Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / SU BILA nabil

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen. Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti. Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet. Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Bildots-txuletak ardo (beltz) saltsarekin eta txanpiñoiekin

Igone Lamarain 2014/01/06 16:35
Data berezietan jaten ditugu bildots-txuletak, gehienetan plantxan eginda eta patata edo piperrekin. Errezeta hau egiteko denbora gehiago beharko duzu, baina noizbehinka otordu berezi bat prestatzeko aproposa da. Gainera ardo-saltsa egiten ikasiko duzu, baita txanpiñoiak egiten ere, eta beste edozein haragirekin jateko aproposak dira biak.
Bildots-txuletak ardo (beltz) saltsarekin eta txanpiñoiekin

Bildots-txuletak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

OSAGAIAK (lau lagunentzat)

Txanpiñoiak egiteko

  • 300gr inguru txanpiñoi
  • Tipula ertain bat
  • Berakatz ale bat
  • Ardo zuria (basokada handi bat)
  • Oliba olioa
  • Gatza

  • Bildots-txuletak (kilo erdi)
  • Tipula txiki bat
  • Tipula gorri txiki bat
  • Tipulin bat
  • Piper berde bat
  • Porru bat
  • Berakatz ale bat
  • Barazki salda (basokada bat)
  • Ardo beltza (basokada bat)
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Arto-irina (aukeran)

Prozedura

Txanpiñoiei buztana moztu eta urarekin ondo garbitu. Txanpiñoiak segituan egin ahal diren arren, sutan ahalik eta denbora gehien edukiko ditugu gozo-gozoak egon daitezen. Tipula bat eta berakatz ale bat txikitu eta oliba oliotan egin, su altuan hasieran eta baxuan ondoren. Txanpiñoiak oso handiak badira erditik edo lau zatitan moztu. Lapikora bota, sua igo eta bost minutuz egin, tarteka eraginez. Ardo zuria bota, eta irakiten hastean sua jaitsi. Gatza gehitu eta su baxuan kozinatu ordu betez gutxienez. Tarte horretan saltsa barik gelditzen bada ardo (edo ur) gehiago bota.

Saltsa egiteko barazki guztiak zatitu (ez dute zertan zati txikiak izan) eta oliba olio apur batekin lapiko txiki batean su ertainean jarri.

Barazkiek euren ura botatzean ardoa bota eta bertan egosi. Barazki salda eta gatza bota, ordu betez su baxuan egin. Barazkiak irabiatu eta beste ordu erdiz kozinatu. Saltsa potolatu nahi izanez gero, arto-irina ur epelarekin nahastu eta gehitu, beste 10 minutuz egin.

Txuletak olio apur batekin ondo egin plantxan, gatza bota eta ardo saltsa eta txanpiñoiekin lagundu.

 

Pipermina erabili txanpiñoi biziak gustoko badituzu. Nik ez dut erabili nire gonbidatuari kalte egiten diolako.

Txanpiñoiak ardo zuria zein beltzarekin egin daitezke, baita koñakarekin ere (basokada erdi).

Aurkezpena

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen.

Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti.

Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet.

Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Igone Lamarain

Errezetak

Nire errezeta gutxi dira nik osorik sortutakoak. Batzuk etxean ikasi ditut, beste batzuk interneten edo liburuetan aurkitutako errezetetan oinarritzen dira, eta telebistako programaren batean ikusitakoetan gutxi batzuk. Baina guztiek dute nire ukitua. Gehienetan, gainera, inprobisatu egiten dut.

Elikagaiak

Bertakoaren alde egiten dut, eta ahal den guztietan garaikoaren alde ere bai. Ez zait prestatuta dagoen elikagairik erostea gustatzen. Eta produktuak aukeratzean ahalik eta ontzi edo plastiko gutxien duena lehenesten dut, ezer ez badauka, hobe.

Loturak

Badira urte bi etxean ogia egiten hasi nintzela. Errezetaren baten berri emango dut, baina nire maisuaren irina, ura, gatza… ogia blogean hamaika errezeta eta gomendio daude. Ni horretan inspiratu izan naiz, eta bertako azalpenak onak eta argiak dira.