Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Beiztegi eta Ugalde'tar Ion-ek Antonio Sarasua-ri

Beiztegi eta Ugalde'tar Ion-ek Antonio Sarasua-ri

Asier Sarasua 2022/06/02 15:05
Jon "Juanito" Beiztegi Ugaldek gure aitxitxa Antonio Sarasuari idatzittako eskutitza, bigarren horren ama Gregoria Gisasolaren heriotza zala eta (1970eko jorrailaren 23an).
Beiztegi eta Ugalde'tar Ion-ek Antonio Sarasua-ri

Juanito Beistegi (Sabino Arana Fundazioa)

Famelixako paper zaharren artian, Juanito Beistegik gure aitxitxari bialdutako eskutitz bat topatu dot.

Ion Beiztegi Ugalde (edo Juanito Beistegi, Eibarren; 1911/10/21) Loiola Batailoiaren komandante izan zan gerra zibilian. BH arma eta bizikleta-fabrikako seme zan Juan Beistegi. Gerria hasi eta Euzko Gudaroztea sortu zanian, Loiola batailoian sartu zan gudari eta bertako Komandante izan zan. Loiola batailoia izan zan gudari eibartar (eta gipuzkoar) gehixen jaso zittuan batailoia.

366 egun borrokan Euzkadiren alde liburuan jaso zittuan gerrako bere ibilerak: zelan sartu zan gudari, zelan galdu zittuen Gernika eta Bilbo, ondorengo Santoñarako ihesaldixa eta zelan harrapatu zeben italianuak eta, amaitzeko, gartzelaldixa (heriotz-zigorra jaso zeban).

Behin zulotik urtenda, BH enpresan hasi zan biharrian eta idazle lanetan be jardun zeban Euzko-gogoa, Euzko Deya (Mexiko), Euzkadi, Alderdi, Eibar eta Olerti aldizkarixetan, Axola eta Lartaun gatxizenekin. Agur aldizkarixa be sustatu zeban 1970. hamarkadan, idazmolde sabinianua hobetsitta eta jaixo barrixa zan euskera batua baztertuta.

Juanito Beistegi ez zan edozein gure aitxitxa-amamen belaunaldiko eibartarrentzat; Juanito Beistegi bazan nor. Gizon zintzua, jantzixa, ausarta, benetalarixa. Gure aitxitxa Antonio Sarasua urtebete gaztiagua zan (Eibar, 1912). Gaztetatik ezagutuko zeben alkar; gerran be topo egin zebela uste dot (nere aitxitxa Abadiño-Durango aldian egon zan lehenengo hilabetietan). Bixak EAJko kide eta zahartzaruan Zarautzen bizi izandakuak (hantxe hil ziran bixak). Asko maitte eta estimatzen zeban gure aitxitxak Juanito Beistegi.

Beheko eskutitz honetan doluminak emoten detsaz Beistegik gure aitxitxa Antoniori, bere aman heriotzian. Idatzittako estiluangaittik hona ekartzeko modokua begittandu jata.

** Argazkixa: Juan Beistegiren liburuko azaletik hartuta, Deia egunkarixan bittartez. Ez dot topatu egiletza edo erreferentziarik.

............

Beiztegi eta Ugalde'tar Ion,

1970’ngo. Joŕaillak 23

Agur adiskide maitia,

Gaur jakin juat zuen amaren eriotzeana (G.B) ta benetan mindu najok. Atsebake oŕek eta berandu jakitetik, neure gauzak zuzendu eziñik, oŕaiñok joan al ez izateak be bai. Ala ta be, lagun on asko izango zuan zuen ondoan, negar aldi onetan benetan lagun.

Gure zaŕak ba-joyazak, oŕek bai izan zirala zintzoak eta garbiak; gure sasoikoentzat ez dok izan gaitza aureko benetalari oŕek maitatzea, eta semeen maitasunak euren zartzaroa bigundu ba’jeutsek, orixe geyago jaukagu pozkide, doyazeneko aguŕa egitean.

Geu danok be han ikusiko gaituk eta, gaurko min au, arako onbide izan daigula danontzat opa bear. Nere eta nereen maitasuna iri, ire anayeri eta zeuen daneri.

Agur, adiskide maite,
Beiztegi’tar Jon

...............

 

Jon Beiztegiren eskutitza

Oier G
Oier G dio:
2022/06/05 18:20
Eibarko euskalkixa euskera sabindarrian emonda! Kuriosua, bai horixe. Ez najagok ohittuta...
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2022/06/05 21:54
Bai, horretxegaittik ekarri juat blogera, gehixenbat, estiluangaittik. Eibarko euskerian eta bizkaierian arteko nahasketa hori, hittanuan idatzitta egotia, belaunaldi horrek erabiltzen zeban idazmoldia eta mezua... Tira, aspaldiko sasoi horretako lekukotasuna.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Bai, horretxegaittik ekarri juat blogera, ... Asier Sarasua, 2022/06/05 21:54
Eibarko euskalkixa euskera sabindarrian emonda! ... Oier G, 2022/06/05 18:20
Zorionak 'centenario'! 🤣 Mikel, 2022/03/06 20:25
MENDIAK tresnia eta webgunia aittatzen dozunian, ... Asier Sarasua, 2022/01/31 21:37
Serafin, aspaldiko! Pozten nau zure barri ... Asier Sarasua, 2022/01/31 21:32
Bikaina Asier. Eskerrik asko eta besarkadia Serafin Basauri, 2022/01/31 11:47
Ederra, Asier. Oieleku, bai, baina Okaberen berri ... Amatiño, 2022/01/31 10:51
irati tome tena segurola ponze irati, 2022/01/02 20:24
tome tena segurola ponce irati, 2022/01/02 20:22
oso ona Asier aspaldiko! Serafin Basauri, 2021/10/01 16:27