Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

2016. urtean irakurritako liburuen zerrenda

Asier Sarasua 2017/01/12 21:24

Joan zaigun urte zaharrak emandakoa laburtzeko ordua heldu da. Hona ba, azken 12 hilabeteetan irakurri ditudan liburuen zerrenda (aurreko urteetakoak: 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, eta 2015). Aurtengoa, gainera, uzta ona izan da (iazkoa baino dexente hobea, zentzu guztietan); inoiz baino izartxo gehiago ipini ditut (eta gehiago ere izan zitezkeen). Guztien artean pare bat izen azpimarratzekotan, Svetlana Aleksievitx eta Alison Bechdel, duda barik; baina ez dira bakarrak izan, inolaz ere. Hemen zerrenda, urteko artxiborako:

  • *** Lo indispensable de unas lesbianas de cuidado, Alison Bechdel. (ReservoirBooks, 2014). Gizarte amerikarraren 25 urteko argazki bikaina. Txioa.
  • Gerezi denbora, Inazio Mujika Iraola (Alberdania, 1999). Bigarrengoz irakurtzen, irakurle-talderako; oraingoan ere gustura.
  • *** Los surcos del azar, Paco Roca (Astiberri, 2013). Anarkista espainiar baten ibilerak, 1939-1944. Txioa.
  • Txoriak kolpeka, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2015).
  • Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa, Kepa Altonaga (Pamiela, 2011).
  • Guztiok izan beharko ginateke feminista, Chimamanda Ngozi Adichie (Kulturgintza, 2016).
  • *** Lennox, Craig Russell (Roca, 2010). Eleberri bel-beltz bat, Eskozian. Txioa
  • Punto de partida, Patricia Cornwell (Zeta, 2006). CSI style aspergarri bat.
  • Llenos de vida, John Fante (1952). Fante deskubritzeko modua. Estiloduna.
  • 12etan bermuta, Jaione Osoro (Elkar, 2015).
  • Todo es silencio, Manuel Rivas (Alfaguara, 2009).
  • Viaje a la Alcarria, Camilo José Cela (1948). Gehiago espero nuen, duda barik.
  • La víspera de casi todo, Víctor del Árbol (Destino, 2016). Gora-beheratsua.
  • El mundo, Juan José Millas (Planeta, 2007). Kosta hasieran; gustura gero.
  • Cien años de soledad, Gabriel García Márquez (1967). Iruzkinik behar ez duen liburu handi bat.
  • Un mes con Montalbano, Andrea Camilleri (Salamandra, 1999).
  • Lexicón etimológico, naturalista y popular del bilbaino neto, Emiliano Arriaga (1896; Bilboko Udala, 2001).
  • El último coyote, Michael Connelly (Roca, 2012). Trama nagusi lauegia, amaieran kiribil larregikoarekin.
  • She, H. Rider Haggard (1887). Gizakiaren eta bizitzaren txikitasunaz. Txioa.
  • Cosmopolis, Don de Lillo (Seix Barral, 2003). De Lillok beti gainditzen nau.
  • Tiempo de silencio, Martín Santos (1961).
  • *** Zu, Anjel Lertxundi (Erein, 2015).
  • Testigo de cargo, Agatha Christie (1948).
  • Odessa, Frederick Forsyth (Plaza y Janes, 1973). Akziozko liburu on bat.
  • *** Justin Hiriart, Fructuoso eta Harriet (Erein, 2015). Luxu txiki bat.
  • Jose Luis Otamendi. XX. mendeko poesia kaierak, Jose Luis Otamendi (Susa, 2000).
  • *** Fahrenheit 451, Ray Bradbury (1953). Txioa.
  • Sumchi, Amos Oz (1978). Pse.
  • *** El túnel, Ernesto Sábato (1948). Txioa.
  • Linbotarrak, Asier Serrano (Pamiela, 2016).
  • Nemesis, Jo Nesbo (RBA, 2009). Idazle eskandinabiar beltzen artean, Nesbo eta Mankell, duda barik. Hau, tira.
  • Jainkoa izan nahi zuen autobus gidariaren istorioa eta beste batzuk, Etgar Keret (Pasazaite, 2013).
  • *** Etxea, Paco Roca (Astiberri, 2016).
  • *** Persepolis, Marjane Satrapi (2000). Txioa.
  • *** La verdad sobre el caso Savolta, Eduardo Mendoza (1975). Txioa.
  • NonNonBa, Shigeru Mizuki (Astiberri, 2010).
  • Mecanoscrit del segon origen, Manuel de Pedrolo (Edicions 62, 1974). Txioa.
  • Perlak, kolpeak, musuak, traizioak, Joxemari Iturralde (Pamiela, 2015). Arina eta erraza; arinegia eta errazegia, aukeran.
  • Oilarraren promesa, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2003 / Gero, 1976). Euskal literatura "klasikoaren" harribitxi haietako bat.
  • El invierno del dibujante, Paco Roca (Astiberri, 2010). Rocaren beste lan batzuen pixkat azpitik, nire gusturako.
  • Nafarroako artizarra, Joxemari Iturralde (Elkar, 1984).
  • *** Voces de Chernóbil, Svetlana Aleksievitx (2006). Pufa, pufa, pufa! Txioa.
  • X hil da, Alaine Agirre (Elkar, 2015). Txioa.
  • *** Fun Home, Alison Bechdel (2006). Urtea amaitzeko modurik onena. #dagomendat

 

Irakurritako liburuen artxiboa GoodReadsen

Urtean zehar irakurritako liburuen jarraipena egiteko, oharrak gordetzeko eta irakurketak beste irakurle batzuekin partekatzeko, Goodreads erabiltzen dut. Euskarazko liburu batzuk falta dira, baina tresna erabilgarria da. Urte amaieran laburpen moduko bat ere egiten dizu (euskarazko batzuen faltan).

Goodreads, the year in books

Letterboxd, ikusitako pelikulen historikoa gordetzeko webgunea

Asier Sarasua 2017/01/09 08:30
Letterboxd, ikusitako pelikulen historikoa gordetzeko webgunea

2016ko filmak

Orain dela hilabete batzuk gomendatu zidaten Letterboxd. Ikusi dituzun pelikulen artxibo edo historiko bat egiteko webgune bat da (ez dauka aplikaziorik). Zeintzuk ikusi dituzun eta noiz, iruzkinak utzi, beste batzuen balorazioak ikusi, lagunekin informazioa elkarbanatu,...

Azken batean, Goodreads-ek liburuekin egiten duen antzeko zeozer, baina filmentzat. Eta probatu egin dugu. Azken 12 hilabeteetan ikusi ditugun pelikulak (gutxi gora-behera) bertara gehitzen joan gara, puntuatzen, iruzkinak uzten, eta abar.

Ez da beste munduko ezer (eta antzeko aplikazio mordoa dago), baina arina eta erabilterraza iruditu zait. Guri geuri, ikusitako filmen artxibo historiko horretaz aparte, ezer gutxi eskaintzen digu, baina horixe, artxibo moduan ondo dago, bisuala da eta erabilterraza. Beharbada, 2017an ere aukera bat emango diogu; edo IMBDrena probatuko dugu (kasu honetan sakelakorako aplikazioa ere badago) eta ikusiko dugu norantz doan horrelako webgune eta aplikazioen "merkatua".

 

2016an ikusitako pelikulak #Letterboxd

 

 

Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla), Euskal Herriko txoririk txikiena

Asier Sarasua 2017/01/06 22:50

Atzo arratsaldean, Urkizuko parkeko lurrean, lumazko bola txiki bat agertu zitzaigun hanken azpian. Erregetxo bekainzuri bat zen (Regulus ignicapilla), gaixorik, beldurtuta eta hotzez, erdi-itsu. Erabat kiribilduta zegoen, lumak harrotuta eta burua hegopean. Hil zorian.

Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)

Kontuz kontuz hartu, eta zuhaitz baten ondoan laga genuen. Nekez gaindituko zuen gau hotza.

Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)

Erregetxo bekainzuria habiagile arrunta da gure artean, eta Euskal Herriko txoritxorik txikiena da (bere senide mendi-erregetxoarekin, Regulus regulus, batera). Gehienetan txepetxa aipatzen da txikietan txikien, baina erregetxoak oraindik eta txikiagoak dira. Azpiko irudian euro biko txanpon bat dago erreferentziarako. 9 cm-ko luzeera besterik ez du; eta txanpon hori baino arinagoa da! (txanponak 8 gramo; txoriak 5-7 gramo inguru).

Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)

Bere izen "ofizial" edo estandarizatua erregetxo da, baina beste izen batzuk ere jasotzen ditu eskualdez eskualde, besteak beste, txio burugorria, pinu-txoria, mikelete-txoria, erregetxopita edo kaxkogorria.

Txinboen (bilbotar zein txorien) inguruko ohar etno-naturalistikoak (Arriaga, 1896)

Asier Sarasua 2017/01/04 08:55
Ezagun da bilbotarrei txinbo deitzen zaiela; ezagun da, era berean, txinbo izenez ezagutzen ditugula euskaldunok gure mendietako hainbat txori-espezie. Emiliano Arriaga bilbotarrak ohar interesgarriak laga zizkigun berba horien inguruan, 1896an argitaratutako "Lexicón etimológico, naturalista y popular del bilbaino neto" liburuan.

Emiliano Arriaga (Bilbo, 1844) musikagilea eta idazlea izan zen. Juan Crisostomo Arriaga musikagilearen iloba, biolinista trebea izateaz gainera, musika-lan ugari  eta teoria-liburuak idatzi zituen. Bilboko gaietan maisu, giro horretako literatura lanak ere idatzi zituen (Vuelos cortos, Txiplistxaplas, La Pastelería...), eta 1896an argitaratutako hiztegi batengatik da bereziki ezaguna, Bilboko erdara nolakoa zen erakusten duen Lexicón etimológico, naturalista y popular del bilbaino neto (digitalizazioa PDFan kontsultatu daiteke).

Hiztegi etnografiko horretan, nola ez ba, leku berezia dute chimbo eta chimbero berbek. Eibartar txorizale naizen honen ikuspegitik, 2 alderdi egin zaizkit interesgarri: batetik, txinbo espezieen deskripzio nahiko fidagarriak. Eibarren ere "txinbo" izena gehitzen zaie txori-izen askotxori eta, horrela, txinbo karkarra, pikuko txinbua, bigotedun txinbua, txinbo burubaltza, txinbo erriala eta beste makina bat txori ezagutzen ditugu.

Bestalde, txinbo-ehizan aritzen ziren ehiztari bilbotarren ibilerak ere oso-oso antzekoak ziren Eibarren (eta beste edonon). Arma-fabrikazioa zela eta, eibartar gehienak ziren ehiztari orain dela 100 urte, eta ohikoa zen bilbotarrak eta eibartarrak ehizarako elkartzea (euren ibilerek fama handia zuten Bizkaiko eta Gipuzkoako eskualderik gehienetan). Arriagak kontatzen dizkigun pasarteen antzekoak sarri entzun izan ditut Eibarko nagusienen artean, eta baita ehizarako zituzten 2 teknika nagusien inguruko komentarioak ere: pikupeko ehizarena (edo keixapeko ehizarena) eta heskerako ehizarena.

Eibarko ehiztari eta armagin talde bat, 1920 (Castrillo Ortuoste)

Eibarko ehiztari eta armagin talde bat, Arrasate-Legazpi lineako autobusean. 1920. urtea. Castrillo-Ortuoste fondo, Eibarko Udal Artxiboa.

Arriagak aipatzen dituen txinbo espezieak hauek lirateke, ondoren euskarazko izenak gehituta:

  • Chimbo hormiguero - Lepitzulia (Jynx torquilla).
  • Chimbo real (pegaraborda) - Antzandobia (Lanius collurio).
  • Chimbo de mais o de cabeza negra - Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala).
  • Chimbo silbante o chimbo de parra - Euli-txori beltza (Ficedula hypoleuca).
  • Chimbo de cola roja - Buztangorria (P. phoenicurus edota P. ochruros).
  • Chimbo de sarsa - Sasitxinboa (?) (Sylvia communis); beharbada, baita beste sylvinido batzuk ere. Edota Hyppolais polyglotta.
  • Chimbo de cola negra (?) - Buztanzuria (?) (O. oenanthe). Buztan zuri-beltza dauka eta...
  • Chimbo de higuera (becafigo) - Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla) eta ziurrenik baita baso-txinboa ere (Sylvia borin).

 

Lexicón etimológico, naturalista y popular del bilbaino neto (Emiliano Arriaga, 1896)

Hemen zer dioen Emiliano Arriagak bilbotarren gaitzizen den txinbo hitzaz, eta txori horiek ehizatzen zituzten txinberoez. Pasarte batzuk transkribatu ditut.

...................

CHIMBO (del e. txinbo). Así llaman a los bilbainos sus vecinos y hermanos los vitorianos o babasorros, por la acción que los primeros tuvieron siempre a la caza de esos pajarillos tan delicados como apetecidos por el buen gastrónomo.

...................

CHIMBERO (b. del e. txinbo y la terminación c. ero). El cazador de chimbos. Era tan especial que no podía confundírsele con el vulgo de los cazadores.

La noche que precedía a su salida puede decirse que la pasaba en vela… velando las armas… Limpiando el cañón de su eibarresa escopeta; llenando hasta la boca su polvorinera de cuerno y su perdigonera de badana; acaparando todos los papeles a su alcance para que no falten tacos… y rinchendo la redondo cajita de capusones (pistones).

Su primer cuidado al día siguiente – pues se trata del clásico cazador de chimbos dominguero – era oir la misa del alba, preparándose como los antiguos guerreros al combate.

Cuando salía del templo al iniciarse los tenues resplandores de la mañana se paraba un momento para hacer sus observaciones meteorológicas… sobre el viento que soplaba, la clase de nubes que aparecían, la temperatura reinante… De todo lo cual hacía sus deducciones sobre la poca o mucha caza que le esperaba.

Emprendía con arrogante porte la marcha para el cazadero. Y cualquiera que no estuviese en autos hubiese juzgado que iba a la caza de fieras, al ver aquel aire decidido y aquel atavío guerrero.

Cruzaban su pecho a izquierda y derecha, suspendidos con verdes cordones, el repleto polvorinero y la enorme perdigonera. Llevaba sobre el hombro siniestro una escopeta que tenía en más precio que el Cid a su tizona.

Asomaban por todos los bolsillos de su levitín anticuado, abundancia de periódicos – que eran los mejores papeles para tacos – y no le faltaban ni las cumplidas polainas, que le cubrían hasta la rodilla, ni la inmensa brujaca en bandolera…

Rematando todo ello con un enorme sobrero de anchas y desfiguradas alas, colocado al descuido sobre el indispensable pañuelo de seda, con sus largas puntas colgando por la espalda. El pequeño cuanto vivo e inteligente perro de color de chocolate le seguía.

Llegaban al campo de batalla… y allí, después de un maduro examen, escogía el cazador la higuera bajo la cual habían de pasar todo el santo día… aguardando la venida del chimbo.

A las dos o tres horas, viene a posarse uno de la especie, en próxima rama….

Apunten… ¡fuego! ¿Y qué satisfacción tan grande al verlo caer como una pelota, cogerlo, contemplarlo, soplarle en el pecho y descubrir una amarillenta capa de manteca!

Este era el chimbero paciente.

Pero había otro que no paraba un segundo en el mismo sitio. Corría por estradas, saltaba barrancos, brincaba sobre las matas, animaba al perro que iba en pos con la lengua fuera…. El entusiasmo del émulo de Nemrod centuplicaba sus fuerzas…

En un recodo formado por los zarzales veía un chimbo picando una mora… ¡oh! Entonces caminaba despacio, sobre las puntas de los pies, con la astucia y cautela del indio que acecha al tigre, la escopeta preparada, el perro a la zaga… Así marchaba hasta tocar al pájaro con el cañón de su arma… y se oía después una terrible detonación ¡prrum! De ésas que llamamos tiro de sapatero.

(…)

Otros tomaban la escopeta como pretexto para comer a sus anchas en algún caserío de Baracaldo o de Erandio….

Pero el verdadero aficionado comía al aire libre, compartiendo con su fiel perrillo la frugal comida que, entre fotes y gallofas por fiambreras llevaba de su casa en la descomunal brujaca

Cuando el sol se ocultaba tras de los lejanos montes, antes de entrar en Bilbao, se sentaba al pie de un árbol y empezaba a contar las bajas que había causado. Y sobre todo si había sido día de pasa… ¡qué satisfacción, qué orgullo!

Colocaba en línea primeramente a los hormigueros – arrancando a éstos la lengua para que no transcendiesen a hormiga - , después a los de higuera, a los de sarsa, a los de cola roja, a los de cabesas negras, a los de mais

Y acometía el regreso, muy ufano, tarareando el estribillo aquel de su canción favorita:

Ené, qué chimbo!
¡Mírale!...
¡Burlas te hase!
Tírale…
¡Pum! ¡Ya cayó!
¡Qué mantecasas!,
Ni en serdo hay trasas
Más gordas, no.

 

.......................

CHIMBO (del e. txinbo).

Hay varias clases de chimbos, pues con ese nombre no se designa a una especie, ni a un género, ni a una familia, ni siquiera a un orde determinado, ya que el (chimbo) hormiguero, por ejemplo, no es pájaro propiamente dicho, y los demás chimbos lo son; sino que se ha dado este nombre a las más sabrosas especies de insectívoros picofinos, de las que en septiembre y octubre visitan nuestros campos al trasladarse al Mediodía. Como acontece con la mayor parte de las aves de paso, algunos individuos de las especies chimberas quedan y anidan en este país y se aclimatan y pasan aquí el invierno.

Chimbo hormiguero: torcecuello, verticilo || (zool.) Jynx torquilla. (…) Con su larga, filiforme, viscosa y viperina lengua – que los chimberos arrancan con noble indignación en el momento en que llegan a cobrar alguno – cogen todo cuanto pueden coger… Cuando caen heridos se distinguen por las contorsiones serpentinas que hacen con su cuello.

Chimbo real. (zool.) Lanius furus || Pagareborda o alcaudón.

Ficedula hypoleuca
Ficedula hypoleuca
Chimbo silbante o de parra. Es del tamaño del chindor (petirrojo); tiene el pico y las patas de un color plomizo, casi negro; frecuenta las parras y los manzanos, y en general posa donde las ramas tienen menos hojas, así como en las puntad de los orcones; de esa manera domina perfectamente el campo. Prefiere a todo, los insectos volátiles, sobre los cuales se arroja con rapidez desde su posición. (…) Cuando está en acecho casi no mueve la cabeza pero sí las alasy cola, agitando bruscamente con intermitencia las primeras y bajando y subiendo acompasadamente la segunda. (…) En septiembre es gris, con algunas plumas pardas, blancas y negras; pero es lindísimo en primaveras, cosa que no conocen todos los chimberos. En esa época el macho es negro por el dorso y cola, y de un blanco puro en parte de la cabeza, pecho y vientre. (…) Gusta de los parajes frescos. Todavía quedan muchos ejemplares del chimbo silbante.

Chimbo de cola negra (en e. buztanbaltz). Este es muy parecido al silbante, aunque algo mayor y que frecuenta más el suelo. Mueve la negrea cola acompasadamente como áquel y tiene el pico y las patas del mismo color. Es el chimbo ceremonioso, de frac y corbata blanca.

Chimbo de cola roja (en e. buztangorri). (zool.) Colirrojo de los muros || Brehm. Motacilla phoenicurus. Es del tamaño del anterior y prefiere los parajes secos y desciende mucho al suelo. (…) Es el otoño de color gris amarillento, menos la cola que es de un rojo animado. Abunda aún en invierno, pero en la primavera es cuando luce todas sus galas, pues además del rojo vivo de su cola y pecho presenta en la cebeza grandes manchas blancas y negras.

Chimbo de cabesa negra o de mais. Curruca. (zool.) Motacilla atricapilla. || Es de pico y patas negras; el macho tiene el mismo color la parte superior de la cabeza.

Chimbo de sarsa. Es del tamaño del colirrojo, aunque más redondo y ás abundante en mantecasas. Su dorso es pardo, claro su vientre y de un amarillo oscuro su pico y patas. Constituyen su manjar favorito los insectos que ululan en las zarzas y en todo follaje espero, Camina y trepa por las ramas; no mueve la cola…

Chimbo de higuera. (zool.) Motacilla ficedula. || Papamoscas. || Becafigo o becfigue. Es algo menor que el silbante, pero más mantecoso. Tiene el color del chío (mosquitero), así en su plumaje como en su pico y patas. Frecuentan las higueras, porque apetece su fruto. Trepa y anda mucho por la ramas, como el de sarsa, y aun se cuelga de ellas y de los higos, como el jilguero de los alambres superiores de su jaula. Vive en sociedad, a diferencia de los demás chimbos, que son solitarios; comúnmente se encuentran varios en una misma higuera y si se asustan vuelan todos juntos en la misma dirección y al mismo árbol. Conste, además, que el chimbo de higuera cuenta hasta tres variedades: el ordinario, el de moño amarillo y el de moño negro: el tercero es el último de la pasa.

 

........

Eulitxoriaren (Ficedula hypoleuca) argazkia, Wikimedia Commonsetik hartua, cc-by-sa (aitortu partekatu)

2016an zehar ikusitako hegaztien laburpena #eBird

Asier Sarasua 2017/01/02 08:20
2016an zehar ikusitako hegaztien laburpena #eBird

Bucephala clangula

Urte aldaketekin ohiko diren laburpen, zerrenda eta abarren sasoian gaude. Egia da ni neu nahiko zaletu naizela horrelako laburpen-zerrendak egitera. Besteak beste, urtean zehar behatutako txoriena. Nire behaketak eBird aplikazioan kargatzen ditudanetik, nahikoa da botoi bat sakatzea, jakiteko zer espezie, noiz eta non ikusi dituzun azken 12 hilabeteetan.

Aurtengo kopuruak, azken 2 urteetakoen azpitik egongo dira (hemen 2014an eta 2015ean ikusitako espezieen zerrendak). Espezie aldetik antzera (196 espezie aurtengoan, betiere 200 espezie inguruan ibiltzen naiz), baina kopuru totaletan dexente behetik, aurtengo udazkenean askoz denbora gutxiago eskaini diodalako txorizaletasunari (ia batere ez). Espezie gehienak Euskal Herrian behatutakoak dira; bitxienak maiatzean Suedian ikusitakoak (alboko murgilari urrebegia, esate baterako).

  • Espezieak: 196
  • Zenbatutako hegaztiak: 11.835
  • Euskal Herrian: 151 espezie
    • Gipuzkoan 114;
    • Araban 88;
    • Bizkaian 87;
    • Nafarroan 26;
    • Iparraldean 19.
  • Espainian (Gaztela-Leonen 88; Aragoin 72).

 

2016an zehar ikusitako hegaztien laburpena #eBird

Hauxe 2016an behatutako espezieen zerrenda eta kopuruak. Izenak gaztelaniaz, zuzenean eBirdek ematen duen moduan.

Ánsar Común - Anser anser 179
Barnacla Cariblanca - Branta leucopsis 60
Cisne Vulgar - Cygnus olor 48
Tarro Blanco - Tadorna tadorna 31
Ánade Friso - Anas strepera 62
Silbón Europeo - Anas penelope 41
Ánade Azulón - Anas platyrhynchos 625
Cuchara Común - Anas clypeata 56
Ánade Rabudo - Anas acuta 4
Cerceta Común - Anas crecca 8
Porrón Europeo - Aythya ferina 75
Porrón Pardo - Aythya nyroca 1
Porrón Moñudo - Aythya fuligula 6
Negrón Especulado - Melanitta fusca 1
Porrón Osculado - Bucephala clangula 9
Serreta Grande - Mergus merganser 4
Codorniz Común - Coturnix coturnix 13
Perdiz Roja - Alectoris rufa 10
Colimbo Grande - Gavia immer 1
Zampullín Común - Tachybaptus ruficollis 14
Somormujo Lavanco - Podiceps cristatus 53
Zampullín Cuellinegro - Podiceps nigricollis 15
Pardela Sombría - Ardenna grisea 1
Pardela Pichoneta - Puffinus puffinus 1
Paíño Europeo - Hydrobates pelagicus 1
Cigüeña Blanca - Ciconia ciconia 44
Alcatraz Atlántico - Morus bassanus 32
Cormorán Grande - Phalacrocorax carbo 216
Cormorán Moñudo - Phalacrocorax aristotelis 1
Garza Real - Ardea cinerea 31
Garceta Grande - Ardea alba 1
Garceta Común - Egretta garzetta 32
Garcilla Bueyera - Bubulcus ibis 115
Espátula Común - Platalea leucorodia 3
Quebrantahuesos - Gypaetus barbatus 3
Alimoche Común - Neophron percnopterus 10
Abejero Europeo - Pernis apivorus 3
Buitre Leonado - Gyps fulvus 182
Culebrera Europea - Circaetus gallicus 2
Águila Calzada - Hieraaetus pennatus 2
Aguilucho Lagunero Occidental - Circus aeruginosus 6
Aguilucho Cenizo - Circus pygargus 13
Gavilán Común - Accipiter nisus 4
Milano Real - Milvus milvus 19
Milano Negro - Milvus migrans 46
Busardo Ratonero - Buteo buteo 40
Avutarda Común - Otis tarda 273
Rascón Europeo - Rallus aquaticus 1
Gallineta Común - Gallinula chloropus 40
Focha Común - Fulica atra 207
Grulla Común - Grus grus 6
Cigüeñuela Común - Himantopus himantopus 155
Avoceta Común - Recurvirostra avosetta 105
Ostrero Euroasiático - Haematopus ostralegus 1
Chorlito Gris - Pluvialis squatarola 28
Avefría Europea - Vanellus vanellus 32
Chorlitejo Grande - Charadrius hiaticula 37
Chorlitejo Chico - Charadrius dubius 4
Zarapito Trinador - Numenius phaeopus 7
Zarapito Real - Numenius arquata 30
Aguja Colinegra - Limosa limosa 31
Aguja Colipinta - Limosa lapponica 2
Vuelvepiedras Común - Arenaria interpres 30
Combatiente - Calidris pugnax 18
Correlimos Zarapitín - Calidris ferruginea 1
Correlimos Común - Calidris alpina 135
Correlimos Oscuro - Calidris maritima 1
Andarríos Chico - Actitis hypoleucos 23
Andarríos Grande - Tringa ochropus 1
Archibebe Claro - Tringa nebularia 31
Archibebe Común - Tringa totanus 27
Págalo Grande - Stercorarius skua 3
Págalo Parásito - Stercorarius parasiticus 1
Arao Común - Uria aalge 1
Alca Común - Alca torda 4
Arao/Alca sp. - Uria/Alca sp. 10
Frailecillo Atlántico - Fratercula arctica 10
Gaviota Tridáctila - Rissa tridactyla 10
Gaviota Reidora - Chroicocephalus ridibundus 292
Gaviota Enana - Hydrocoloeus minutus 2
Gaviota Cabecinegra - Ichthyaetus melanocephalus 36
Gaviota Cana - Larus canus 150
Gaviota Argéntea - Larus argentatus 13
Gaviota Patiamarilla - Larus michahellis 241
Gaviota del Caspio - Larus cachinnans 1
Gaviota Sombría - Larus fuscus 82
Gavión Atlántico - Larus marinus 26
Pagaza Piconegra - Gelochelidon nilotica 103
Charrán Común - Sterna hirundo 22
Charrán Patinegro - Thalasseus sandvicensis 5
Ganga Ortega - Pterocles orientalis 2
Paloma Bravía - Columba livia 364
Paloma Torcaz - Columba palumbus 52
Tórtola Europea - Streptopelia turtur 1
Tórtola Turca - Streptopelia decaocto 49
Cuco Común - Cuculus canorus 18
Mochuelo Europeo - Athene noctua 2
Cárabo Común - Strix aluco 3
Vencejo Real - Apus melba 16
Vencejo Común - Apus apus 842
Abubilla - Upupa epops 9
Martín Pescador Común - Alcedo atthis 4
Abejaruco Europeo - Merops apiaster 33
Torcecuello Euroasiático - Jynx torquilla 2
Pico Menor - Dendrocopos minor 1
Pico Picapinos - Dendrocopos major 5
Pito Negro - Dryocopus martius 7
Pito Real - Picus viridis 32
Cernícalo Primilla - Falco naumanni 75
Cernícalo Vulgar - Falco tinnunculus 16
Halcón Peregrino - Falco peregrinus 2
Alcaudón Dorsirrojo - Lanius collurio 31
Alcaudón Común - Lanius senator 2
Oropéndola Europea - Oriolus oriolus 2
Arrendajo Euroasiático - Garrulus glandarius 29
Urraca Común - Pica pica 42
Chova Piquirroja - Pyrrhocorax pyrrhocorax 328
Chova Piquigualda - Pyrrhocorax graculus 174
Grajilla Occidental - Corvus monedula 77
Corneja Negra - Corvus corone 222
Corneja Cenicienta - Corvus cornix 5
Cuervo Común - Corvus corax 28
Terrera Común - Calandrella brachydactyla 6
Calandria Común - Melanocorypha calandra 25
Alondra Totovía - Lullula arborea 2
Alondra Común - Alauda arvensis 19
Cogujada Común - Galerida cristata 17
Avión Zapador - Riparia riparia 51
Avión Roquero - Ptyonoprogne rupestris 81
Golondrina Común - Hirundo rustica 221
Avión Común - Delichon urbicum 620
Carbonero Garrapinos - Periparus ater 47
Herrerillo Capuchino - Lophophanes cristatus 36
Carbonero Palustre - Poecile palustris 12
Herrerillo Común - Cyanistes caeruleus 34
Carbonero Común - Parus major 154
Mito Común - Aegithalos caudatus 42
Trepador Azul - Sitta europaea 23
Agateador Euroasiático - Certhia familiaris 1
Agateador Europeo - Certhia brachydactyla 53
Chochín Común - Troglodytes troglodytes 172
Mirlo Acuático Europeo - Cinclus cinclus 9
Reyezuelo Sencillo - Regulus regulus 13
Reyezuelo Listado - Regulus ignicapilla 71
Regulus sp. - Regulus sp. 11
Cetia Ruiseñor - Cettia cetti 31
Mosquitero Musical - Phylloscopus trochilus 2
Mosquitero Común - Phylloscopus collybita 16
Mosquitero Ibérico - Phylloscopus ibericus 63
Chiffchaff - Phylloscopus collybita/ibericus 10
Mosquitero Papialbo - Phylloscopus bonelli 15
Phylloscopus sp. - Phylloscopus sp. 17
Zarcero Políglota - Hippolais polyglotta 11
Carricerín Común - Acrocephalus schoenobaenus 1
Carricero Común - Acrocephalus scirpaceus 7
Buscarla Pintoja - Locustella naevia 1
Cistícola Buitrón - Cisticola juncidis 35
Curruca Capirotada - Sylvia atricapilla 97
Curruca Carrasqueña - Sylvia cantillans 4
Curruca Zarcera - Sylvia communis 2
Papamoscas Gris - Muscicapa striata 14
Petirrojo Europeo - Erithacus rubecula 211
Ruiseñor Común - Luscinia megarhynchos 21
Papamoscas Cerrojillo - Ficedula hypoleuca 4
Colirrojo Tizón - Phoenicurus ochruros 112
Roquero Solitario - Monticola solitarius 2
Tarabilla Común - Saxicola rubicola 82
Collalba Gris - Oenanthe oenanthe 46
Collalba Rubia - Oenanthe hispanica 1
Mirlo Común - Turdus merula 247
Zorzal Real - Turdus pilaris 46
Zorzal Alirrojo - Turdus iliacus 4
Zorzal Común - Turdus philomelos 59
Zorzal Charlo - Turdus viscivorus 31
Estornino Pinto - Sturnus vulgaris 52
Estornino Negro - Sturnus unicolor 69
Estornino Pinto/Negro - Sturnus vulgaris/unicolor 108
Acentor Alpino - Prunella collaris 3
Acentor Común - Prunella modularis 17
Lavandera Boyera - Motacilla flava 7
Lavandera Cascadeña - Motacilla cinerea 38
Lavandera Blanca - Motacilla alba 108
Bisbita Campestre - Anthus campestris 2
Bisbita Pratense - Anthus pratensis 129
Bisbita Arbóreo - Anthus trivialis 52
Bisbita Alpino - Anthus spinoletta 36
Escribano Cerillo - Emberiza citrinella 7
Escribano Soteño - Emberiza cirlus 13
Escribano Triguero - Emberiza calandra 17
Pinzón Vulgar - Fringilla coelebs 293
Camachuelo Común - Pyrrhula pyrrhula 21
Verderón Común - Chloris chloris 33
Piquituerto Común - Loxia curvirostra 21
Jilguero Lúgano - Spinus spinus 14
Jilguero Europeo - Carduelis carduelis 187
Pardillo Común - Carduelis cannabina 160
Verderón Serrano - Serinus citrinella 10
Serín Verdecillo - Serinus serinus 149
Gorrión Común - Passer domesticus 498
Gorrión Molinero - Passer montanus 12
Gorrión Chillón - Petronia petronia 30

 

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Lehen Hitza Euskaraz

Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017