Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Hobe da argi baten phiztea, eziz ülhünpeaz kurrinkatzea

Emango dizkiozu 10 segundu artikulu honi?

Gari Araolaza 2008/07/16 23:13
Webgune honetako bisitarien %73-ak, 10 segundu baino lehenago egiten du ospa. Pantaila apur bat ikusi eta... agur!
Bouncing eibar.org-en

Webgune honetara iritsi, gainetik begiratu eta ez zaie interesatzen. Ospa!  Gainera, erabakia 10 segundu baino gutxiagotan hartzen dute. Zure webguneko estatistika sistemak Bouncing rate edo Porcentaje de rebote datua ematen badizu, horri begiratu. Hori esan nahi du zifra horrek.

Eibar.org-en kasuan, zifra hori % 73-an dago, eta egia esan, nahiko zifra arrunta da, beste edozein webgunetakoa bezalakoa.

Interneten oso azkar goaz Googleko emaitza batetik bestera klik eginez. Ez dugu pazientziarik. Horregatik dira hain garrantzitsuak adibidez:

  • Metaforarik ez, zuzenean eman ideia nagusia eta erabili hitz argienak.
  • Hitz gutxirekin adierazi esan beharrekoa.
  • Dokumentuak egituratu, izenburu, zerrendak eta loturekin.
  • Erabili irudi eta argazki lagungarriak. Gustoarekin eta itxura profesionalarekin. Argazki kutrerik ez!

Guk Google Analytics erabiltzen dugu estatistika sistema moduan. Hurrengo batean azalduko dut nola erabili Google Analytics Bouncing rate hau gutxitzeko.

Irakurtzeko: La navegación impaciente, Eduardo Manchón

OpenStreetMap - Mapa libreen sorkuntza erabiltzaileon eskura

Gari Araolaza 2008/07/08 16:12
Pasa den astean egin genuen OpenStreetMap (OSM) ikastaroa UEUren Udako Ikastaroetan. Interesa duenarentzat hor jartzen ditut erabili nituen aurkezpena eta apunteak.

Bi egunetako saio bizia izan zen, ikasleen partehartzen handiarekin. Nik behintzat oso ondo pasatu nuen, OSMrekin pasio pixka bat dut eta gogoz azaltzen dizkiot proiektuaren gora beherak entzun nahi didan edonori.

Ikastaroaren emaitzetako bat Bilbo ingurua txukuntzea izan zen. Nahiz eta oraindik pare bat egun falta diren eguneraketa osoa izateko, Bilbo erdialdeko mapa nahikoa aberastu genuen, hurrengoan gehiago!

Norbaitek interesik balu hemen jartzen dizkizuet bertan erabilitako aurkezpena eta apunteak:

Apunteak hemen

Anti-SEO: Pixka bat es mucho

Gari Araolaza 2008/07/06 09:50
Kanpaina ezagutzen duzue, telebista eta irratian jo ta su entzun dugu. Baina kasu honetan uste dut Internet ahaztu dutela.

Eta ez du lojika handirik, irratiko kuñan Internetera sartu eta webgunetik kantua deskargatzera bultzatzen bait zen. Internet teorian zaindu beharreko medioa izan behar zen kanpaina honetan beraz.

Zenbait webgunetako estatistikak aztertzen ditut sarri, eta ikusi ahal izan dut kantua eta kanpaina aipatu duten webguneek pixkabatesmucho bilatzen zuten erabiltzaileen bisita asko jaso dituztela. Kanpaina indartsua izan da telebista eta irratian eta horrek jende asko kantuaren letra bila bultzatu du sarean "pixkabatesmucho letra" eta horrelako bilaketak eginez. Kontua da inon ez dagoela kantuaren letrarik, Googlek irakurtzeko moduan behintzat. Zenbait seinale:

  • Pixkabatesmucho webguneak Googlen bi orri bakarrik ditu indexatuta, gainera, nahiko kalitate baxukoak edukiari begiratzen badiogu, testurik ez bait dago indexatuta.
  • Arazo nagusia da webgunea Flashean eginda dagoela, eta hori aste honetararte ez zuten bilatzaileek indexatzen. (Hemendik aurrera, ikusiko dugu egia den. Gogoratu duela 4 urte agindu zutela horixe bera.)
  • PDF bat badago letrarekin, baina hara! PDF babestu horietako bat, eta testua ezin daitekeenez kopiatu, bada Googlek ere ezin du irakurri! PDFaren izenburuak ere ez du laguntzen: Untitled
  • Dominioa eta kanpainaren izena zailak dira Interneterako. Nola izango ote da?  "pixka bat es mucho", "pixkat es mucho", "piska bat es mutxo".... ala?  Hala ere, hau ez da oso larria, eta konpondu zitekeen aurretik modu disimulatuan egindako SEO lan apur batekin.
  • Izan da kanpainarik Interneten?  (barkatu, agian ez naiz enteratu)  Bannerrik ere egin da? (Eguneraketa: barkatu despistea, Sustatun bertan dago kanpaina martxan adibidez)
  • Egunak pasatu ahala azaldu da webgunea bilatzaileko emaitzetan, baina hori, egun asko pasatu ondoren eta oraindik ez lehenengo postuan.

 

Norbaitek esango dit egurra besterik ez dugula ematen. Erretxindu bat izango naiz agian  ;-) .

SEO: webguneak bilatzaileetan ongi azal daitezen egin beharreko lana

 

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.