Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Hobe da argi baten phiztea, eziz ülhünpeaz kurrinkatzea

euskalherria.eu erreserbatuta

Gari Araolaza 2006/04/28 09:34

Internet Euskadin irakurri dut espainiar gobernuak zenbait .eu domeinu erreserbatu dituela, baina beste batzuk ez.

Adibidez, euskalherria.eu eta paysbasque.eu erreserbatu dituzte, baina ez larioja.eu. Zein zentzu eta lojika du honek? Nik azalpen bat bakarrik ikusten diot, izorratzea besterik ez.

.eu domeinuak dira webgune europearrak izendatzeko atera dituztenak, hau da, .com edo .es izan beharrean jartzeko, eibar.eu edo antzera.

Bestetik, EU da ISO kodean euskara izendatzen duen letra parea, EN ingelesa eta DE alemana den bezala. Horrela ba, nahiko domeinu izen egokiak dira .eu-z bukatutakoak

Horrela ba, euskalherria.eu domeinuak bi zentzu izan ditzazke: euskalherria.europa edo euskalherria.euskara

Normalean domeinu kontuek ez naute kezkatzen, internazionalki .com bait da benetan balio duena, eta besteak zailxeagoak izaten dira gogoratu eta posizionatzeko, baina kuriosoa egin zait kasu hau.

Eguneraketa: Arkaitz Mutilmediak kontatzen du agian zer gertatu den. Izan liteke Errioxako eta Espainiako gobernuen artean akordioren bat egon izana.

Loreak mendian: pauso bat atzera

Gari Araolaza 2006/04/24 11:45

Loreak Mendian-eko lagunek webgune berria sortu eta pauso bat egin dute atzera. Lehen sar ninteken, orain ez, ezin dut ezertxo ere ikusi. Ez dakit zein Flash bertsio dudan eta ez dakit zein behar den, eta ez zait axola. Dakidan bakarra da webgunea berritu dutela eta orain ezin dudala sartu. Hemendik hilabete batzuetara Flasha eguneratzen badut, sartuko naiz beraien webgunera (ordurako akordatzen banaiz).

Ez zaizkit horrelako obligazioak gustatzen. Noiz ikasiko dugu gauza hauekin?

Euskal Herriko errepide mapa egiten ari naiz

Gari Araolaza 2006/04/23 09:22

Aurrera doa Openstreetmap proiektuan egiten ari naizen lana. Opor luze (12 egun!) hauetan egindako auto bidai guztietan eraman dut gainean aitaren GPSa eta gero poliki-poliki kargatu ditut. Hona hemen mapatutako zenbait gune:

Lagundu nahi duzu?

Hau Wikipediaren modukoa da. Ni ez naiz toki guztietara iritsiko eta jende gehiagok lagundu beharko du. Hona hemen laguntzeko moduak:

  • GPS bat duzu eta autoarekin ibiltzen zara hara eta hona. Bale, ba grabatu joan etorriak eta bidali niri, kargatuko ditut eta, nik edo beste batek lantzeko.
  • GPS-rik ez duzu baina denbora apur bat bai. Kasu honetan izena eman OpenStreetmap-en eta editatzen hasi. Lan handia dago: GPS-eko arrastoen gainean puntu eta segmentuak marraztu, segmentuei izena eman (zein errepide edo kale den), gaizki lotutako errepideak zuzendu, eta abar. Laguntza behar baduzu esan eta lagunduko dizut.

Edizio moduak

Webguneak berak eskaintzen du Java bidezko editore bat, retokeak eta, egiteko. Baina nahiko astuna izaten da luzaroan lan egiteko. Horregatik badago JOSM izeneko beste Java aplikazio bat ordenagailuan instalatzen dena.

Blogak 2.0: kanpotik begira

Gari Araolaza 2006/04/07 10:55

Disclaimer: Han egon gabe jarraitu nuen ebentua.

Atera ditudan zenbait ondorio:

  • Geek-ek, geek-en bilera bat behar dugu lotsarik gabe portatila atera eta WiFiz lotuta jarduteko.
  • Ez dut uste hizlari gehiegi zirenik, baina denborek motzak eta diktatorialki neurtuta izan beharko lukete. Denok irabazle eta txaparik ez.
  • Backchannela oso ona. Agian momentu askotan txorrada asko esan ziren, baina serio hartuz gero demaseko tresna da. Hizlari bat ondo ez dabilenean komentatzeko asko balio lezake.
  • Teknosexualen bilera bat da. Susmoa dut Web 1.0-ko jendea falta zela iruditzen zait argazkietan.
  • Euskara: hitzaldiak hizkuntza desberdinetan badaude, interpreteak behar. Bestela alferrik. Kanpotik etorritako jendeak zer jakin zuen atzo Zabaldu.com edo gure blogosferaren inguruan? Orduan, interpreteak ala lingua franca bat aukeratu. Ni ingelesaren alde. Horrela kanpoan oihartzun gehiago.

Zorionak antolatzaileei!

Non dago hegazti gripea?

Gari Araolaza 2006/04/07 10:40

Norbait akordatu da azkenaldian hegazti gripeaz? Zer gertatu ote da halako arrisku handiarekin? Non daude kazetari erreportari azkar horiek? Oilasko aurrean steinmana egindako guztiak hil dira ala?

Medioen eragina pixka bat neurtu beharko genuke.

Publizitatea: Sagardi euskal taberna

CSS Naked day: nire bloga diseinurik gabe

Gari Araolaza 2006/04/05 09:31

Estandarrak garrantzitsuak direla sartuta daukat buruan. Horregatik bat egiten dut CSS Naked Day ekimenarekin.

Zure webguneak estandarrak ongi betetzen baditu, diseinua kendu ezkero ederki irakurtzeko moduan gelditu beharko litzateke. Bereziki garrantzitsua bilatzaileentzat, itsuentzat eta etorkizuneko tresnentzat.

Horixe erakusteko da gaurko ekimena. Zure webgunea diseinurik gabe. Bihar itzuliko da diseinua.

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.