Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Ikasitakoa desikasten ikasten

Eibarko Toponimia Mapa GPSrako

Gari Araolaza 2021/02/06 12:20
2005. urtean Eibarko Udalak aurkeztutako landa eremuko toponimia mapa OpenStreetMapen dago gaurtik aurrera.

Mapa eder hau Itziar Alberdi eta Asier Sarasuak egin zuten eta hementxe jarri zuen Asier berak deskargatu eta inprimatzeko moduan: Eibarko Toponimia Mapa

Orain OpenStreetMap-en datubasean kargatzen bukatu dut eta hemendik aurrera Kortalarrañeta, Ikaztoi edo Potrozulora joan ahal izango duzue GPSa eskuan hartuta. Izan ere, OpenStreetMap-eko datuak beste hainbat aplikazio eta webgunetara zabaltzen dira. Nik mendirako ibiltzen dudan telefonoko aplikazioan ere bai, adibidez: Maps.Me

Bestalde, kontutan izan ezagutza informatiko minimoekin informazio hau deskargatu daitekeela osorik edo zatika galbahetuta, GPS-an sartzeko, Excel batera pasatzeko, zentsuak egiteko, ikerketak egiteko, beste proiektu batean berrerabiltzeko... nahi duzuenerako.

Bukatzeko, niretzat faktore garrantzitsua izan daiteke tresna hau baserri eta landa eremuko tokietara zerbitzuak iristeko laguntza handia izan daitekeela, adibidez anbulantziak, suhiltzaileak, banatzaileak eta abar.

Hementxe datuok filtratuta: Eibarko toponimo eta baserriak

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.