Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / SU BILA nabil

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen. Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti. Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet. Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Penka beteak saltsa zurian

Igone Lamarain 2013/05/23 15:55
Asko jota ordu bete beharko duzu penka beteak saltsan prestatzeko. Gaztarekin egindako saltsarekin prestatu ditut gaurkoan, baina beste hainbat saltsatan ere presta daitezke, hurrengoan beste saltsaren batekin prestatu eta beste osagai batzuekin beteko ditut. Zerbak hartu, haritxoak kendu eta zati zuria hiru minutuz egosiz lortuko dituzu penkak. Penka kontserbak saltzen dituztenez egosita ere eros ditzakezu.
Penka beteak saltsa zurian

Penka beteak saltsan

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

OSAGAIAK (12 penka inguru egiteko)

penka osagaiak

-          Penkak (24 behar ditugu, penka beteak izango direlako)

-          Ura (penkak egosteko erabilitakoa, edo kontserba potean datorrena)

-          100gr urdaiazpiko (urdaiazpiko egosia ere erabili dezakezu)

-          70gr gazta (xerra edo xaflatan)

-          Idiazabal gazta zati bat (edo gustukoen duzun gazta)

-          Berakatza

-          Irina

-          Arrautza bi

-          Oliba olioa

-          Gatzarik ez dut erabili urdaiazpikoak eta gaztak badutelako gatza.

 

PROZEDURA

Saltsa prestatzen hasi naiz ni. Horretarako, berakatz ale bat eta berakatz fresko bat moztu eta erregosi egin ditut. Ondoren urdaiazpiko xerra bi txikitu eta berakatzarekin batera erregosten jarri ditut.

Ondoren irin koilarakada bat bota eta ondo egin ostean ura gehitu diot, basokada bat. Irina uretan ondo desegin ostean Idiazabal gazta zatituta bota dut, eta sutan laga dut gazta ondo urtzen. penken saltsari gaztaPare bat minutu su altuan eta ondoren su baxuan.

Gazta xerrekin eta urdaiazpikoarekin bete ditut penkak. Irinetik eta arrautzatik pasa ostean frijitu egin ditut.

penkak frijitzen

 

Bukatzeko, penkak saltsara bota eta listo!!!

Aurkezpena

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen.

Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti.

Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet.

Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Igone Lamarain

Errezetak

Nire errezeta gutxi dira nik osorik sortutakoak. Batzuk etxean ikasi ditut, beste batzuk interneten edo liburuetan aurkitutako errezetetan oinarritzen dira, eta telebistako programaren batean ikusitakoetan gutxi batzuk. Baina guztiek dute nire ukitua. Gehienetan, gainera, inprobisatu egiten dut.

Elikagaiak

Bertakoaren alde egiten dut, eta ahal den guztietan garaikoaren alde ere bai. Ez zait prestatuta dagoen elikagairik erostea gustatzen. Eta produktuak aukeratzean ahalik eta ontzi edo plastiko gutxien duena lehenesten dut, ezer ez badauka, hobe.

Loturak

Badira urte bi etxean ogia egiten hasi nintzela. Errezetaren baten berri emango dut, baina nire maisuaren irina, ura, gatza… ogia blogean hamaika errezeta eta gomendio daude. Ni horretan inspiratu izan naiz, eta bertako azalpenak onak eta argiak dira.