Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Hobe da argi baten phiztea, eziz ülhünpeaz kurrinkatzea

Google eta Yahoo mapen API-ekin borrokan

Gari Araolaza 2005/06/29 23:14

Albiste ikaragarria da. Edonork jarri ahal izango ditu Google edo Yahooren mapak bere webgunean:

Google opens up Google Maps to developers

Nolako astea daramagun. Hau da bukaera gabeko karrera!

Software librea: epe luzerako apostua

Gari Araolaza 2005/06/28 23:52

Informatikari euskaldunen bilkuran esan nuen, eta geroz eta argiago daukat: Software librea epe luzerako apostua da

Badaude software librera ekonomiaz pasatzen direnak. Horiek gaurko lizentzia kostuak aurreztu nahi dituzte, epe motzari begira. Baina ez dira konturatzen epe motzean nolako lan egin beharko dute software librearekin produktibo izateko. (hala ere, ongi etorri!). Batzuk lehenengo zailtasun horien aurrean atzera egingo dute. Beste batzuk tematuko dira eta jarraituko dute. Bejondeiela! bide ona aukeratu bait dute.

Dena dela, software libre guztia ez da horrela. Badaude esfortzurik gabe erabili daitezkeen aplikazio asko, baina ni aldaketa sakon batetaz ari naiz: Windowsetik Linuxerako migrazioaz adibidez.

Nire esperientzia

Ia bi urte izango dira Linux-era pasa nintzenetik. Asko kosta zitzaidan; 4 bat urte joan ziren lehenengo aldiz Linuxa instalatu nuenetik benetan pasatu nintzen arte. Tartean RedHat, Suse, Mandrake, Debian eta azkenean berriz Mandrake, buruhauste ugari, ohitura falta (Windows-era hain lotuta nengoen).

Hobeto nenbilen aspaldian, gustora, aukera berriekin Linuxean, eta Windows-eko zenbait aukera galduta. Eta gaur konturatu naiz benetan zein abantaila dudan. Sistema guztia eguneratu dut, zaharra ezabatuta. 20 minutu besterik ez.

  • Goizeko 11etan jarri dut deskargatzen CD bat.
  • Ordubatak eta laurdenetan deskarga bukatuta zegoenez, CD-a grabatu eta berarekin sistema berrabiarazi.
  • Instalazioa konfiguratu dut (partizio bat tamainaz aldatu, formatatu eta abar...) eta nahi nituen programak aukeratu ditut.
  • 5 minututan instalatu ditu pakete guztiak, monitorea, txartel grafikoa, soinu txartela, dena ongi instalatuta.
  • Nire datuak hor zeuden, denak garbi-garbi, ordubiak hogeitabost gutxitan.

Gero arratsaldez, egin ditut retoke batzuk, pakete eguneraketa ziurtatu eta e-posta programa instalatu (beste bost minutu). LISTO! Pena merezi du.

Turistak Donostian

Gari Araolaza 2005/06/27 13:16

Flickr.com argazki webgunea RSS bidez jarraitzeko modua dagoenez, nik baditut zenbait etiketa fitxatuta nire Bloglinesean

Horrela deskubritu dut zein den Donostiako txoko kurioso bat, turista guztiek argazkiratzen dutena: alde zaharreko Santa Maria eliza, kale nagusitik begiratuta. Kontxa ere bai, baina hori zabalagoa denez perspektibak ere oso desberdinak dira.

Bilaketa azkar batek emaitza hauek eman dizkit:

Donostiako turismo arduradunek kontutan izateko modukoa!

Donostiako argazkiak Flickr-en

Webgune baten disekzioa

Gari Araolaza 2005/06/14 23:31

Aurreko batean Webguneak eta autoak konparatzen nituen. Egunen batean webgune baten kontrolak zerrendatuko nituela agindu nuen. Hemen nator.

Gauza jakina da webguneak erabiltzeko sortzen direla, eta ez eseri eta begira gelditzeko. Badaude zenbait elementu webgune gehienetan daudenak eta erabiltzailearen esperientzia errazteko jartzen direnak. Baina webgune mota asko daude. Ez dira berdinak argazki webgune bat edo banketxe baten webgunea. Nik edukien webgune tipiko bat hartuko dut adibide moduan, honelakoetan nahiko elementu anitzak azaltzen bait dira.

Eke.org

Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearen webgune berria hartu dut adibide moduan. Hona hemen barneko orrialde bat: (gertutik ikusteko, klik egin hemen )

osoa_txikia.jpg

Disekzioarekin has gaitezen:

Burukoa edo Headerra

Ezkerretik hasita:

header1.jpg

Hor dauzkagu:

  • Mantxeta edo logoa: toki ezaguna du, ezkerrean, goikaldean. Webgune osoa identifikatuko du eta barruko orrialdeetan gaudenean klik egin ezkero sarrera orrira eramango gaitu. Ez da erregela idatzia, baina web garatzaile gehienok erabiltzen dugu. Garrantzitsua webgunearen marka finkatzeko.
  • Logoari lotuta, tagline edo lema. Bilatzaile edo beste lotura batetik iristen denak azkar ulertu dezan zein motatako webgunera iritsi den, disketxe bat den, rock talde baten webgunea edo atari kultural bat. Ez du metaforikoa izan behar, esplikatiboa baizik, lau hitz baina ongi jarriak.
  • Beherago, burukoaren azpian menu nagusia. Menu honek webguneak dituen sail nagusiak azalduko dizkigu, nondik hasi izan dezagun. Oso garrantzitsua da hauek ongi aukeratzea, erabiltzailea zalantzarik gabe aurkitu dezan intereseko gaia. Hemen ere motz, testu argiak eta poesia gutxi! Gainera kasu askotan sail batean sartzean menu nagusiak kolorez aldatuko da erabiltzaileari zein sailetan dabilen aditzera emateko.

Menu nagusien inguruan izaten da menu dinamikoak egiteko tentazioa, gainetik pasatzean aukera gehiago azaltzen dituzten motakoak. Guk ere egin izan ditugu noiz edo noiz, baina ez da soluzio ona, aukera asko ezkutatzen bait dituzte eta gainera erabiltzaile asko ez dira horiekin ongi konpontzen. Gainera, sarritan Javascript eta kapak erabiltzen dira horiek egiteko, eta horrek bilatzaileen robotak sartzea galerazten du.

header2.jpg

Eskumako alde honetan bigarren mailako aukerak jartzen dira, utilitateak eta abar. Laguntza behar duenak, zerbait konkretua aurkitu nahian dabilenak, hara begiratuko du. Ezkutuan ez dira jarri behar, baina bai bisualki bigarren maila batean.

  • Bilaketa: Ahal dela zabala, testu luzeak idazteko, eta aukera gehiegirik gabe. Jakina da erabiltzaile oso gutxik erabiltzen dituztela filtroak edo aukera aurreratuak. Bilaketa aurreratua eman nahi badugu, hobe da beste orri batean ematea, datu orri zabalago batekin. Askotan, datu orriak gehiegi diseinatzeko tentazioa izaten da, eta azkenean botoiek ez dute botoi itxurarik izaten. Hori ere ez da praktika ona. Erabiltzaileak garbi izan behar du non duen klik egiteko botoia.
  • Funtzionalitateak: edukia ez diren funtzionalitateak, webgunearen mapa, webguneari buruzko informazioa, kontakturako informazioa eta abar. Hauek orriaren behekaldean ere jar daitezke. Kontua da bigarren maila batean jartzea, baina bila dabilenak erraz aurkitzeko moduan.
  • Hizkuntza aldaketa: gure bezalako ingurune eleanitz batean beharrezkoa. Kasu idealean orri guztiek beharko lukete hizkuntza aldatzeko aukera, berriz ere sarrera orrira joan beharrik gabe. Aukerak ematerakoan, herrialdeen banderak jartzearen tentazioa alde batera utzi (mexikarrek gaztelania aukeratzeko beti espainiako banderan klik egin behar, edo agian Guatemalako banderan, norbaitek ezagutzen du nolakoa den?) eta hizkuntza bakoitzaren izena jatorrizko hizkuntzan ager dadila.

Hurrengo batean jarraituko dugu.

Meme musikala

Gari Araolaza 2005/06/08 23:19

Honelako kateak ez zaizkit asko gustatzen, baina aintzakotzat hartu nautenei eskerronez.

Euskazko blogariak ez gara gutxiago izango, eta guk ere bidea eman beharko diegu sarean zabaltzen diren meme horiei, ala? (Richard, ya te pensabas que iba a dejar sin cumplir el meme ¿no?)

Testigua nork eman didan:

Richard Moretek maiatzaren 27an eta Ana Malagonek 30ean.

Nire ordenagailuan dauzkadan musika artxiboen tamaina:

Guztira 8 GB inguru, 750 kantu. Hala ere horietako asko bi aldiz dauzkat gordeta, bai enpaketatuta eta enpaketatu gabe.

Erosi dudan azkeneko diska:

Yes - 90125. 13 urterekin Biarritzen beraien kontzertuan izan ondoren erosi nuen binilo baten remasterizazioa CDan, aurretik publikatu gabeko zenbait abesti eta bertsioz aberastua.

Orain entzuten ari naizen kantua:

Hughes Turner Project - Revelation. Rockero zaharrak oraindik jo ta su. Purple, Rainbow eta Malmsteenekin ibilitako jendea.

Sarritan entzuten ditudan edo niretzat esanahi berezia duten 5 kantu

Aurreko Yes-en Owner of a lonely hearts-ez gain:

  • Itoiz - Hegal egiten : 14 urterekin lehenengo filan entzundako kontzertua, JC Perez, Foisis, Jimmi Arrabit eta Jean Marie Ecay. Telecasterraren soka bat apurtuta Les Paul-a atera zuen JCk.
  • Van Halen - Jump : (casualidad, ¿no?) el primer tema que toqué con un grupo. Por entonces todavía era bajista. ;-)
  • Yngwie Malmsteen - Heaven Tonight : metala aurkitu nuenekoa.
  • David Lee Roth - Yankee Rose : Steve Vai lehenengo aldiz entzun nuenekoa. Gerora 3 aldiz ikusi dut zuzenean.
  • Whitesnake - Judgement day : izenburu aproposa Elgetatik Kanpazar aldera iluntze baten noala autoarekin pinudira erortzeko. Osorik atera nintzen.
  • Rainbow - I surrender : pixkanaka iturrietara joanez, Rainbow, Deep Purple, Hendrix, Led Zeppelin...

Nik 5 baino gehiago behar nituzke, hainbeste abesti berezi dauzkat.

Zein 5 pertsonari pasatzen diedan testigua

Badator uda

Gari Araolaza 2005/06/08 13:02

Zein gauza ona den, beste buruhausterik gabe egur handi bat aurkitu eta berarekin arratsalde osoa pasatzea. Horixe esaten zidan nere koinatuak lehengoan, eta nolako arrazoia zeukan. Hortan ere berriz ikasi beharko dugu.

Mutilak jolasean

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.