Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Hobe da argi baten phiztea, eziz ülhünpeaz kurrinkatzea

Arrikrutz, Oñatiko kobazuloak

Gari Araolaza 2007/11/18 19:39

Gaur planik ez geneukan eta goizeko 9tan irakurri dut Nire etxeko leihoan blogean Arrikrutzerako txangoa . Bi aldiz pentsatu gabe lagun batzuei deitu eta hara joan gara. Benetan merezi du joateak. Familia guztiarentzat egokia, gure bi urteko Olatz ongi ibili da eta oso momentu puntualetan hartu behar izan dugu besoetan.

Zenbait informazio erabilgarri:

  • Aurretik deitu eta erreserbatu . Gure kasuan goizez ez zegoen tokirik eta arratsaldean joan behar izan dugu.
  • Bazkaltzeko toki majoa, merke eta etxekoa, Etxeberria Jatetxea , Oñatiko plazatik oso gertu, 11 Eurotan jan dugu menua. Umeekin joateko ere ardura handirik gabe. Egongo da beste toki hoberik, baina hori aurkitu dugu orduerdian, Oñatiko Turismo bulegoan eman diguten jatetxe zerrenda bati esker. Beste tokiren bat gomendatu nahi badiguzu, bota erantzunetan.
  • Araotzen ez dago tabernarik ere ez. Toki oso polita ikusteko eta buelta bat emateko, baina ez espero han bokadilo bat jateko tokirik aurkitzerik.

Euskadi Irratian

Gari Araolaza 2007/11/17 18:35

Atzo Donostian ikastaro bat neukala eta, Faktoriako saioa Miramoneko estudiotik egin nuen gure bulegoko bilera gelatik egin beharrean. Aukera ona izan zen Ainhara, Oihane eta beste Faktoriatarrak ezagutzeko, (lehendik ezagutzen nituen Manu eta Jone). Lastima ez nik eta ez beraiek ez genula denbora askorik. Hurrengoan izan beharko. Hemen uzten dizuet estudioan izan nuen bista:

Manu Etxezortu

Gogoratu irratsaio guztiak podcast moduan publikatzen ditudala. Badakit Euskadi Irratia ari dela podcast sistema prestatzen, baina bitartean hementxe duzue Teknosexua Faktorian Podcast-a

Pirateoaren paradoxa

Gari Araolaza 2007/11/05 19:27

Gai interesgarria dakar La Petite Claudinek pirateatzearen inguruan, berak Newyorker-en irakurri du.

Gutxi gora behera hau da teoria: modak beharrezkoa du pirateria.

Zergatik erosiko dut jertse berria aurreko urtekoa oraindik ongi badaukat? Modaz pasatu delako.

Eta zergatik pasa da modaz? Kalean ehunaka pertsona ikusten dituzulako zure jertse berdinaz, arropa fabrika guztiek egin dutelako modelo hori edo oso antzerakoa.

Beraz, modaren industriak aurrera egin nahi badu kopiatze asko behar da (moda kopiatzearen zentzuan ulertuta). Horrela, marka esklusiboek erraz salduko dituzte urtero produktu berriak eta bigarren mailako markak saiatuko dira beti modan egoten marka garrantzitsuen produktuak kopiatuz.

OpenSocial - Behin bakarrik eman izena

Gari Araolaza 2007/11/02 15:50

Facebook-ek erakarri ninduen arrazoi berdinagatik ekarri nahi dut hona OpenSocial .

Gehiena gaur goizean azaldu dut Euskadi Irratian . Fidatuko gara?

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.