Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / SU BILA nabil

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen. Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti. Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet. Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Errigorako orburuak txirlekin

Igone Lamarain 2014/10/09 16:20
Badator Errigoraren udazkeneko kanpaina. Olioa, kontserbak, zukua, ardoa... produktu mordoarekin osatutako otarra erosi ahal izango dugu laster. Zer egin horrenbeste kontserbarekin? Nola prestatu? Orburuak prestatu ditut gaur nik, Errigorako kontserba erabili dudanez ez dut orburuak garbitu eta egosi beharrik izan eta oso janari ona prestatu dut berehala.
Errigorako orburuak txirlekin

Orburuak txirlekin










LAU LAGUNENTZAKO OSAGAIAK

 

osagaiak
osagaiak

  • Orburu poto bi
  • 500 gr txirla
  • Berakatza
  • Basokada bat ardo txuri
  • Oliba olioa
  • Gatza

NOLA EGIN

Urgazitan sartu txirlak, ahal bada ordu batzuk ordo garbitu daitezen.

Xerratan moztu berakatzak (erdiko ernamuina kentzen dut nik beti) eta oliba olioarekin frijitu lapiko zapal batean.

berakatza
berakatza erregosten









Txirlak bota lapikora eta berakatzarekin ondo nahasteko eragin ostean minutu bete inguru mantendu su nahiko altuan.

txirlak
txirlak lapikoan


Ardo txuria bota eta ondo eragin. Su altua mantendu txirlak zabaltzen hasi arte, orduan apur bat jaitsi sua. Ia txirla guztiak zabaltzean gehitu orburuak eta hauen uraren erdia (poto batena kasu honetan). Ondo nahastu eta orburuak berotzean jateko prest egongo da otordu gozo hau.


orburuak txirlekin
orburuak txirlekin



orburu ontzia
orburuak

Aurkezpena

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen.

Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti.

Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet.

Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Igone Lamarain

Errezetak

Nire errezeta gutxi dira nik osorik sortutakoak. Batzuk etxean ikasi ditut, beste batzuk interneten edo liburuetan aurkitutako errezetetan oinarritzen dira, eta telebistako programaren batean ikusitakoetan gutxi batzuk. Baina guztiek dute nire ukitua. Gehienetan, gainera, inprobisatu egiten dut.

Elikagaiak

Bertakoaren alde egiten dut, eta ahal den guztietan garaikoaren alde ere bai. Ez zait prestatuta dagoen elikagairik erostea gustatzen. Eta produktuak aukeratzean ahalik eta ontzi edo plastiko gutxien duena lehenesten dut, ezer ez badauka, hobe.

Loturak

Badira urte bi etxean ogia egiten hasi nintzela. Errezetaren baten berri emango dut, baina nire maisuaren irina, ura, gatza… ogia blogean hamaika errezeta eta gomendio daude. Ni horretan inspiratu izan naiz, eta bertako azalpenak onak eta argiak dira.