain gutxi Amor, Secretos y Sexo telesaila (The OC bezain teen, baina Sensación de Vivir baino aspergarriagoa) ikusten ari nintzen Cuatroºn, protagonistak kontzertu batean zeuden, musika-taldea balada bat jotzen ari zen eta publikoak zer aterako eta mugikorrak!!! Denak telefonoekin, inork ez zuen metxerorik atera giroa sortzeko. Oso bitxia iruditu zitzaidan, baina pentsatu nuen gidoilarien txantxa izango zela.

Baina gaur TuExperto bloga irakurri dudanean harrituta geratu nahi. Mugikorra edukitzeko 10 arrazoi eman dituzte, eta laugarrena hau zen:

Ya no hace falta llevar mechero a los conciertos . Un objeto en clara decadencia. Ahora puedes sacar el móvil en las canciones lentas.

Aspaldian ez naiz kontzertu batera joan, baina hau egia da? Ez da oso kutrea?

Hiru ohar

telezaborra 2006/09/13 20:31

Azken boladan telebistek iragarkietara joateko estrategia bitxia hartu dute. Volvemos en 2 minutos, horrela publizitatea zenbat luzatuko den esaten digute. Gaia ondo aztertuta edukiko dute, baina nago metodoak ez duela oso ondo funtzionatzen. Iragarkiek zenbat iraungo duten ez badakit, zapping egin arren behin eta berriz itzultzen naiz kate horretara saioa berriro hasi ote den ikusteko, eta nahigabe ere iragarki batzuk begiesten ditut. Baina kartelarekin ez, badakit 2 minutu ditudala beste kateetan zer dagoen begiratzeko, eta ez naiz lehenago bueltatzen.

Betiko gaia, baina aipamena merezi du. Udako ETB1eko programazioa penagarria izan da. Pailazoak, dubidubiduba Betizu Kluba, Wazemank errepikatuta, MHLZ errepikatuta,... Tourreko etapen gaueko errepikaldiak baino ez ziren falta.

Irailak 11. 5 urte pasa badira ere, ez naiz aspertzen egun hartako irudiak ikusten. Krudelak, baina ikusgarriak. Hegazkinak eraikinetan sartzen, dorreen erorketa, Famous Pizzaren kartela hautsak irensten duenean...

españako futbol liga laSextan euskaraz!

telezaborra 2006/08/24 23:34

Jakingo duzuenez, aurtengo futbol ligaren eskubideak laSextak erosi ditu. Bukatu dira ETB1eko komentarioak.

Andres Montes ¡¡¿en qué minuto estamos?!! izango da narratzailea. Baina laSextak partiduak euskaraz jarraitzeko aukera emango du, TDT teknologiari esker.

http://www.formulatv.com/1,20060824,2689,2.html

betiko berriak

telezaborra 2006/08/22 14:42

Atzo, abuztuak 21, Antena3 katearen eguerdiko albistegia ikusi nuen. Eta azken zatian, urtero errepikatzen duten albistea eman zuten: oporrak bukatzen dira eta jendeak oporren osteko sindromea dauka. Depresioa, ez dute lanera joan nahi... Urteroko gomendioak ustezko sindromea gainditzeko, langileen testigantzak....

Baina koño, oraindik ere 10 egun falta dira iraila hasteko! Galiziako suteak bukatu dira eta albistegirik gabe geratu dira. Aurten ez da ur-motoen istripurik egon.

Eskolara itzultzeak dakarren gastuari buruzko erreportaia prestatu edukiko dute dagoeneko. Liburuak zein garestiak diren, umeei arropa erosi behar zaiela eta gurasoek dirurik ez daukatela.

Aurten udako abestirik ez dugu

telezaborra 2006/08/12 18:53

Uda aurrera doa, eta zabor kulturari dagokionez iada ondorio bat atera dezakegu: aurten ez dugu udako abestirik eduki.

Ez udako abesti, ezta antzeko ezer. Shakiraren abesti latino nazkantea. Hips don't lie. Hori izan da udan arrakasta apur bat lortu duen bakarra. Koala saiatu zen bere Opa kutrearekin. Hasiera itxaropentsua lortu zuen, baina ekainetik aurrera oso gutxitan entzun dugu. Agian Afrikan eta inguruetan asko dantzatu dute. Hemen ez.

 

Atzo gauean TVE1n gala bat eman zuten. Murcia, ¡qué hermosa eres! lotsagarri horren parekoa. Atzokoan Costa Blanca promozionatu nahi zuten. Zein ikusiko, eta David Civera. Ranchera bat abesten. Bere gainontzeko abestiek legez, honek ere umeek, aiton-amonek eta psikopatek dantzatzeko moduko koreografia zeukan. Harritu egin nintzen. Amerikan ibiliko zela uste nuen. Edo erretiroa hartuta. Baina ez. Civeraren garai onak amaitu dira.

ETB1en audientziak

telezaborra 2006/08/01 23:38

Orain arte ametsa zena egia bihurtu da. ETB1en audientziak kontsultatu daitezke Internet bidez.

www.formulatv.com webguneari esker, egunero aurreko eguneko ETB1eko audientziak ikusgai ditugu. Hori bai, EAEko datuak besterik ez.

ETB2koak, eta gainontzeko kateen datuak ere badaude, jakina.

Esate baterako, atzo goizekoak:

'Tik Tak Circus': 6.0000 %10,5 'Meza santua': 15.0000 %14,2 'Betizu': 12.000 %8,3 'Gaur egun 1': 14.000 %4,9

Ihauteriak

telezaborra 2006/02/27 11:51

Amaitu dira ihauteriak. Mozorro onak ikusi ahal izan ditugu, baina urtero bezala mozorro rekurrenteak ugarienak izan dira. Tipikoak, prestaketa gutxi eskatzen dutenak.

  • Puta. Edo emakumez mozorrotzen diren mutilak. Erreza eta kutrea. Amaren arropa zaharrak, globoak bular haundiak egiteko eta ezpain gorri-gorriak.
  • Punkia. Osaba makarrari armairuan daukan txupa zahar bat eskatu behar diozu. Gero praka beltzak lortu behar dituzu. Ilea urdiñez tindatu, eta mozorroa daukazu.
  • Lotia. Azken unean egiteko mozorroa. Pijama, etxeko zapatillak eta burukoa. Bai, kartzela merezi duzu irudimen gutxi edukitzeagatik.... eta alferra zarelako. Baina gutxienez ez zara mozorrotu gabe aterako.
  • ONCEren saltzailea. (Nirea). Gabardina, betaurreko ilunak, makila eta kupoi batzuk. Hau ere sinplea da, baina gezurra badirudi ere, funtzionatzen du.

Humor Amarillo Cuatroºn

telezaborra 2006/02/24 00:33

Cuatrokoak Humor Amarillorekin tronpatu direlakoan nago. Ez, ez nago erotuta, Humor Amarillo atsegin nuen. Baina orduan 14 urte nituen. Amonak horiek txorradak zirela zioen, berak udaro Gran Prix-a iresten duen arren. TeleCincori TeleCirco esaten zioten, edo TetaCinco. Programazioa horrelako programekin osatzen zuten: Pressing Catch, La 5ª Marcha, albistegirik ere ez zegoen... Pantalla Amigaren urrezko aroa.

 

Horregatik ez dut ulertzen zergatik berreskuratu duen Cuatrok Humor Amarillo. Ez dator bat kateak zabaldu nahi duen irudiarekin. Hau ez da telebista kate moderno eta berritzaile baterako saioa. Berritzailetik ezer gutxi dauka. Modernotik are gutxiago. T5ren garaietan ez ginen konturatzen, baina saiaren kalitatea oso apala da. Irudiaren definizioa txarra da, iluminazioa ez dakigu existitzen ote den... Lehiaketaren funtzionamendua ezagutu gabe jarraitzen dugu. Hau guztia gutxi ez, eta programak zuen onena aldatu dute, aurkezle bikotea. Humor Amarillo ondo zegoen oroimenean gordeta.

Gauza bat argitu

telezaborra 2006/02/20 23:18

Iparragirre Sariei buruz idatzi nuena ez zitzaion gustatu irakurle bati, eta erantzun hau idatzi zuen blogean:

Tamalez ez zarete enteratu sari hauek zela ematen diren. Eusko Ikaskuntzari dagokionez Radio Vitoriak aurkeztu eta ETBek eman dio hamar urteren buruan astero burututako lan serioa gatik. Etzaizue iruditzen gizarteko jendeak bolondreski inongo ordainik jaso gabe asteroko programa kultural bat eustea nahikoa merito? Gizartearen partehartzea hainbeste aldarrikatzen den sasoiak hor adibide polit bat. Ordua txarra dela ? denok dakigu horrelako programa bat prime time-en e zdutela ipiniko eta hala ere Eusko Ikaskuntzak eutsi egin dio, ez al zaizue benetan polita iruditzen?

Bidaltzailea: iñaki . Noiz: 2006.02.19 21:32

Nik ere erantzuna jarri nuen:

Nik ez dut saioaren edukia epaitu, besteak beste saioa ez baitut inoiz entzun.

Baina EiTBkoek esaten dute saria entzuleek ematen dutela, eta hori gezurra da. Hori zen esaten nuena.

Bidaltzailea: telezaborra . Noiz: 2006.02.19 23:54

Bera ez da gustura geratu, eta hau esan dit:

Eusko Ikaskuntzari eman diotena Sari berezia da, ez publikoarena. Beste baten zerbait idatzi aurretik eta erantzunari berriro akats berakin erantzun aurretik, enteratu mesedez. Telezaborra dela esan eta norberak blogzaborra egin? seriogoak izan behar gaituk.

Bidaltzailea: iñaki . Noiz: 2006.02.20 12:46

Gauzak argitze aldera, EiTBren webgunera jo dut. http://www.eitb.com/iparragirre/prog_ganadores.asp?hizk=eu

EiTBren prentsa oharra: http://www.eitb.com/iparragirre/nota_prensa.asp?hizk=eu

"Wazemank" umore saioa eta "Pasalo" magazina ETBn, "Hiru Erregeen Mahaia" Txetxu Urbieta eta Kepa Iribarren kirol-tartea Euskadi Irratian eta, Radio Euskadin "Boulevard Abierto. Dialogos en Radio Euskadi" Xabier Lapitzen saioa dira 2005ko Iparragirre sariak jaso dituztenetako batzuk. Horrez gainera, Euskadi Gaztean Marijo Oriak, Ainhoa Urkiak eta Maider Segurolak egaztea.com -en egindako lana nabarmendu dute. Interneten, EiTBko onena Eguraldia izan da eta Radio Vitorian, berriz, "Eusko Ikaskuntza", Jose Maria Velez de Mendizabalen eskutik.

Saio eta eduki horiekin batera, hiru sari berezi ere banatu ditu Euskal Irrati Telebistak. Horietako bat Julio Ibarra iazko azarora arte gaueko "Teleberri" albistegia aurkezten zuen kazetariak jaso du. Beste bi Iparragirre Sariek, bestalde, Ipar Euskal Herriko bi lagunen lana azpimarratu dute: Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiaren jarduna eta Libe Goñi Iparraldeko Ikastoletako lehen andereñoaren ibilbidea.

Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

 

 

Grazioso ofizialak

telezaborra 2006/02/16 00:50

Ezin ditut grazioso ofizialak eraman. Edonon agertzen direlarik, beti ari dira txantxak egiten. Etengabe. Graziarik gabeko graziak, gainera.

Grazioso ofizial batzuk.

- Romay. Real Madrideko jokalari ohiak kode penalak baino grazia gutxiago du. Norbaitek txantxetan behin esango zion jo tío, qué gracioso eres!, berak sinetsi eta akabo. Bere altuerarekin eta horrelako txorradekin saiatuko da barrea eragiten.

- Cadiztarrak. Ez dut Cadizeko inor ezagutzen. Baina ezin ditut jasan. Qué salaos que son. Ihaterietan, beren murgekin. Cadiz Futbol Taldeko zaleak, beren kantuekin. GHko pisha. Popatik!

-Gurutze Beitia. Duela bi urte ez nuen ezagutzen eta zoriontsua nintzen. Baina gauzak aldatu ziren. Ez dakit nondik etorri zen, eta ez dut jakin nahi, baina etorri egin da. Eta ez du joan nahi. ETB2n askotan agertzen da. Todos somos vascos antzerki emanaldian ere badago (bide batez, inork ikusi al du hori?). Eta hori gutxi balitz ETB2n gauetan ematen duten iragarki batean ere agertzen da. Langostinoak iragarriz. Iragarkiak e-mulen egotea merezi du. Gustu txarraren eta umore bizarroaren adibide polita da.

Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.