Ikasitakoa desikasten ikasten
110 km/h : oraingoz gustora
Gari Araolaza
2011/03/09 13:59
Orokorrean pozik nago 110-eko muga berri honekin. Tontakeria dirudi:
Neurriaren aurka:
- Ez da asko aurreztuko. Lehengoan irratian bati entzun nion moduan, zenbatera goazen baino garrantzitsuagoa da nola azeleratzen dugun, hor bai dagoela hobetzeko modua! Aholku kurioso bat eman zuen: 50 km/h-tik gora, 5. martxa erabiltzeko!
- Orokorrean lege bidezko mugak jartzearen aurka nago. Zenbat norma, lege eta erregulazio behar ditugu lasai bizitzeko?
- Ez ote dago aurrezteko modurik beste mila gauzatan? Politikariak noiz joango dira garraio publikoan, adibidez?
Neurriaren alde:
- Ez dugu hainbeste denbora galduko pixka bat polikiago joateagatik. Denbora gehiago galtzen da gertuago dagoen aparkaleku baten bila edo peajera iristean dirua prest ez edukitzeagatik.
- Edozein hobekuntza ezer baino hobe da. Neurri honekin ez dugu panda hartza salbatuko, baina beti hobera izango da.
- Ostiralean hasi nintzen ni neurria aplikatzen, eta askoz lasaiago gidatzen dut orain. A-8-en egindako ibilbide baten ondoren lepoko minarekin bukatzen nuen lehen, tentsioak eraginda. Orain lasai-lasai nabil. Norberaren buruaren gauza bat da, horretarako ez nuen legerik behar, baina hori behintzat lortu du.
- Aurreko arrazoiaren ondorio bat: askoz gehiago gozatzen dut orain irratiaz eta musikaz. ;-) (Radio 3-ekin berriz adiskidetzen ari naiz)
8 erantzun