Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Nagusituko gara: Pete Seeger eta Arrieta familia

Nagusituko gara: Pete Seeger eta Arrieta familia

Gari Araolaza 2014/07/01 23:35
Gure etxean beti ezagutu dut "Nagusituko gara" kantua, elkartzen gineneko errepertorioko parte zen. Duela gutxi Pete Seeger kantari ipar-amerikarra hil da eta kantua berea dela deskubritu dugu.

We shall overcome

Kantu hau Pete Seeger kantari ipar-amerikarrak eman zuen ezagutzera protesta kantu moduan eta munduan zehar erabilia izan den arren, jatorrian Ipar-Amerikako beltzen eskubide zibilak aldarrikatzeko erabili zen. Charles Albert Tindley reberendoak konposatutako gospel kantu batean du oinarria kantuak.

Gure artean Joan Baezek egindako bertsioa egin zen ezagun. Gehiago, Wikipedian: We shall overcome

Lurgabe eta Arrieta familia

Kantua Joan Baezi entzunda, Lurgabe taldeak bertsio bat prestatu zuen, Juan San Martinen hitzak eta Jose Mari Altunaren arreglo eta armonizazioarekin.

Lurgabe taldea hiru neskek osatzen zuten eta 1968-1969 inguruan ibili zen kantuan, hainbat txapelketa eta jaialditan. Gehiago jakiteko: Lurgabe (Soundcloud)

1971. urteko ekainaren 4ean, Elgoibarko Odeon antzokian ospatutako jaialdi batean kantatu zuen kantua Arrieta familiak, Regina Arrieta bera Lurgabeko partaide bait zen.

Arrieta familia, Odeon antzokia 1971

Ezkerretik eskumara: Regina Arrieta, Arantza Arrieta, Pello Arrieta, Ion Arrieta eta Juanjose Araolaza. Aurrean, Jaime Arrese haurra. Elgoibarko Odeon antzokia, 1971-6-4

Geroztik, kantu hau Arrietatarren familia ospakizun gehienetan kantatu izan dugu, baita ere lagunen ezkontzetan eta beste ekitaldietan.

2014ko ekainak 23an kantuaren bertsioa grabatu dugu San Juan bezperako Arrietatarren ospakizuna aprobetxatuz.

Kantuaren hitzak: Nagusituko gara

1
Nausituko gara (hiru aldiz)
noizbaiten 
barne gogoz gu
sinisturik
egunen baten nausi

3
Bakezko bizitza (berriz)
bakez bizitza gu
noizbaiten 
barne gogoz gu
sinisturik
bakez biziko gara
2
Elkarturik joanez (berriz)
denok elkarturik
noizbaiten
barne gogoz gu
sinisturik
egunen baten nausi

4
Ez dugu beldurrik (berriz)
Bildurrik gabe gu
noizbaiten
barne gogoz gu
sinisturik
egunen baten nausi

Beste bertsioak

Dakigula, kantuaren euskarazko beste bi bertsio prestatu dira:

  • Josu Landak Pete Seegerren omenez euskaratutakoen artean: Garaituko dugu
  • Garik, Fermin Etxegoienek prestatutako hitzekin: Eutsiko diogu
Jesus
Jesus dio:
2014/07/02 09:48
Pete Seeger zendu zenean Plentzia Kantaguneko blogean omenalditxo bat (http://plentziakantagune.blogspot.com.es/2014/02/garaituko-dugu-we-shall-overcome.html) egin genion, gaur blog honen sarrera irakurtzean gure testua aberastudugu informazio osagarria idatziz.

Bestalde, eta gauzak zer diren, gaur arratsaldean Plentzia Kantagunearen kantutegi berria aurkeztuko dugu. Kantutegi berri horretan, nola ez, Pete Seeger kantariaren "Garaituko dugu" abesti indartsua sartu dugu.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon