Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Hobe da argi baten phiztea, eziz ülhünpeaz kurrinkatzea

Laranja ala limoia? (euskal banderizoak, 6783. atala)

Gari Araolaza 2013/04/25 08:55
Aspertuta nago gure herri honetan daukagun banderizo ohituraz. Noiz utziko diogu horrela ibiltzeari?

Bildukoa ez bazara, EAJkoa zara. Errealekoa ez bazara, Athleticekoa. Atez-atekoaren aurka bazaude EAJkoa. Alde bazaude, Bildukoa. Noiz arte?

Azkena, Garak planteatzen du banderizoak altuan daudela eta garbiak direla: "Atez-atekoa vs. Errausgailua" eta horren arabera kontsulta bat egitea proposatzen du.

Ez nago ados. Horiek ez dira aukera errealak eta gainera erabaki teknikoak izan beharko luketenak, herritarren eskutan jartzen dira. Orduan, hurrengoan egin dezatela zubi baten inguruko kontsulta: zubia txokolatez ala porlanez egingo dugu?

Nik Erralen iritzi berdina dut. Oinarrizko eta lehenengo galdera hau da: birziklatzeak derrigorrezkoa izan behar du ala ez? Adostu dezagun behingoz hori, onartu dezagun emaitza, eta gero TEKNIKOKI (ez norberaren gusto, beldur edo erosotasunen arabera) erabakiko da toki bakoitzean soluzioa atez-atekoa, kontenedoreak edo zer diren.

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.