Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

2015ean ikusitako hegaztien laburpena #eBird

Asier Sarasua 2015/12/31 07:15
2015ean ikusitako hegaztien laburpena #eBird

Apunteak

Uste dut 1992an hasi nintzela ikusitako hegaztien zerrendak apuntatzen. Horixe da gordeta daukadan koadernorik zaharrena, behintzat. Blok txiki horitu horiek euren xarma daukate, zalantzarik ez,.... baina teknologia berriek milaka abantaila. Iaz ebird ezagutu nuen eta hantxe hasi nintzen nire behaketak apuntatzen. Harrezkero, eBird bilakatu da nire landa-koaderno, eta eBirdek ematen dizkit ikusitako espezie eta hegaztien zerrenda eta laburpenak (non, zer, noiz, zenbat,...).

Eta 2015eko laburpena ere eman dit, botoi bakarra sakatuta: 213 espezie ikusi ditut eta 25.200 hegazti apuntatu (ikusi dexente gehiago, ziurrenik); iazko antzera, gutxi gora-behera. Ez naiz heldu Noah Strycker-en kopuruetara (6000 espezietik gora ikusi ditu 2015ean zehar), baina ia-ia ;)

Espezierik gehienak Euskal Herrian bertan behatu ditut, nahiz eta oporraldietan Kataluniara (Delta de l'Ebre eta Aiguamolls de l'Empordá), Gaztelara (La Nava, Arlanza) zein Cantabriara (Santoña) egindako bisitek ere beste dozena batzuk gehitu dituzten zerrendetara.

Lehen begiratuan asko ematen du (200 espezie eta 25.000 hegazti), baina esango nuke 150 espezie ikusteko ez dela ezer berezirik egin behar, adi egoteaz aparte. Eta 200 espeziera heltzea ere, ez da hain zaila, pixkat gehiago mugituz gero (gehienbat kostaldera, edo inguruko lurralde/klimetara).

Hortik gora ikusteko bai; 250 edo 300 espezie ikusteko, gure lurraldean, txori-behaketa erronka moduan planteatu behar duzu; edo konpetizio moduan (gero eta modago dauden Big Year eta abarrak). Eta hori ez da nire kasua; ni mendira irteten naiz, batez ere, naturaz disfrutatzeko eta nolabaiteko bakea (zentzurik zabalenean) aurkitzeko. Txoriak ikustea 2. mailako erronka da, egunik gehienetan.

Ba, hortxe daukazue zuek ere 2016rako plana: oraindik egiten ez baduzue, irten mendira, gozatu naturaz, apuntatu ikusitako espezieak. Amen.

2015ean ikusitako hegaztien zerrenda

Honatx zerrenda (eBird-ek emandako izenak laga ditut, latinez eta gaztelaniaz).

  • Espezieak: 213
  • Zenbatutako hegaztiak: 25.279
  • Euskal Herrian: 168 espezie
    • Gipuzkoan 128;
    • Araban 85;
    • Nafarroan 84;
    • Bizkaian 76;
    • Zuberoan 38
  • Katalunian (Tarragonan 88; Gironan 87)
  • Espainian (Cantabrian 107; Burgosen 67; Palentzian 52)
Ánsar común (Anser anser)  5016
Barnacla carinegra (Branta bernicla)  74
Cisne vulgar (Cygnus olor)  28
Tarro blanco (Tadorna tadorna)  4
Ánade friso (Anas strepera)  162
Silbón europeo (Anas penelope)  423
Ánade azulón (Anas platyrhynchos)  1273
Cuchara común (Anas clypeata)  200
Ánade rabudo (Anas acuta)  35
Cerceta carretona (Anas querquedula)  1
Cerceta común (Anas crecca)  205
Pato colorado (Netta rufina)  5
Porrón europeo (Aythya ferina)  66
Porrón moñudo (Aythya fuligula)  38
Codorniz común (Coturnix coturnix)  12
Perdiz roja (Alectoris rufa)  19
Colimbo chico (Gavia stellata)  1
Colimbo grande (Gavia immer)  8
Zampullín común (Tachybaptus ruficollis)  108
Zampullín cuellirrojo (Podiceps auritus)  2
Somormujo lavanco (Podiceps cristatus)  95
Zampullín cuellinegro (Podiceps nigricollis)  22
Flamenco común (Phoenicopterus roseus)  490
Pardela capirotada (Ardenna gravis)  60
Pardela sombría (Ardenna grisea)  10
Pardela balear (Puffinus mauretanicus)  4
Paíño europeo (Hydrobates pelagicus)  4
Cigüeña blanca (Ciconia ciconia)  268
Alcatraz atlántico (Morus bassanus)  26
Cormorán grande (Phalacrocorax carbo)  116
Cormorán moñudo (Phalacrocorax aristotelis)  1
Avetoro común (Botaurus stellaris)  2
Avetorillo común (Ixobrychus minutus)  1
Garza real (Ardea cinerea)  127
Garza imperial (Ardea purpurea)  7
Garceta grande (Ardea alba)  55
Garceta común (Egretta garzetta)  103
Garcilla bueyera (Bubulcus ibis)  80
Garcilla cangrejera (Ardeola ralloides)  12
Martinete común (Nycticorax nycticorax)  10
Morito común (Plegadis falcinellus)  463
Espátula común (Platalea leucorodia)  144
Águila pescadora (Pandion haliaetus)  4
Alimoche común (Neophron percnopterus)  5
Abejero europeo (Pernis apivorus)  34
Buitre leonado (Gyps fulvus)  404
Águila calzada (Hieraaetus pennatus)  5
Águila real (Aquila chrysaetos)  3
Aguilucho lagunero  (Circus aeruginosus)  44
Aguilucho pálido (Circus cyaneus)  1
Aguilucho cenizo (Circus pygargus)  3
Gavilán común (Accipiter nisus)  5
Milano real (Milvus milvus)  28
Milano negro (Milvus migrans)  24
Busardo ratonero (Buteo buteo)  80
Avutarda común (Otis tarda)  112
Rascón europeo (Rallus aquaticus)  12
Western Swamphen (Porphyrio porphyrio)  45
Gallineta común (Gallinula chloropus)  137
Focha común (Fulica atra)  1990
Grulla común (Grus grus)  640
Alcaraván común (Burhinus oedicnemus)  1
Cigüeñuela común (Himantopus himantopus)  60
Ostrero euroasiático (Haematopus ostralegus)  42
Chorlito gris (Pluvialis squatarola)  144
Avefría europea (Vanellus vanellus)  120
Chorlitejo patinegro (Charadrius alexandrinus)  95
Chorlitejo grande (Charadrius hiaticula)  94
Chorlitejo chico (Charadrius dubius)  19
Andarríos chico (Actitis hypoleucos)  37
Andarríos grande (Tringa ochropus)  8
Archibebe claro (Tringa nebularia)  46
Andarríos bastardo (Tringa glareola)  11
Archibebe común (Tringa totanus)  71
Zarapito trinador (Numenius phaeopus)  21
Zarapito real (Numenius arquata)  51
Aguja colinegra (Limosa limosa)  163
Aguja colipinta (Limosa lapponica)  11
Vuelvepiedras común (Arenaria interpres)  56
Combatiente (Calidris pugnax)  18
Correlimos tridáctilo (Calidris alba)  35
Correlimos común (Calidris alpina)  718
Correlimos menudo (Calidris minuta)  2
Agachadiza común (Gallinago gallinago)  14
Canastera común (Glareola pratincola)  5
Págalo grande (Stercorarius skua)  1
Gaviota reidora (Chroicocephalus ridibundus)  447
Gaviota cabecinegra (I. melanocephalus)  15
Gaviota de Audouin (Ichthyaetus audouinii)  5
Gaviota patiamarilla (Larus michahellis)  412
Gaviota sombría (Larus fuscus)  30
Gavión atlántico (Larus marinus)  14
Charrancito común (Sternula albifrons)  4
Pagaza piquirroja (Hydroprogne caspia)  7
Fumarel común (Chlidonias niger)  6
Fumarel cariblanco (Chlidonias hybrida)  53
Charrán común (Sterna hirundo)  7
Charrán patinegro (Thalasseus sandvicensis)  56
Paloma bravía (Columba livia)  159
Paloma zurita (Columba oenas)  2
Paloma torcaz (Columba palumbus)  864
Tórtola europea (Streptopelia turtur)  1
Tórtola turca (Streptopelia decaocto)  109
Cuco común (Cuculus canorus)  32
Autillo europeo (Otus scops)  1
Mochuelo europeo (Athene noctua)  3
Cárabo común (Strix aluco)  1
Vencejo común (Apus apus)  461
Abubilla (Upupa epops)  8
Martín pescador común (Alcedo atthis)  53
Abejaruco europeo (Merops apiaster)  94
Carraca europea (Coracias garrulus)  3
Torcecuello euroasiático (Jynx torquilla)  4
Pico menor (Dendrocopos minor)  4
Pico picapinos (Dendrocopos major)  19
Pito real (Picus viridis)  41
Cernícalo vulgar (Falco tinnunculus)  36
Alcotán europeo (Falco subbuteo)  5
Halcón peregrino (Falco peregrinus)  6
Alcaudón dorsirrojo (Lanius collurio)  12
Alcaudón común (Lanius senator)  2
Oropéndola europea (Oriolus oriolus)  7
Arrendajo euroasiático (Garrulus glandarius)  44
Rabilargo ibérico (Cyanopica cooki)  11
Urraca común (Pica pica)  125
Chova piquirroja (Pyrrhocorax pyrrhocorax)  203
Chova piquigualda (Pyrrhocorax graculus)  157
Grajilla occidental (Corvus monedula)  21
Corneja negra (Corvus corone)  317
Cuervo común (Corvus corax)  35
Calandria común (Melanocorypha calandra)  57
Terrera común (Calandrella brachydactyla)  4
Terrera marismeña (Calandrella rufescens)  4
Cogujada común (Galerida cristata)  84
Cogujada montesina (Galerida theklae)  3
Alondra común (Alauda arvensis)  115
Alondra totovía (Lullula arborea)  8
Avión zapador (Riparia riparia)  151
Avión roquero (Ptyonoprogne rupestris)  91
Golondrina común (Hirundo rustica)  655
Golondrina dáurica (Cecropis daurica)  3
Avión común (Delichon urbicum)  292
Carbonero garrapinos (Periparus ater)  60
Herrerillo capuchino (Lophophanes cristatus)  58
Carbonero palustre (Poecile palustris)  19
Herrerillo común (Cyanistes caeruleus)  34
Carbonero común (Parus major)  164
Mito común (Aegithalos caudatus)  48
Trepador azul (Sitta europaea)  17
Agateador europeo (Certhia brachydactyla)  52
Chochín común (Troglodytes troglodytes)  113
Mirlo acuático europeo (Cinclus cinclus)  11
Reyezuelo sencillo (Regulus regulus)  2
Reyezuelo listado (Regulus ignicapilla)  82
Cetia ruiseñor (Cettia cetti)  72
Mosquitero musical (Phylloscopus trochilus)  9
Mosquitero común (Phylloscopus collybita)  95
Mosquitero ibérico (Phylloscopus ibericus)  73
Mosquitero papialbo  (Phylloscopus bonelli)  24
Zarcero políglota (Hippolais polyglotta)  17
Carricerín común (Acrocephalus schoenobaenus)  1
Carricero común (Acrocephalus scirpaceus)  20
Carricero tordal (Acrocephalus arundinaceus)  9
Cistícola buitrón (Cisticola juncidis)  85
Curruca capirotada (Sylvia atricapilla)  70
Curruca carrasqueña (Sylvia cantillans)  3
Curruca zarcera (Sylvia communis)  3
Curruca tomillera (Sylvia conspicillata)  1
Curruca rabilarga (Sylvia undata)  1
Papamoscas gris (Muscicapa striata)  5
Petirrojo europeo (Erithacus rubecula)  204
Ruiseñor común (Luscinia megarhynchos)  17
Ruiseñor pechiazul (Luscinia svecica)  1
Papamoscas cerrojillo (Ficedula hypoleuca)  15
Colirrojo real (Phoenicurus phoenicurus)  9
Colirrojo tizón (Phoenicurus ochruros)  84
Roquero rojo (Monticola saxatilis)  1
Tarabilla norteña (Saxicola rubetra)  3
Tarabilla europea (Saxicola rubicola)  134
Collalba gris (Oenanthe oenanthe)  32
Collalba rubia (Oenanthe hispanica)  4
Mirlo capiblanco (Turdus torquatus)  5
Mirlo común (Turdus merula)  253
Zorzal real (Turdus pilaris)  10
Zorzal alirrojo (Turdus iliacus)  4
Zorzal común (Turdus philomelos)  74
Zorzal charlo (Turdus viscivorus)  28
Estornino pinto (Sturnus vulgaris)  44
Estornino negro (Sturnus unicolor)  160
Acentor alpino (Prunella collaris)  1
Acentor común (Prunella modularis)  15
Lavandera boyera (Motacilla flava)  6
Lavandera cascadeña (Motacilla cinerea)  40
Lavandera blanca (Motacilla alba)  129
Bisbita pratense (Anthus pratensis)  231
Bisbita arbóreo (Anthus trivialis)  27
Bisbita alpino (Anthus spinoletta)  31
Escribano cerillo (Emberiza citrinella)  2
Escribano soteño (Emberiza cirlus)  32
Escribano montesino (Emberiza cia)  2
Escribano palustre (Emberiza schoeniclus)  9
Escribano triguero (Emberiza calandra)  54
Pinzón vulgar (Fringilla coelebs)  371
Camachuelo común (Pyrrhula pyrrhula)  16
Verderón común (Chloris chloris)  21
Piquituerto común (Loxia curvirostra)  8
Jilguero europeo (Carduelis carduelis)  287
Pardillo común (Carduelis cannabina)  91
Verderón serrano (Serinus citrinella)  22
Serín verdecillo (Serinus serinus)  130
Gorrión común (Passer domesticus)  939
Gorrión molinero (Passer montanus)  13
Gorrión chillón (Petronia petronia)  10

 

 

Abendua (zapelatza, B. buteo), etxeko leiho parean

Asier Sarasua 2015/12/28 16:15
Abendu gazte baten ibilerak Eibarko auzo batean. Eta abenduaren/zapelatzaren izenak Euskal Herrian barrena: apobelatza, buzoka, saiarrea, arraipardoa, sapelutsa, kalforroa,...

Azken egunotan bisitari berezia daukagu sukaldeko leiho parean. Gure etxe inguruko zelaiak aukeratu ditu abendu batek (zapelatza, B. buteo), negua igarotzeko. Ale gazte bat izan daiteke, beharbada.

Kontua da, orain dela 3-4 astetik hona, ia egunero ikusten dugula etxe inguruan jira-bueltaka. Auzoan ditugun zuhaitz eta hesolak erabiltzen ditu ehizarako talaia moduan. Hantxe egoten da, zut-zut, ingurua zelatatzen.

Abendua (zapelatza, B. buteo)

 

Arraroa da hain toki urbanizatuan ikustea abenduak, baina egia da gure auzoa lasaia dela eta baduela zer jana. Izan ere, ahuntzen txabola bat daukagu parean, eta bere inguruan arruntak dira sagu eta arratoiak. Karraskari ugaritasun horrek erakartzen du harraparia gure auzora, nonbait. Eta tarteka, zart, hesolatik salto egin, eta hortxe harrapatzen du bere jana.

Abendua (zapelatza, B. buteo)

Abendua (zapelatza, B. buteo)

Abendua, zapelaitza, arraipardoa, buzoka,...

Abendua deitzen diogu Eibarren (eta inguruan), beste batzuek zapelatza deitzen dioten harrapari honi. Izen gehiago ere baditu, eskualdez eskualde, gaur egun Euskal Herriko harrapari arruntena den honek. Hemen batzuk, eta gutxi gora-beherako hedadura geografikoa:

  • Abendu: Eibar eta inguruko herriak.
  • Abenduarre: Lea-Artibai.
  • Apobelatz: Zuberoa.
  • Arraipardo: Debagoiena, Durangaldea, Araba,...
  • Arranbeltz: Debabarrena, Urola, Goierri...
  • Atxarrano (?): Uribe Kosta (bibliografian jasoa, ezin dut erabat ziurtatu)
  • Buzoka: Lapurdi, Nafarroa Beherea.
  • Gabillara handi, gabilloi nausi...: Lea-Artibai, Busturialdea...
  • Kalfarro, kalforro: Ultzama, Sakana, Erroibar,... (Nafarroako hainbat eskualdetan).
  • Saapardo, sarapardo, saipardo: Durangaldea.
  • Saiarre, saierre, xaxar...: Durangaldea, Lea-Artibai, Busturialdea...
  • Sapelats, Sapeluts: Oarsoaldea, Tolosaldea, Nafarroa iparraldea...
  • Zapelaitz, Zapelatz, Xapelatx, Zapelatx: Goierri, Urolaldea, Baztan,...

Goiko zerrenda horretan ikusten denez, izenik gehienak konposatuak dira, erroan "sai", "belatz", "arrai" edo "arrano" daukatenak. Esate baterako: sai-belatz, arrai-pardo, atx-arrano, apo-belatz,... Horietaz gain, badira pare bat mailegu (buzoka, kalforroa, gabillara / buse, galfarro, gavilán), eta etimologia nabarreko abendua.

Izen espezifiko horiekin batera, eta harraparirik ugariena izanda, sarri askotan, izen generikoagoak ere hartzen ditu herritarren artean. Besteak beste, arrai (Debabarrenean), miru (Durangaldean, Arratian,...), gabilloi (nahiko hedatua Bizkaian eta Gipuzkoan) edo txitxalapur (Eibar inguruan).

Oharra: antzeko gaiaz, arrano eta putreen izenen inguruan, orain dela ia 10 urteko post bat.

Tardigradoak, uretako hartz geldo txikiak

Asier Sarasua 2015/12/20 07:55

Txiki-txikitatik liluratu izan naute gure inguruan bizi diren izaki txiki guztiek, euren itxurak, adaptazio naturalak, espezializazioak, fenologiak,... Betidanik gogoratzen ditut zoologiako liburuak nire apaletan, animalia espezieen fitxak mahai-gainean, Gerald Durrellen ibilerak gogoan, etxostean harrapatutako zizare, ugaratxo eta txirtxilak gelako leihoan.

Behin unibertsitatean ikasketak hasita, animalia arraro eta zirraragarriagoak ere hasi ziren agertzen apunteetan: sipunkulidoak, rotiferoak, priapulidoak, onikoforoak, pogonoforoak,... eta nire faboritoak: tardigradoak (tira, onikoforoekin ex aequo; onikoforoak ere potxolada bat dira).

Izaki igerilari eta mikroskopikoak dira (0,1 - 1,5 mm) eta igerilariak; gorputza segmentuz osatuta daukate eta 8 hanka dituzte. 1773an deskribatu zuten lehenengoa eta uretako hartz txiki goitizena jarri zioten, bere itxura dela eta. Izenak ibiltari geldoa esan nahi du, horrela mugitzen baitira uretan, geldo-geldo.

Munduko ia edozein lekutan bizi diren arren (tropikoetatik hasi, eta itsaso sakon, lurmutur edo Himalayako tontorretaraino), Tardigrado gehientsuenak landareen gainean sortzen den ur-geruzan bizi dira, eurentzat ozeano zabal diren garo eta odolkien (sic) gaineko ur-tantetan. 

Hala ere, esan bezala, ia edonon bizi daitezke, extremofiloak baitira. Presio ikaragarria jasan dezakete, edozein tenperaturatan bizi (-200ºC-tik 150ºCra), erradiazio izugarriak pairatu, eta deshidratazioa ere gainditzen dute (10 urte egon daitezke deshidratatuta, ezer jan barik, eta gero berpiztu). Pentsa zelako gogorrak diren, kanpo espazioan ere bizirik iraun dezaketela! (ez da beste animaliarik ezagutzen kanpo espazioko balditzak jasateko gai denik). Hau da, kopin itxura horren atzean, munduko animaliarik gogorrenak aurkituko ditugu.

 

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Lehen Hitza Euskaraz

Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017