Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Hobe da argi baten phiztea, eziz ülhünpeaz kurrinkatzea

Ubuntu: Jarri /home karpeta aparteko partizio batean

Gari Araolaza 2007/04/19 16:29

ana m.-ri esan diot :

Komeni da /home aparteko diska partizio batean muntatuta edukitzea. Horrela, Ubuntu bertsioa berritu, sistema guztiz berriro instalatu, edo baita Ubuntutik beste distribuzio batetara pasatu nahi duzunean, partizio hori ikutu gabe egin ahal izango duzu, zure konfigurazio, datu eta horrelakoak ikutu gabe. Oso aukera garrantzitsua da.

Bai, benetan komeni da hori egitea. Nik, 240GBtako partizio bat erreserbatua nuen arren, azkenean Ubuntuk ez zidan /home partizio horretan instalatu, eta geroago eskuz egin behar izan dut. Pasatu dira hiru bat hilabete balorea eta animoak hartu eta egin dudan arte. Horretarako ondorengo How-To hau erabili dut:

Howto: Move /home and secure your files and configuration

Pausoak laburtuz:

  • Prestatu partizio berria
  • Fitxategiak toki zaharretik berrira eraman (interesgarria rsync tresna, oso entzuna baina inoiz erabili gabe neukan)
  • Aldatu muntaia puntua partizioz

Kontutan izan, hori dena egiteko ez dugula leiho sisteman erabiltzaile kontu batekin sartuta egon behar, bestela akabo konfigurazio kontuak!

Hala ere, arazo bat izan dut, nire kasuan behintzat partizioei erreferentziak ez bait zaizkie /dev/sda7 moduan egiten, baizik eta erreferentzia kode luze edo UUID horietako baten bidez. Aurkitu nuen ere zegokion kodea eta listo!

Animo Pravda!

PS: Gaur Ubunturen azken bertsioa atera da. Hor dabil Erral bittorrentari tiraka.

Bideo konbertsioak Linux Ubuntun

Gari Araolaza 2007/04/09 23:38

Saretik filmak deskargatzen ditut. Jadanik ez dut ia telebistarik ikusten. Badakizue, beranduegi hasten dira filmak eta hainbeste iragarkirekin, ezin bukaera ikusi.

Filma gehienak DivX formatuan datoz, 700MB-tako CDetan grabatzeko prest. Batzuetan hori egiten dut, CD-RW batean grabatu eta telebistan ikusi, gure etxeko DVD irakurgailuak onartzen bait du formatu hori. Baina batzuetan beste formatu batean behar izaten nituen. Adibidez gaur. Aitak eskatu dit Hotel Rwanda filma, eta beraiek ez dutenez DivX irakurtzen duen DVD irakurgailurik, bila hasi behar izan dut.

FFMPEG

Soluzioa Converting video in linux using ffmpeg and mencoder artikuluan aurkitu dut. VCD formatua da behar nuena. DivX-ak baino gehiako okupatzen du, baina DVD batean grabatzearekin nahikoa da.

Lehenengo, pakete egokiak instalatu:

   sudo apt-get install ffmpeg 

Gero, oso erraza da:

   ffmpeg -i myfile.avi -target vcd /tmp/vcd.mpg 

Aukera gehiago aurkituko dituzu Converting video in linux using ffmpeg and mencoder artikuluan, formatu desberdinetara nola bihurtu azalduz. Nik uste dut onena DVD-RW bat erabiltzea dela, formatu egokiena aurkitu arte frogak egin ahal izateko. Behin formatu horrekin asmatutakoan, aukerak ongi gorde!

PS: Portzierto, oraintxe jaso dut mezu bat SMS bidez: hor goiko aukera horiekin, ez dabilela. Nik uste dut vcd-pal izan daitekeela formatu egokia. Berriz frogatu eta kontatuko dizuet.

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.