Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Google Reader: RSS irakurgailua

Google Reader: RSS irakurgailua

Gari Araolaza 2005/10/08 08:32

Azkenean atera du Googlek RSS irakurgailua. http://www.google.com/reader/

Bloglines erabiltzen dugunontzat oso erraza da honelako tresnak frogatzea, normalean denek OPML estandarra erabiltzen bait dute feed-en zerrendak inportatu eta esportatzeko.

Horixe egin dut, nire Bloglines-era joan, Edit eta han behean Export Subscriptions aukeran klik egin. Horrela fitxategi bat deskargatzen da (normalean export.xml) eta horrekin Google Reader-era joan, eta import aukeran fitxategi hori kargatuta, minutu batean zure feed guztiak Googlen dauzkazu.

Lehen inpresioan espazio falta sumatu dut, Bloglines-ek ez daukana. Dena bata bestearen gainean dagoela ematen du. Ez dakit erabiltzaile arrunt batek (RSS, feed edo horrelakoak ulertzen ez dituenak esan nahi dut) zerbait ulertuko duen. Eta bista orokorra falta zaio, normalean hemen eta han klik egiten ibiltzen gara eta.

Hortxe utziko dut. Egun batzuen buruan ea inpresio hori aldatzen den.

Eguneraketa (2005/10/05): Espazio gutxi, post-ak banaka, sailka aukeratzeko modurik ez... Desastre hutsa Google Reader hau. Long live Bloglines!

Gainera, Mark Fletcher, Bloglines-en sortzailearen jarraitzailea naiz. Proiektu berriztaileak sortu eta saltzen trebea da Mark, baina oraindik ez dut ulertu zein onura ekarri dion Bloglinesi Askjeeves-ek erosia izateak. Mark Fletcher hau bera da duela zenbait urte eGroups Yahoo-ri saldu ziona. Berak dirutza irabazi zuen, baina zerbitzuak ez du 3 urtetan eguneraketa berezirik izan (diseinu apur bat, RSSak eta horrelako mantenua, baina Featureak, zero patatero).

etiketak:
eneko
eneko dio:
2005/10/08 11:17

Atzo ikusi nuen eta frogatzeko jario iturri batzuk gehitzen ibili nintzan (zurea tartean, jeje), baina banan-bana, eta redios, oso-oso astiro zebilen, ez dakit berrikuntza zela eta mundu guztia batera frogatzen zebilen edo zer.

Suposatzen dut "Gugelek" laister hobetuko duela sistema.

jolaus
jolaus dio:
2005/10/08 22:27

Ez dakit ez ote den oraindik "beta-egia". Nik uste dut zerbitzua oraindik nahiko berde dagoela. OPML artxiboak feed kopuru handiak dituenean ez du inportazioa behar bezala egiten. Beste akats garrantzitsu bat ere ikusten diot: ez dut ulertzen nola ez duten uztartu zerbitzu hau Gmailekin batera, Newsgator-ek egiten duenaren antzera. Zergatik erabili bi aplikazio desberdin biak atari amankomun batetik kudeatu daitezkenean?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.