Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Frantziar estatuko hizkuntzen mapak (eta lekukotasunak)

Asier Sarasua 2017/10/18 09:10

Gainera, uda honetan ezagutu ditut ondoren aipatzen ditudan beste biak. Batetik, Atlas sonore des langues régionales de France izeneko proiektua, non hizkuntza/dialekto bakoitzaren lekukotasuna entzun dezakegun (oker ez banago, berria da, uda honetan aurkeztua).

Bestetik, ondorengo bideoa ere jaso dut orain gutxi (2014koa den arren). Hera izeneko erabiltzaileak editatu eta Youtuberatua, hemen ere hainbat hizkuntzatako lekukotasunekin.  

Ondorengo mapetan denetarik aurkituko dugun arren (hizkuntzak, dialektoak,... baita frantsesaren dialekto direnak ere), oro har, hauexek dira Frantziako estatuan dauden hizkuntza nagusiak:

  • Alsaziera.
  • Bretainiera.
  • Euskara.
  • Flandriera (Nord eskualdean).
  • Franko-proventzera (Arpitanian).
  • Kataluniera (Ipar Katalunian).
  • Korsikera.
  • Liguriera: Mentonen (Itsas Alpeak) eta Bonifacion (Korsika).
  • Oil hizkuntzak (frantsesaren eremu linguistikoko hizkuntza/dialektoak: Borgoinera, Xanpainera, Normandiera, Valoniera,...).
  • Okzitaniera edo Oc hizkuntza, hainbat dialektorekin, harreman estu edo nasaiagoarekin, tartean Euskal Herrian mintzo den gaskoiera (eta bearnera azpidialektoa), eta auverniera, languedocera, limousinera, proventzera,...

 

Frantziako hizkuntzen mapak

 

Frantziako hizkuntzen mapak

 

 

Frantziako hizkuntzen mapak

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
konatu gehiago liburuari buruz laburpen dexente ... ANO nimo, 2017/12/18 08:34
hau ez da merezi duen laburpena manue, 2017/12/18 08:33
Kaixo, zer moduz? euskararen eguna dela eta, ... xorino, 2017/11/21 15:05
Asier: kataki izen hori ez duk izanen ba ... Jon Etxabe Garitazelaia, 2017/11/21 10:50
aupa Jon! Eskerrik asko erantzutearren eta zure ... asier, 2017/11/21 09:00
papar zuriei "katakiak" deitzen genien Altzolan; ... Jon Etxabe Garitazelaia, 2017/11/20 09:13
14 Jon Etxabe Garitazelaia, 2017/11/17 16:40
Aupa Asier: Poztu nauk hire ekarpena irakurrita. ... Jon Etxabe, 2017/11/17 09:29
Nire eredua mire amama izan zan eta durangarra ... Roman Gallastegi, 2017/05/01 22:11
14 iker, 2017/04/21 10:57
Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017