Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Hobe da argi baten phiztea, eziz ülhünpeaz kurrinkatzea

Googlek Panoramio erosi du

Gari Araolaza 2007/05/31 02:37

Arratsaldeko atsedenetik nire aulkira itzuli naizenean Luistxo etorri zait, abisatuz Eduardo Manchon eta lagunak han zeudela, eta eman didate albistea (artean sekretua): Googlek erosi ditu. Poz haundia hartu dugu eta argazkia atera dugu:


Panoramio eta Tagzania

Handik pixka batetara, beraien jefe berriak eman du albistea:

Where 2.0: iPhone seen! Google purchases Panoramio

Aspaldi ezagutzen dugu Eduardo, asko irakurri diogu eta ikasi dugu berarekin Usability edo erabilgarritasunaren inguruan. Sustatun ere idatzi izan du: Erabiltzaile profilaren eboluzioa

Aupa Panoramio! biba zuek!

Skype 2007

Gari Araolaza 2007/05/30 17:18

Izango dira 4 urte Skype frogatzen ari naizela telefonoz hitz egiteko, eta orain arte nahiko esperientzia eskasak izan dira.

Baina hori azkenaldian aldatu da, eta froga modura Silicon Valley-ra etxera hitz egiteko prest etorri naiz. Etxean webcam-a jarri, azalpenak eman eta Macbook-ean ere Skype instalatu dut.

Oso emaitza ona! egunero ikusten ditut andrea, umeak eta han inguruan dabilen beste edonor. Emozionantea benetan. Kontutan izan behar da gainera gure etxean 330 Kbps-ko Euskaltelen Internet lotura dugula, eta hala ere oso ondo dabil!

Gaur berriz hitzegiten badut kargatuko dut pantaila zati bat, ikus dezazuen.

Eguneraketa: kasualitatea. Hau idatzi behar nuen hain juxtu, albiste hau atera den egunean: Skype abandona Europa continental

Hor esaten denez doako telefono zerbitzuaren erabilera oso ondo dabil, baina jendea ez dago zerbitzua ordaintzeko prest. Orain arte behintzat, normala iruditzen zait, ematen zuten zerbitzua ez bai zen oso ona (teknologiaren mugak oraindik), baina orain adibidez, prest egongo nintzateke oradintzera videokonferentziak kobratuko balituzte. Adibidez, Californiatik Euskal Herriko telefono finko batetara, 5 minutuko telefono deia 15 zentimo kobratu didate! Prezioagatik ez da izango, ez?

Where 2.0, bigarren eguna

Gari Araolaza 2007/05/30 15:24

Herenengungo aurkezpen azkarren ondoren (ikusi Luistxoren argazkiak Flickr-en ) atzoko eguna gogorra baina interesgarria izan zen. Zenbait puntu aipatzekotan:

  • Google-ren nobedadeak
  • OpenStreetMap eta orokorrean eduki libreen indarra enpresen interes monopolistikoei kontrajarriak. (Hitzaldi askotan atera zen gai hau)
  • Multimap enpresaren arazoak Europa globalizatu batean helbide bilaketa zuzenak egiteko. (hauek asko dakite honetaz)
  • Garmin-en proiektu berriak: atari bat non erabiltzaileek "ia nahi gabe" kargatuko dituzten beraien GPS-en ibilbideak, garatzaileentzat webgunea eta aurten GPSen salmentan egiten ari diren GPS salmenten igoera radikala.
  • Garraio publikoaren antolaketarekin (ordutegiak, autobusak, geltokiak...) eta informazio hori libre izateko lanekin lotutako proiektuak: Graphserver eta Polytransit
  • Poly9 Quebec-eko enpresa eta bertako nagusia den Greg Sadetsky hacker errusiarra. Zenbat proiektu esku artean! Polytransit , FreeEarth Moonplex (erosi etxea hilargian) eta beste hainbat.

Jarraituko dut bihar gaurko ipuinekin.

Txikiak gara

Gari Araolaza 2007/05/28 16:40

Txikiak gara. Hori da atzoko bidaiaz gelditu zaidan sentsazioa.

Luistxorekin etorri naiz Where 2.0 kongresura . Hauek konferentzia/conference esaten diote. Saiatuko naiz tarteka hemen zerbait kontatzen.

Atzoko bidaia Eibar, Donostia, Biarritz, Paris, Atlanta, San Jose izan zen. Ia 24 ordu guztira.

Haundia egin zitzaidan Parisko Roissy-CDG aireportua . Lehen astero ibiltzen nintzen han, baina atzo inoiz baino handiagoa iruditu zitzaidan. Haunditze lanak non nahi, hiru autobus hartu behar, jendetza pasiloetan...

Euskal Herria oso txikia iruditu zitzaidan Groenlandia airetik ikustean. Kilometroak joan eta kilometroak joan, eta beti harriz eta zuhaitz txikiez osatutako paisaia ikusten jarraitzen nuen, toki guztietan laku eta putzuz zeharkatuta.

Zer esanik ez, Canadan eta AEBn sartu ginenean. Zenbat forma borobil ikusi ote nituen, nekazariek ureztatzen sistemekin egiten dituztenak.

Eta Atlantara iristea, zuhaitzen artean ezkutatutako hainbeste etxe txiki (eta ez hain txiki), bakoitza bere autoa gordetzeko kolore argiko malda txiki horrekin.

Txikiak gara. Inork ez daki izan ba ote garen ere. Tagzania ere oso txikia da, baina guk erakutsi beharko diegu. Saiatuko gara gure zulotxotik burua jaso eta iepa egiten. Gaur Luistxoren txanda izango da

Utikan HUbuntutrybe!

Gari Araolaza 2007/05/18 14:14

Orain arte isilik egon naiz. Hasieran ez nuen askorik ulertu. Trailerra ikusi, bat eta bestea irakurri, gaia jarraitu nuen, Zabaldun botoa eman eta Sustatun ere publikatu zen, baina ez nuen gauzaren gakoa ulertzen. Agian ez nago ohituta euskal proiektu globalak ikustera. Ez dakit, nere arazoa izango da.

Gero haserretu nintzen interes jakin batetarako (txapelketa bat) erabili egin gaituztelako zerbait ulertu dugun inozoak. Aitzakia euskara eta software librea zirela esaten zen. Aitzakia bakarrik iruditu zitzaidan, baina ez nuen ezer esan, lehendik ere gehiegi kritikatzen dudala esaten didate eta.

Baina benetako gehiegikeria gaur jaso dudan mezu katea izan da. Gainera, mezu kateak egiteko modu zikin eta okerrenean, jasotzaile guztiak (150 baino gehiago) TO: edukiontzian jarrita. Eta 10 laguneri bidaltzeko eskatzen didate! Hau da hau "teknologia birala"! Eta nondik lortu dute nire helbidea?

Nahikoa da. Ez dut zuetaz gehiago jakin nahi. Mesedez, utzi Ubuntu, software librea eta euskara bakean, zuen bezalako salbatzailerik ez ditugu behar eta.

Oharra: Izenburua nahita gaizki idatzi dut, ez diet nire blogean aipamenik ere egin nahi.

Eroski eta Biodiesel delakoa

Gari Araolaza 2007/05/11 09:24

Aurreko batean Arrasateko Eroskiren gasolindegian geratu nintzen. Biodiesela ikusi nuen gasoil arruntaren prezioan baina ez nekien nire autoak onartuko zuen ala ez eta ez nintzen ausartu. Irteeran, kaxan galdetu eta baietz esan zidaten, edozein diesel autok onartzen zuela. Beste informazio idatzirik ote zuen eta ezetz esan zidan.

Gero, gasolindegia duen auzoko bati galdetu nion, ea beraienean ere biodiesela jarri behar duten. Baietz esan zidan, baina gaiari garrantzia kenduz. Itxura denez, biodieselaren portzentaia oso txikia da, eta gehiena gasoil arrunta da. Hau da, nahiko irudi kontua eta aurpegi garbiketa kontua dela biodieselaren kontu hau.

Zalantza sortu zitzaidan. Zenbat biodiesel eta zenbat gasoil izango du Eroskiko erregaiak? Eroskiko webgunean kontaktu orria erabili nuen. Nahiko denbora pasatu da, baina erantzuna argia izan da, garbi asko emanda gainera:

Bezero agurgarri hori,

Lehenengo eta behin gure webgunean utzitako argibide-eskaria eskertu nahi dizugu, halako mezuek, gure bezeroen kexen berri ematen bait digute.

Zure eskakizunari erantzuna eman nahian, jakinarazten dizugu Biodiesela, A gasolioa erabiltzen duten ibilgailu guztietan erabili daitekela. Ibilgailuaren motorrean ez dago aldaketa egiteko beharrik, bere etekina eta kontsumoa gasoleoaren antzerakoa baita. Landare olioa daukanez-gero (ekilore, soia, koltza, eta habar) Biodieselak labaintasuna eta detergentzia gehiago dauka. Izan ere, motorra lubrifikatuago eta garbiago dago.

Legeak dioenaren arabera (61/2006 Errege Dekretua) Biodiesela landareetatik edo animalietatik eratorritako gantz-azidoen ester metilikoa da.

Gaur egun ez dago Biodiesel soila saltzerik, motor guztiek onartzen ez dutelako. Honez gero, gure gasolindegietan saltzen dugun produktua Biodiesela duen A gasolioa da. Gasolio honek %12-20 inguruko Biodiesel kopurua dauka. Gainerako %80-88 A gasolio arrunta da.

Saltzen dugun nahaste hau A gasolioaren lege-eskakizun guztiak betetzen ditu eta ondorioz, diesel motor guztietan erabili daiteke.

Dena den, argibide hauek osatu nahi badituzu honako webgune hau gomendatzen dizugu:

www.bionor.es

Tartean, azkeneko Consumer aldizkarian atera da honen inguruko albiste bat, eta hor aipatzen da "izen" desberdineko biodieselak badaudela, erabiltzen diren proportzioen arabera. Ondo legoke Eroskik informazio hau modu argiagoan erakutsiko balu beraien saltokietan.

Beraz, ez gara %100-ean biodieselera pasatu, gehienez ere %20an.

Mutriku blues

Gari Araolaza 2007/05/11 08:40

Al mutrikuarra le falta cierta iniciativa para hacer cosas nuevas y un poco más de visión de futuro

(Estanis Osinalde, Mutrikuko alkatea)

No comment.

Irakurtzekoak dira ere portu berriaren ingurukoak:

El nuevo puerto?

El ayuntamiento cuenta con un informe, impulsado de la mano de la agencia comarcal Debegesa, en el que se abordan los futuros estadios posibles del pueblo. En estos momentos se está construyendo el dique de abrigo, una reivindicación histórica de los mutrikuarras, y nuestra idea es que luego pueda convivir un puerto deportivo y pesquero. Hay diferentes alternativas, pero será el Gobierno Vasco el que decida qué se va a hacer. Tampoco se descarta habilitar un pequeño muelle de atraque para descargas de pescado o pequeñas máquinas, pero desde el Ayuntamiento lo vemos poco viable.

Osorik hemen: Al mutrikuarra le falta cierta iniciativa para hacer cosas nuevas y un poco más de visión de futuro

Euskara, Interneteko 36. hizkuntza izateko bidean

Gari Araolaza 2007/05/10 10:10

Nire komunikazioan erabiliko dudan aurkezpena jarri dut hemen.

ieb07

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.