Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / SU BILA nabil

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen. Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti. Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet. Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Haragiz betetako piper gorriak

Igone Lamarain 2013/02/26 17:15
Barazkiekin, arrainarekin, perretxikoekin, okelarekin… osagai askorekin bete ditzakegu piperrak, eta piperrak gorriak zein berdeak izan daitezke. Okelarekin bete ditut piper gorriak oraingoan. Beste osagai batzuekin betetako piperren errezeten berri emango dut aurrerago. Piper berde beteen errezetak ere azalduko ditut, euren garaia heltzen denean.
Haragiz betetako piper gorriak

Haragiz betetako piper gorriak

OSAGAIAK (40 piper inguru betetzeko)

Kipula erdi

300gr okela pikatu

40-45 piper gorri

100gr irin

500 mililitro esne

Litro erdi tomate saltsa

Olioa

Gatza

piper bete gorriak-osagaiak

PROZEDURA

Kipula ondo txikitu ostean lapiko zabal batean erregosi. Hasieran su altua erabili, baina erretzen hastean sua jaitsi kipula erre ez dadin. Kipula biguntzean bi piper gorri hartu eta ondo txikituta gehitu. Horrela barrukoak kolore apur bat hartuko du.

Okela pikatua gehitu eta egin. Gatza zure neurrira bota.

pikatua

Erabil ezazu koladore bat irina fintzeko. Eta gutxika bota, esnea botatzen hasi aurretik irina egin, ondo eginda egon behar da zereal zaporea galdu dezan.

bexamela1

Ez bota esne guztia batera, lehenengo erdia bota. Irinak esne guztia xurgatzean botaizu beste erdia, eta su bajuan mantendu lapikoa, bexamela ondo egin arte. Probatu, eta zure ustez gatz gehiago behar badu, gehitu.

Hoztean piperrak bete

piperra betetzen

Eta, bukatzeko, tomate saltsan 10-15 minutuz berotu, piper beteak ondo egin daitezen.

Bexamela egiteko esnea oso hotza ez badago hobeto, esne epelarekin errazago egingo dugu bexamel fin bat.

Tomate saltsa uda bukaeran egiten dut, eta urte guztirako gorde. Garaia heltzean azalduko dizut honen prozesua.

Barazki pastela

Igone Lamarain 2013/02/26 16:55
Oso erraza da pastel hau egitea, barazkiak eta arrautzak dira ia osagai bakarrak. Beraz, erraza izateaz gain, osasuntsua ere bada. Barazkiak jateko beste era bat da. Epela zein hotza jan dezakezu. Eta garaiaren arabera barazkiak aldatu. Pastela epela kalabaza pure batekin jan dezakezu, eta hotza maionesarekin.
Barazki pastela

Hiru koloretako barazki pastela

OSAGAIAK (6 lagunentzat)

Azalore txiki bat

Brokoli txiki bat

7 azenario handi

4 arrautza handi

Olioa

Gatza

Ogi birrindu apur bat

 

osagaiak

PROZEDURA

Azenarioak, brokolia eta azalorea egosi behar dituzu. Azenarioak oso bigunak egon arte egosi. Egostean gatza gehitu behar duzu, zure gustuaren arabera gehiago edo gutxiago bota, baina pasatu gabe, ondoren arrautzei ere botako diozulako gatza.

Pistuizu laba pastela montatzen hasi aurretik, horrela denbora aurreztuko duzu. (berotzeko 200º-tara jarri).

Azenarioak egosi ostean bost hartu eta arrautzekin batera txikitu irabiagailu baten laguntzaz, pure laranja bat lortu arte. Txikitu aurretik gatza bota, zure gustura. Hau gure pastelaren oinarria izango da.

 

Flanera batean laberako paper begetalean jarri eta olio txorrostada txiki bat ondo zabaldu ostean ogia ere bota eta zabaldu. Ondoren hartuizu azenarioekin egin dugun purea eta berton zabaldu

ogi birrindua eta purea

Orain pastela montatzen hasiko zara. Azenarioak laminatan moztu eta zabaldu.

azenarioak laminatan

Ondoren azalorea eta brokolia tartekatuta jarri. Eta Pure apur bat gehiago bota gainetik. Berriro ere azenarioak, brokolia, azalorea eta bukatzeko purea.

barazkiak tartekatuta1

Orain laban sartu behar duzu. Labaren tenperatura 175º ingurura jaitsi eta 35 minutuan prest izango duzu pastela. Laban beroa goitik eta behetik botatzeko aukera jarri.

Moldetik ateratzeko gutxienez epeldu arte itxaron.

Aurkezpena

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen.

Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti.

Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet.

Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Igone Lamarain

Errezetak

Nire errezeta gutxi dira nik osorik sortutakoak. Batzuk etxean ikasi ditut, beste batzuk interneten edo liburuetan aurkitutako errezetetan oinarritzen dira, eta telebistako programaren batean ikusitakoetan gutxi batzuk. Baina guztiek dute nire ukitua. Gehienetan, gainera, inprobisatu egiten dut.

Elikagaiak

Bertakoaren alde egiten dut, eta ahal den guztietan garaikoaren alde ere bai. Ez zait prestatuta dagoen elikagairik erostea gustatzen. Eta produktuak aukeratzean ahalik eta ontzi edo plastiko gutxien duena lehenesten dut, ezer ez badauka, hobe.

Loturak

Badira urte bi etxean ogia egiten hasi nintzela. Errezetaren baten berri emango dut, baina nire maisuaren irina, ura, gatza… ogia blogean hamaika errezeta eta gomendio daude. Ni horretan inspiratu izan naiz, eta bertako azalpenak onak eta argiak dira.