Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Hobe da argi baten phiztea, eziz ülhünpeaz kurrinkatzea

Remix-aren adibide gordina ala bidegabekeria?

Gari Araolaza 2012/12/16 10:21
Azken egunotan irakurritakoaren ondoren gaiari bueltaka nabil, ezin erabaki batera iritsi. Bidegabekeria da Legebiltzarrean egin duten Ruperren kantuaren bideoa, ala egoera erreal baten adierazle bezala onartu behar dugu?

Iturrik ondo laburbiltzen du gaia eta izan diren iritziak, Eta Ruperrek, zer dio Ruperrek? bere apuntean. Ruper berak ere bertan erantzuten du, egile eskubideez kezkatuta edo "luze eta zabal hitzegiteko gaia" dela esanez.

Gehienak asaldatuta gaude, minduta egin den erabileragatik. Aldiz, Luistxok puntu berri bat jarri du eztabaidan, Sustatun emandako erantzunean: Fight the power, bai, baina remixatu kultura ere bai. Luistxorentzat badirudi hau Remix kulturaren adibide bat gehiago besterik ez dela.

Hau da: ados edo aurka egon gaitezke, baina errealitatea hau da: jendeak sortzaileen obrak hartu eta bere gustora moldatzen ditu, nahiz eta moldaketak ez izan artista orijinalaren edo bere jarraitzaileen gustokoak.

Eta noski, Lawrence Lessig etorri zait burura, eta berriz ere bere Remix hitzaldia ikusteko gogoa izan dut. Ziurtatu nahi nuen ea Lessig-ek "Zaindu  maite duzun hori" kantuarena baino adibide ankerragoak aipatzen ote zituen. (Bide batez, duela urte batzuk izan genuen Lessig Miñaon entzuteko pribilegioa, hitzaldi hau bera ematen.)

Gaian interesa baduzue, ikusi mesedez bideo hau lasai hartuta. Azpitituluak aktibatu daitezke.

Eta hau horrela balitz? Egia balitz bidegabekeria dela Ruperren kantua horrela erabiltzea, eta egia balitz baita ere hau dela Remix kulturaren emaitza eta den bezala onartu beharko genukeela? Edukien askatasunaren aldeko banderizo moduan ari bagara, ez dugu onartuko UPyDkoek Ruperren kantuak beraien gustora moldatzea?

OpenStreetMap, Durango eta Kabi@

Gari Araolaza 2012/12/10 15:00
Saio polita jarri zuten martxan Talaioseko lagunek pasa den larunbatean Durangoko Azokan. Nik berriz ere OpenStreetMap-en propaganda egiteko aprobetxatu nuen.

Kontua zen 10 minutuz hitz egitea, teknologiaz eta "euskara" hitza aipatu gabe. Tabu hitz hori aipatzen zutenen kontra paperezko pelotak botatzeko eskubidea genuen ikusleok.

Nik hitzaldia nahiko ondo egin nuen, horren froga ez nuela pelotakada bakarra jaso!

Hitzaldi gehienak ere predikadore estilokoak ziren: "proiektu hau dut buruan eta jendea behar dut, apuntatu zaitez nire elizara". Ez dakit norbaitek lortuko zuen, baina gutxienez ikasi eta ondo pasatu genuen.

Hau aurkezpen motza eta testurik gabekoa izan zen, baina gai berdinaren inguruko aurkezpen zabalagoak daude nire Slidesharean. Adibidez 2008ko hau: OpenStreetMap - mapa sorkuntza erabiltzaileen eskura

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.