Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Hobe da argi baten phiztea, eziz ülhünpeaz kurrinkatzea

SMSoinu: Kaxiano zure sakeleko telefonoan

Gari Araolaza 2005/09/30 07:12

Publizitate pixka bat barkatuko didazue, tartean ibili garelako ezagutu dudan proiektu baten inguruan:

Goazen eta Goiena enpresen artean sortu dute SMSoinu sakeleko telefonoetarako tono, politono eta antzerako euskaldunak eskaintzeko zerbitzua. Orain arte merkatuaren zati handiena Vocento-ren eskuetan dago, entzun dudanez baita Eitb-k eskaintzen dituenak ere. Hor atzean diru asko dagoela gauza garbia da. Ikusi besterik ez dago astero zenbat orri ateratzen diren Vocentoren medioetan honelako zerbitzuak iragarriz.

Apostu eta inbertsio majoa egin dute SMSoinukoek euskal klasikoak politonoetara bihurtzen. Hor dauzkazue Kaxiano, Itoiz , Delirium edo Kortaturen melodiak, nere garaietakoak aipatzekotan, baina baita Ken 7 , edo Gatiburenak ere.

Teknika aldetik

Noski, melodiak ez daude web zerbitzarian ostatuta, horretan zuzenki lan egiten duen beste enpresa batean baizik, ez eskatu beraz faborerik!

Baina webgintza aldetik badago webgune honetan frogatu ahal dugun teknika berri bat: letra tamainaren araberako maketazioa.

Sartu zuen Firefox-arekin, eta Ctrl+ eta Ctrl- tekleatuz, aldatu letraren tamaina. Ikusten duzuenez, maketazioa ere neurri horretan txikitu edo handitzen da. Batetik maketazio likidoa dugu, eta bestetik letra tamainaren araberakoa.

Noski, hau ez dugu guk asmatu. Orain ez zait maketa honen iturria azaltzen, baina aurkituko dut eta geroxeago jarriko dut hemen. Gurean Zaloa Etxaniz izan da XHTML eta CSSaren ardura izan duena. Aupa!

Agur Telefunken!

Gari Araolaza 2005/09/26 11:36

Obsesioak izaten dira, eta nire obsesioetako bat zena desagertu da berriki:

Agur Telefunken

Hutsunea. Horixe da orain dagoen guztia Mendaroko tren geltokian.

Zer zegoen hor lehen?

Luistxok atera zion argazkia duela urtebete edo:

Mendaro, azulejozko propaganda

Publizitatea hain erraz desagertzen da, horregatik anuntzio hau berezia zen niretzat. Gordeko zuen norbaitek ala harri tontor batean egongo dira azulejo guzti horiek?

Beti pentsatu dut objektu zaharrek fase kritiko bat pasatzen dutela, zaharrak direnean baina oraindik antigualla ez direneko tarte hori. Krisi tarte horretan inork ez baditu zakarretara botatzen, etorkizuna bermatuta izaten dute objektu horiek, antikuario edo gauza zaharrak baloratzen dituztenen eskuetan.

Mutriku (eta 3)

Gari Araolaza 2005/09/18 10:47

Mutrikuko portu berriaren proiektua ezagutzen ez duzuenontzat, hona hemen aurkitu ditudan plano pare bat.

Ideia bat izan dezazuen, orain momentuan itsaso aldera dagoen azkeneko puntua "danborra" edo "tambor" esaten zaiona da.

Mutrikuko portua

Flickr-en nire kolezioa

Autospam pixka bat orain: SMSOINU

ScreenGrab!

Gari Araolaza 2005/09/16 14:57

Teknosexua ScreengrabZer nolako poza! Azkenean sortu dute tresna hau!

Web orri baten pantallazoa ateratzeko tresna, nahiz eta orria gure monitorea baino luzeagoa izan! eta gainera gure nabigatzaile gogokoenaren gehigarri bat besterik ez da!

Screengrab (vía Microciervos )

Eguneraketa: Halako emozioa, frogatu gabe posteatu dudala. Eskerrak badabilela. ;-). Baina adi, Java instalatuta izan behar duzu zure sisteman. Bestela ezin!

Teknosexuari ere atera diot lehen argazkia.

Ping egiten...

Gari Araolaza 2005/09/14 15:56

Artikulu honen helburu bakarra ping zerbitzuak eta Google-ren bilaketa berriak frogatzea da. Horregatik hitz berezi bat jarriko dut hemen eta saiatuko gara han aurkitzen: kiribiloa.

Handia da Eibar!

Gari Araolaza 2005/09/14 09:05

Bai, handia da Eibar, eta Elgoibartar batek esaten du gainera. (Elgoibar ere bada handia, baina beste modu batean, han gauza handiak disimulo gehiagorekin gertatzen dira.)

Araba edo Nafarroako lautadetakoek ez dakite zer nolako lanak izan dituen eibartarrak bere herrian edozertarako metro karratu batzuk lortzeko. Nik argi daukat faktore hori izan dela garrantzitsuenetakoa Eibarko industria garatzeko orduan, zailtasunek jendea zaildu egiten dute eta.

Horren adibide ona da Eibarko datozen urteotako proiektu industrialik garrantzitsuena, Matxariako industrialde berria .

Matxariako industrialdeko lanak

Ez dagoen tokian lursail laua ateratzen ari dira, garabi handi batzuk, eskabadora txikiak, mendiaren ormak zulatu eta piloteak (horrela deitzen zaie?) sartuz. Behin lurra ziurtatutakoan, pixka bat gehiago jan eskabadoraz eta berriz hasi. Gaur goizean argazkia ateratzera joan, eta begira nola diren gauzak, perspektibarik ere ez dago argazki txukun bat egiteko. Atera kontuak!

Zenbateko kostua izango duen lursail horrek? ez dakit, baina seguru merezi duela. Seguru han jartzen diren enpresek errendimentua aterako diotela! Aupa Eibar!

Mutriku (eta 2)

Gari Araolaza 2005/09/06 16:56

Eguneraketa azkar bat:

Atxukalen aipatzen da EAJ-ko zinegotzi ohi baten mezua, gaur goizean Diario Vascon azaldu dena:

Desastre en Mutriku

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.