Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Hobe da argi baten phiztea, eziz ülhünpeaz kurrinkatzea

Ez duzu kurrikulumik behar

Gari Araolaza 2008/03/31 23:14
Benetan berezia, oso ona edo ikusgarria bazara, beharbada ez duzu kurrikulumik behar.

Goiko esaldi hori irakurri diot Seth Godini eta nahiko ados nagoela esan behar dut ( Galliren bidez irakurri dut ). Gainera, ingurura begiratu eta lankideen artean adibide onak ikusten ditut. Lan elkarrizketak egiten ditugunean ere asko baloratzen dugu pertsonak zer egin duen ikasketa eta lan jarduera arruntaz at, zein proiektutan ibili den eta zein putzutan zikindu dituen eskuak.

Interneten bereziki, baina beste edozein lanbidetan lan egin nahi baduzu, oso garrantzitsua da ahal den lasterren bazterrak nahasten hastea. Lan eremu bakoitzean aukeratu beharko da zertan nahastu burua, baina ez utzi aukera pasatzen espediente akademiko zoragarri baten trukean.

Eguneraketa 2008/4/1:

Oraintxe ikusi dut Joxek publikatu duela Curriculum elektroniko bat sortu dut artikulua. Atzo bere curriculumaren beta-tester lanak egin nituen, eta gero gauean irakurri nuen Seth Godinena. Biak lotuta pentsatu nuen hau idaztea.

Badirudi kontraesana dagoela, baina ez da horrela. Curriculuma beharrezkoa izan daiteke, eta Joxek proposatzen duena oso egokia dela iruditzen zait. Gurean ere, lankide berri bat aukeratzerakoan lehenengo gauza bere izena googleatzea izaten da, bere sareko bizitza ezagutzeko.

Kontua da, nahiko meritu egin badira, ez dagoela curriculuma egin beharrik. Uste duzue Ronaldinhok bere CV-a prestatu zuela Bartzelonak kontratatu zuenean?  ;-)

Ordenagailuaren mahaia garbi

Gari Araolaza 2008/03/18 19:53
Kable-modema, ADSLaren routerra, entxufeen katxarroa, wifi routerra... denak mahai gainean eta kableak nahasirik badituzu, hona hemen nire soluzioa.

Inspirazioa Declutter your desk izeneko webgune honetatik jaso nuen. Pasa den astean materiala erosi eta atzo eta gaur artean ordubetean prestatu dut dena:

Kable eta trasteak garbi
Ikuspegi orokorra

Kable eta trasteak garbi
Ohola eusteko modua. Bi eskuadra, zuloa oholean eta tirafondoz mahaiari lotu. Nahi denean (aldaketak egiteko adibidez) erraz desmuntatu daiteke.

Kable eta trasteak garbi
Gertutik ikusita. Bai, kableak nik jarritakoa baino modu txukunagoan ere jarri daitezke, eta ikusten denez argazkia ateratzeko unean FON-Linksys routerra konektatu gabe zegoen.

Erabilitako materiala:

  • 600x300x10 milimetroko ohola.
  • Bi lotura eskuaira (75x75 mm)
  • 6 gabila edo tirafondo
  • Brida poltsa bat
  • Entxufe oina
  • 3 m. kable berria ( Anteneroak prestatuta )

 

Laguntzaileak:  Andoni eta Olatz

 

 

Photoshoparen dilema

Gari Araolaza 2008/03/04 09:27
Lagun batek duela 10 edo 15 urte darabil Photoshop bere lanerako. Ez dakit inoiz kopia legalik erabili duen. Agian noizbait bai.

Ordenagailu aldaketarekin behingoz kopia legala hartu behar zuela eta hasi da pentsatzen ez ote den hobe aukera aprobetxatuz Gimp-era pasatzea. Izan ere, bere lan gehiena Interneterako denez, ez du Pantone eta CMYK beharrik (Gimp-ek ez du horretarako aukerarik).

Lagun batek ezarri dio Gimp-a, eta hor hasi dira bere ai eta hasperenak. Ezin da ohitu. Saiatu da, behin eta berriz, baina denbora gehiegi darama Photoshoparekin. Hainbeste, bere ordenagailu zaharra (Photoshopa jarrita duena) erabiltzen duela ia denbora osoan, nahiz eta trastero baten barruan egon. Batzutan presa duen zerbait egin behar du eta ez du Gimpeko aukerak bilatzen ibiltzeko denborarik, bestetan aspertuta Gimpekin, Photoshopera itzultzen da.

Begiratu du Photoshopak zein salneurri duen, eta Espainian 1.042 Euro balio ditu. AEBn 649 dolar, 432 Euro inguru. Batetik, mina ematen du halako dirutza ordaintzeak, baina bestetik, hainbeste urtetan doan erabili ondoren, merkea da behingoz ordaintzea.

Kontua da, nola orain arte "doan" izan den, erabili eta erabili egin duela. Ohitu da, eta orain ezin du Photoshop gabe bizi.

Zer egin?

  • 1000 Euroak ordaindu eta Photoshopi lotuta jarraitu?
  • Emuletik deskargatu eta Photoshopi lotuta jarraitu?
  • ... Beste zein aukera du?

 

Zenbat jendek esaten du natural-natural, egunero "bai, gero Photoshoparekin retokatzen ditut eta..."? Zenbat akademiatan ematen dituzte Photoshop ikastaroak? Zenbat KZGunetan Microsoft Officen ikastaroak? Noiz arte? Eta zenbat jendek du Microsoft Office pirata? eta Dreamweaverra, Flasha, Outlooka eta abar? Zenbatek du QuarXPress lizentzia?

Nori datorkio ongi horrela jarraitzeak?

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.