Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Hobe da argi baten phiztea, eziz ülhünpeaz kurrinkatzea

Yahoo eta kazetaritza berria

Gari Araolaza 2006/05/18 08:59

Kazetaritza modu berriak asmatzen ari dira han eta hemen. Gaur aurkitu dut Otro blog más-en Kevin Sites eta Yahoo-ren arteko proiektu berria: Kevin Sites in the HotZone

Kevin Sites kazetari famatua omen da (ez nuen ezagutzen), beti munduko gune beroetan erreportari ari dena. Orain webgune oso bat jarri diote berari, bere argazki eta testuak han kargatu ditzan, eta egunero kargatuko ditu munduko toki horietan egindako erreportaiak.

Ideia asko gustatu zait, baina batez ere, webgune horren diseinua. Oso gustokoa.

Kevin Sites in the HotZone

Agroturismo hitzak ez du [sarean bilatzeko] balio

Gari Araolaza 2006/05/11 10:19

Noizbait Eusko Jaurlaritzako agintariek erabaki zuten agroturismo hitza erabiltzea. Oker ez banago legedi berezia sortu zen hitz horren inguruan, beste tokietan gehiago erabiltzen zen casas rurales horrekin alderatuta zenbait desberdintasunekin (nekazaritza ekimenaren beharra eta abar).

Denborak erakutsi du erabaki okerra izan zela. Produktu batentzat hitz berri bat sortzeak arazoak dakartza, batez ere zure bezero posibleak munduan barreiatuta badaude, turismoaren kasuan gertatzen den moduan. Izan ere, EAE-tik kanpo inor gutxik erabiltzen bait du agroturismo hitza eta bai turismo rural edo casas rurales

Google Trends tresna

Atzo atera da Google Trends tresna. Tresna honi esker jendeak Googlen zer bilatzen duen erakusten da, bai denboran zehar eta bai tokiaren arabera. Oso egokia da terminoak alderatzeko: zer erakarriko du bisitari gehiago, gipuzkoak ala guipuzcoak?

Honek erakutsi digu ofizialtasuna alde batera utzita, jendeak nahiago dituela casas rurales eta turismo rural, agroturismo baino , eta gainera, Zamudion (Euskaltel) eta Bilbon bilatzen dela gehien agroturismo hitza. Normala, telebistaz eta irratiz behin eta berriz bonbardatu gaituzte eta.

Hausnarketa denontzat

Saia zaitez zure inguruko terminoekin eta seguru sorpresa bat edo beste izango duzula. Adibidez, gipuzkoarrek erabaki dugu gure herrialdearen izena Gipuzkoa dela (nahiz eta Madrilen ez lortu), baina jendeak Guipúzcoa bilatzen badu sarean, ez al genuke gure webgune turistikoetan Guipúzcoa erabili behar?

Eguneraketa (15:30): agian titular radikalegia zen lehen. Orain sarean bilatzeko hitzak gehitu dizkiot. Izan ere, arazo honek errealitatean duen efektua neurtu beharko litzateke. Niri esplikatu zidaten bezeroaren hizkuntzan hitz egin behar zela, eta egia esateko, horretarako ez da egokia agroturismoa hitza.

OpenOffice dokumentuak Word-en zabaltzeko plugina

Gari Araolaza 2006/05/08 08:35

Ideia oso ona, ez nekien proiektu hau martxan zegoenik ere.

Itxura denez plugin honi esker, Microsoft Word 2003 programak OpenOffice-rekin idatzitako dokumentuak irekitzeko gai da.

OpenOffice filter to Microsoft Word XML

Musikarien soldata publizitateari esker

Gari Araolaza 2006/05/03 16:02

Noizbait komentatu izan dudanean CD-aren negozioa bukatu dela eta MTV-ko musikarien modeloa dela hori, galdera bat entzun behar izaten dut: "eta nondik biziko dira musikariak?"

Orain arte erantzun izan dut gure inguruko musikariak ez direla orokorrean CD salmentatik bizi, hori irakurri izan dut beti, eta bakoitzak asmatu behar duela bere negozioaren modeloa. Askotan pentsatu dut gainera futbolariek kamisetan propaganda eramaten duten moduan musikariek egin dezaketela.

Gaur irakurri dut Napster hasi dela publizitatea irenstearen truk musika doan ematen. Beste aukera bat da.

(via Edans : La música es gratis )

Mutriku: Txikizioa aurrera doa

Gari Araolaza 2006/05/03 11:03

Eguraldi ona eta denbora librea aprobetxatuz, Mutrikuko babes dike (ala portua?) berriaren argazki pare bat egin ditut, eboluzioa ikus dezazuen.

Mutrikuko portu berriaren argazki guztiak

Mutrikuko portu berria: 2005/08/14 Mutrikuko portu berria: 2006/04/30

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.