Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Mutriku berriz ere

Mutriku berriz ere

Gari Araolaza 2006/03/14 15:43

Gaurko Berriak Mutrikuko portuko obren inguruko erreportai zabala dakar. Badaezpada ere, bi PDFtan jaso ditut hemen: lehenengoa eta bigarrena

Obrak aurrera doaz, eta zaila izango da gauza gelditzea. Baina azken aldian entzuten ari naizen zerbaiti erantzun nahi nioke:

Esaten denez, portuaren obra guztiaren lehenengo fasea bakarrik egingo omen da. Hori horrela bada, norbaitek hotzean pentsatu du eta konturatu da astakeria zela horrelako itsasontzirik gabeko (aire)portu bat egitea. Zerbait ba da.

Lehenengo fasea omen da babes dikea, olatuen arazoa konpontzeko, Berriako artikuluan gorriz azaltzen dena. Bigarren fasea da portua bera, ekarriko dituen moila, eraikin, zerbitzu eta abarrekin.

Baina, bigarren fasea egin behar ez bada, orduan zertarako babes dike handi hori? Porturik ez badator, ez ote zen errazagoa, merkeagoa, azkarragoa eta adostuagoa Hobetu Leike-ren proiektua adibidez?

Eta ez dudana inolaz ere ulertzen: Nola egon daiteke ezker abertzaleko jendea horrelako proiektu baten alde?

PD: Are gehiago, nola egon daiteke ezker abertzaleko jendea horrelako proiektu baten alde, eta Pasaiako portu berria, AHT eta antzerakoen aurka?

Mutriku portu berria

etiketak:
joxe mari ulazia
joxe mari ulazia dio:
2006/03/16 14:47

Oso Ondo Garikoitz eta Mila Esker ! Polita eta egokia litzateke gutun bera "BERRIA" eta beste egunkarietara bidaltzea. Besarkada batez, joxe mari.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.