Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Eibar, herri lizun eta ustel hori (1935)

Asier Sarasua 2015/01/28 21:25

Imanol Trebiñok testu polit bat aurkitu du sarean, eta Eibartarrak zerrendaren bidez banatu du. 1935. urtean Mateo Uriarte apaizak idatzitako testu bat da. Garai hartan Idearium aldizkarian argitaratu zen (Idearium, Revista de investigación y síntesis de ciencia religiosa), On Jose Migel Barandiaranek zuzendu eta Gasteizko Seminarioak argitaratzen zuena. Gerora, Modernidad y religión en la sociedad vasca de los años treinta liburuan azaldu da testu hori, eta joan zen astean Perroantonio.com blogean.

Testu interesgarria da, tarteka baita barregarria ere. Izan ere, Uriarte elizgizonarentzat gerra aurreko Eibar hura pekatari sozialisten herri ustela besterik ez baitzen. Datu eta estatistika interesgarri batzuk ere ematen ditu (jaiotzak, katekesira joaten ziren umeen kopurua, herrian gehien irakurtzen ziren egunkarien zerrenda, eta abar).

Hona hemen paragrafo gutxi batzuk (testu osoa perroantonio.com blogean eta PDF hauetan, bat eta bi):

Nacimientos y fallecimientos

[…] falta de virilidad religiosa es hoy general, adquiere mayor proporción en este pueblo, tal vez por la presión que ejerce aún sobre el sector católico la falta de tradición religiosa, el pasado abolengo liberal y el presente tono izquierdista y anticlerical que aún predomina.

He aquí un cuadro que marca por sí sólo la descomposición moral de un pueblo: Eibar, una población que cuenta alrededor de 14.000 habitantes, con sólo 158 nacimientos, sin que las perspectivas que ofrece este año sean más halagüeñas (...) Como explicación de este hecho se invocará seguramente la crisis económica, la situación apurada de muchos hogares. En Eibar existe desde luego el problema del paro obrero y de la crisis industrial; pero será sin duda alguna uno de los pueblos menos afectados por la misma, ya que por la modalidad especial de la industria de este pueblo serán raras las familias en las que todos sus miembros se hallen en paro forzoso; si no es el padre, será el hijo o la hija quien estará ganando su salario. La prueba de esto la dan los espectáculos, bares y establecimientos de bebidas siempre llenos; el éxodo de una verdadera masa humana los días festivos.  Descartada esa explicación, sólo queda esta otra en toda su realidad descarnada: que el egoísmo sensualista, manifestado en las prácticas anticoncepcionistas, está corroyendo las entrañas morales de este pueblo.

DEFUNCIONES

Años

Muertos

Entierros ecuménicos

Entierros civiles

1931

164

155

9

1932

156

145

11

1933

142

140

2

1934

142

123

19

Observará el lector cierta desproporción en los entierros civiles de un año a otro; pero tenga presente la advertencia ya hecha de que dentro de Eibar existen dos pueblos, y según que la mortalidad haya caído más en uno que en otro, varía también el número de entierros civiles.

Prensa

Respecto a la prensa que se lee en este pueblo he hecho el recuento exacto de un día, el 21 de agosto, ya que él reflejara, con ligeras variaciones, el balance general. En ese día se vendieron en Eibar:

540 ejemplares de «El Liberal» de Bilbao.
510 ejemplares de «La Voz de Guipúzcoa».
165 ejemplares de «Euzkadi».
125 ejemplares de «Excelsius».
115 ejemplares de «El Pueblo Vasco» de Bilbao.
85 ejemplares de «El Día».
60 ejemplares de «La Gaceta del Norte».
45 ejemplares de «El Pueblo Vasco» de San Sebastián.
24 ejemplares de «La Constancia».
20 ejemplares de «El Noticiero».
18 ejemplares de «El Diario Vasco».

Organizaciones sindicales

ORGANIZACIONES SINDICALES. El Sindicato metalúrgico (UGT) con 1.400 sindicados; Solidaridad de Trabajadores Vascos con 935; Sindicato Católico con 87.

Vida parroquial

Esta parroquia, ademas de tener un año bien poblado de novenas, triduos y distintas solemnidades que mantienen en constante actividad al núcleo piadoso de la feligresía, organiza anualmente distintas semanas de ejercicios espirituales para todas las edades y sexos (ejercicios muy concurridos por cierto); semana para niños jóvenes de ambos sexos y semana para casados con horas y actos distintos para cada condición y estado. Esta vitalidad parroquial se refleja en el número de comuniones que el año pasado —por citar alguno— llegó a 99.200 sólo en la parroquia.

Durante el curso pasado han recibido instrucción catequística en los diversos centros (Parroquia, colegios, Málzaga) unos 1.105 entre niños y niñas. El catecismo es diario alternando los días entre niños y niñas, siendo ayudados en esta ardua labor los sacerdotes por un plantel de 62 señoritas catequistas, a las que es de justicia rendir desde estas líneas, ante toda la Diócesis, el agradecimiento profundo de la parroquia de Eibar por su benemérita y desinteresada ayuda y abnegación. El censo escolar, y por lo tanto el que debiera ser censo catequístico, es de unos 2.000; si sólo se mira, pues, a esta cifra, el número de niños que viven alejados del catecismo es grande.

Cumplimiento pascual

No es fácil establecer una proporción exacta del cumplimiento pascual. El eibarrés es por temperamento hostil y reacio a toda ordenación y disciplina. Aun en el orden material este individualismo, una verdadera anarquía industrial y comercial, causa en parte de las dificultades por que ha atravesado a menudo su economía, ha sido siempre la característica de este pueblo.

Aunque se ruega y se encarece que entreguen todos la cédula del cumplimiento, son bastantes los que no llenan este requisito que nos podría servir de índice exacto. Sin embargo, compulsando y estudiando todos los datos a este efecto, se puede afirmar que el cumplimiento pascual en Eibar se acerca en conjunto a un 60%: 40% de varones y 70-5% de mujeres. Como se ve, de las cifras de asistencia al catecismo a las del cumplimiento pascual existe bastante diferencia, y es que la edad postescolar es el gan escollo en que naufraga la juventud eibarresa, abandonando poco a poco las prácticas religiosas y hasta sus mismas creencias.

(Las causas de ese abandono son:)

  • La influencia verdaderamente tiránica que ejerce la Casa del Pueblo que es la que controla aún la vida de esta ciudad; el socialismo eibarrés es casi exclusivamente anticlericalismo y sectarismo: su propaganda, que ha sido intensa, sus mítines, conferencias, hojas, etc., rezuman siempre ataques a la Iglesia y sobre todo a su Jerarquía.
  • La ausencia total de vida familiar; en Eibar apenas existe autoridad paterna, «la democracia y la igualdad» han llegado hasta lo íntimo del hogar; en él, cada cual vive su vida, más de fonda que de hogar. La casa sólo para la satisfacción de las necesidades físicas; fuera de eso todos se lanzan a la calle, a la taberna, al café, al centro político o al cine; así diariamente, en turbia promiscuidad de sexos hasta muy avanzadas horas de la noche, con funestas consecuencias para la moralidad y religiosidad.
  • El carácter de capitalidad que tiene este pueblo respecto a los de su contorno, por el que atrae a sí la juventud libertina de otras localidades que aquí, libre de la presión del ambiente de sus pueblos, viene a dar rienda suelta a sus desahogos en espectáculos, bailes y casas de lenocinio.

Ahora bien, ¿qué podría hacerse para dar más eficacia a la labor de su recuperación espiritual?

Contando con medios para ello, combatir en su mismo terreno los resortes en que apoya su eficacia la propaganda antirreligiosa: la ignorancia religiosa y la inmoralidad ambiente, dotando a este pueblo de centros de enseñanza católica y de un cine moral.

(...) Digo otro tanto respecto al cine: es este un elemento altamente desmoralizador y descristianizador en Eibar; elemento que está haciendo verdaderos estragos en nuestra juventud y no hay dique posible a contener la desbordada pasión con que hoy arrastra este espectáculo derivativo.

Si se pudiera contar con un salón amplio, adecuado y con un confort ventajoso respecto los demás donde se dieran programas atrayentes y de altura, pero controlados por personas de probada solvencia moral, se podría conseguir mucho.

He aquí expuesto a grandes rasgos el panorama religioso eibarrés. ¿Sombrío? ¿más despejado de lo que se creía? Lector amable: yo me he limitado a ser mero cronista de la realidad.

Don Mateo Uriarte


Argazkia: Aita Donostia Eibarko musika banda zuzentzen. 1917an Indalecio Ojangurenek ataratako argazkia. Guregipuzkoa.net.

 

 

Egagropilak: hegaztiek liseritzen ez dituzten janari-pilotak

Asier Sarasua 2015/01/26 19:15
Lurrean ikusi eta gorotza lirudike. Baina ez, egagropilak dira. Hegaztiek digeritu ezin dituzten jakiekin euren 'urdailean' sortutako eta ahotik berriz kanporatutako janari-hondar bolak. Asteburuan euren barruak aztertzen jardun dugu semeak eta biok.

Egagropilak janari-hondarrak dira, nolabait esateko. Hegaztiek ez dute haginik, eta gehienetan harrapakinak oso-osorik irensten dituzte. Ahal dutena digeritu ondoren, janari hondakinekin pilota moduko zorrotxoa egin, eta ahotik behera kanporatzen dute berriro. Pilota hori da egagropila deritzona.

Hegazti espezie askok sortzen dituzte egagropilak, besteak beste, zozo-birigarroek, kaioek, okilek, korbidoek,... baina ezagunenak hegazti harraparienak izaten dira (hontz, mozolo, abendu, arrano eta beste edozein arrai).

Esan bezala, hegaztiak liseritu ezin izan dituen materia pusketak aurkituko ditugu egagropiletan, batez ere, ileak, hezurrak, oskol zatiak, eta intsektuen kanpo eskeletoak (kakalardoen elitroak, esate baterako). Horren ondorioz, egagropilak oso interesgarriak dira hegaztien elikadura aztertzeko. Bolatxo horien barruan aurkituko dugu hegazti horrek zer jan duen azken orduetan.

Aste honetan zenbait egagropila aurkitu ditugu mendian. Pazientzia pixkatekin, bolatxoak zabaldu, eta barruan zer dagoen aztertzen jardun dugu semeak eta biok.

Bi motatako egagropilak aurkitu ditugu. Beltz distiratsuak hontz zuriarenak direla esango nuke; gris iletsuak belatz gorriarenak izan daitezkeela esan didate.

Egagropilak aztertzeko ez da ezer berezirik behar: kontuz kontuz bolatxoa ireki eta barruan dagoena sailkatzen hasi. Nahi bada, egagropila uretan utzi daiteke ordu batzuetan beratzen, desegin arte, baina niri azkarragoa eta garbiagoa iruditzen zait lehorrean egitea. Bolatxoa ireki eta pintza batzuekin hezurtxoak ateratzen joan.

Hontz zuriaren egagropila bi aztertu ditugu (besteak Ikastolan aztertzeko laga ditugu). Guztira 5 ugaztunen hezurdurak aurkitu ditugu: 4 karraskari (beharbada lur-saguak) eta satitsuren bat (ziurrenik Sorex generokoa).

Amaitzeko, hortxe ipini ditugu hezurtxo guztiak elkarren alboan, CSI Eibar estiloko collage bat eginda. Kaskezurrak batetik, bizkarrezur-buztanak bestetik, omoplatoak harantzago, hezur luzeak aldamenean, saihetsak gero...

Eta erretrato gehiago ikusi nahi dituenak, hortxe ditu guztiak Flickreko album honetan.

2014. urtean irakurri ditudan liburuen zerrenda

Asier Sarasua 2015/01/11 22:05

Behin nire buruarekin zorrak kitatuta, aurten ere hementxe biluzten dut nire gorputza eta arima, urtean zehar irakurritako liburuen zerrendarekin.

Hartu dut ipuin-liburuetatik, jan dut klasiko ezinbestekoetatik, edan dut irakurle klubean agindutakoetatik, erantsi dizkiot hiruzpalau saiakera-liburu eta, batez ere, bazkatu dut nire irakurgaien zerrenda amaigabetik.

Hau da: denetik apur bat. Hizkuntza aldetik nahiko orekatuta, eleberri eta ipuinak nagusi, %70 paperean, gai eta estilo aldetik eklektiko (ergo nahaste-borraste). Aurreko urtekoen segida, alegiya (2010, 2011, 2012, 2013).

Aurtengoan, irakurritako komikien zerrenda ere gehitu dut; gainera, aspalditxo erdi-galduta neukan ohitura berreskuratu eta komiki gehiago irakurri ditut.

Oro har uzta ona, nik uste. Betiko moduan, gehien gustatu zaizkidanak (ez derrigor onenak), izarñoz adierazita (gehiago ere izan zitezkeen, egia esateko).

Hara ba, 2014an irakurritako liburuen zerrenda.

Euskaraz

  • "Götz eta Meyer", David Albahari (Pasazaite, 2013) Blogean
  • "Kontrarioa", Lander Garro (Susa, 2010)
  • "Euskal kultura?" Antton Luku (Pamiela, 2009). Iparraldeko euskal kulturaren (eta euskararen) egoeraz. Erradiografia zorrotza. Egoera gordina; gordin kontatua. Liburu zaila, ordea.
  • ***"Euskal Herri imajinario baten alde", Santi Leoné (Elkar, 2008) Blogean
  • "Isturitzetik Tolosan barru", Josanton Artze (Hartzabal, 1969; Pamiela, 2007) Blogean
  • "Zorion handiegia", Alice Munro (Meetok, 2012)
  • "Egungo euskal ipuingintzaren historia", Jon Kortazar (zuz.) (EHU, 2011)
  • ***"Haragia", Eider Rodriguez (Susa, 2007) Blogean
  • "Ravel", Jean Echenoz (Meetok, 2007)
  • "Hamar", Andrej Longo (Pasazaite, 2012)
  • "Joan eta Ane zigarro bat erretzen", Ibon Sarasola (Ustela, 1977). Euskal literaturaren prehistoriako lanetako bat.
  • "Juan Antonio Mogel eta Urkitza", Juan San Martin (Euskaltzaindia, 1959)
  • "Hobe isilik", Garbiñe Ubeda (Elkar, 2013)
  • ***"Lasterka", Jean Echenoz (Meettok, 2011) Blogean
  • "Poliedroaren hostoak", Joan Mari Irigoien (Erein, 1982/1995) Blogean
  • ***"Etorkizuna", Iban Zaldua (Alberdania, 2005) Blogean
  • "Aihen ahula", Daniel Landart (Elkar, 1977/1989?) Blogean
  • "Dudular", Joxemari Iturralde (Erein, 1983)
  • "Bizia lo", Jokin Muñoz (Alberdania, 2004). Gehiago espero/nahi nuen.
  • ***"Mailuaren odola", Aingeru Epaltza (Elkar, 2006) Blogean
  • "Lasai, ez da ezer gertatzen", Ana Malagon (Elkar 2014) Txioa eta blogean.
  • "Euskal Herriko hezeguneak", Mikel Estonba (Elhuyar, 2002)
  • "Muskuiluak afaltzeko", Birgit Vanderbeke (Pasazaite, 2012)
  • "Erdialdeko euskalkiari buruzko saiakera", Pello Joxe Aranburu (Aranburu, 2013)
  • "Bala zeru urdina", Xabier Aldai (Susa, 1993) Pufa! > Txioa
  • ***"Lotsaizuna", J. M. Coetzee (Elkar, 2004) Blogean

Gaztelaniaz

  • ***"14", Jean Echenoz (Anagrama. 2013) Blogean
  • "La pelota según Miguel Gallastegui", Luis Aranberri Amatiño (Eibarko Udala, 2013). Gallastegi ez daukagula saltzeko!
  • ***"Intemperie", Jesus Carrasco (Seix Barral, 2013) Blogean
  • "La intrusa", Eric Faye (Salamandra, 2013) Blogean
  • ***"La vida para principiantes", Slawomir Mrozek (Acantilado, 2013) Blogean
  • "El amante", Marguerite Duras (Tusquets, 1984) Blogean
  • "Pan, Educación, Libertad", Petros Márkaris (Tusquets, 2013). Txarra.
  • "Camino de trincheras", Kari Hotakainen (Meetok, 2013)
  • ***"El vano ayer", Isaac Rosa (Seix Barral, 2004) Blogean
  • "La verdad sobre el caso Harry Quebert", Jöel Dicker (Alfaguara, 2013) Blogean
  • "El sermón sobre la caída de Roma", Jerome Ferrari (Mondadori, 2013). Aspergarria.
  • "Un pedigrí", Patrick Modiano (Anagrama, 2007). Izango du hoberik.

Beste hizkuntza batzuetan

  • "La pell freda", Albert Sanchez Piñol (Campana, 2002) Blogean
  • ***"La plaça del diamant", M. Rodoreda (1962; Club Editor, 1994)
  • ***"Viatge d'hivern" Jaume Cabre (Proa, 2000) Blogean
  • "Made in Galiza", Séchu Sende (Galaxia, 2007) Blogean
  • ***"Brooklyn Follies", Paul Auster (Faber & Faber, 2005)


Komikiak

  • Asterix eta piktoak. Bruño. 2013.
  • Ihes ederra. Hedo Etxarte eta Alain Urrutia. Alberdania, 2009.
  • Irati. Saiak. J. Muñoz eta J.L.Landa. Ikastolen elkartea, 2007.
  • ***Azken garaipena. Zaldua eta Ribas. Ikastolen Elkartea, 2011.
  • ***De Rerum Natura 5. Zaldieroa. Elkar, 2013.
  • El mar de oro - Corto Maltés. Hugo Pratt. Norma, 2014 (1971).
  • Thoreau. La vida sublime. Dan & Le Roy. Impedimenta, 2013.
  • La balada del mar salado. Hugo Pratt. Norma, 1997.
  • ***Erase una vez en Francia I, II eta III. Sylvain Vallee eta Fabien Nury. 2013.
  • Teleatoi. Kalabaza haluzinogenoak. Dani Fano. Ikastolen elkartea, 2010.
  • ***El garaje hermetico. Moebius. 1979.
  • Aama 1. Olor a tierra caliente. Frederik Peeters. Astiberri, 2011.
  • Aama 2. La multitud invisible. Frederik Peeters. Astiberri, 2012.
  • Aama 3. El desierto de los espejos. Frederik Peeters. Astiberri, 2013.
  • ***Portugal. Cyril Pedrosa. Norma. 2012.
  • ***Pildoras azules. Frederik Peeters. Astiberri. 2003.
  • Anubis 3.0. Dani Fano. Ikastolen elkartea, 2012.
  • Piztia otzanak. Cano eta Holgado. Ikastolen elkartea, 2008.

Eibarko 50. Euskal Jairako ensaioak

Asier Sarasua 2015/01/09 22:39
Aurten 50 urte beteko dittu Eibarko Euskal Jaixak, eta Kezka dantza taldiak ensaiuak antolatu dittu, herriko dantzari guztiontzat, orainguak zein lehenguak. Hementxe jasotako oharra. Benga, animau eta dantzara plazara!

Euskal Jaiak 50. urteurrena beteko du datorren maiatzaren 31n. Egun horretarako Eibarko dantzari guztiei plazara dantzara irteteko gonbidapena luzatu zaie, eta nahi duenak izena eman eta horretarako prestatu diren entseguetan parte har dezake.

Nahi duenarentzat, entsegu-egunak antolatu dira, zenbait larunbat eta ostegunetan, norberak ahal edo nahi dituen egunetan etortzeko; honako data zehatz hauetan, hain zuzen:

Larunbatak, 11:00etan

Mogel Isasi ikastetxean

Ostegunak, 20:00etan

Portalean, Kezkako entsegu gelan

urtarrilak 24

otsailak 21

martxoak 28

maiatzak 9

maiatzak 23

otsailak 5

martxoak 5

apirilak 16

maiatzak 14

maiatzak 28

Oraindik izenik eman ez, baina parte hartzeko gogoa duenak honako bi bide hauetatik eman dezake izena:

Whatsapp bidez: 605 71 14 29

Email bidez: 50euskaljaia@gmail.com

Dantzari, zatoz dantzara!

Pello Lizarralderekin hasi dugu Eibarko irakurle-taldearen denboraldi berria

Asier Sarasua 2015/01/09 09:15
Eibarko irakurle-klubean ondo hasi dugu urte berria. Herenegun Pello Lizarralde izan genuen bisitari, "Sargori" (Pamiela, 1994) liburuaz berbetan. Datorren hilean, berriz, Iñigo Aranbarri eta bere "Apirila" (Susa, 2014). Lizarraldek bertan esan zituen batzuk bildu ditugu ondorengo lerroetan.

Bi ohar plazaratuz ekin zion saioari Pello Lizarraldek. Batetik, galtzaile ona dela eta ez dela mintzen kritikekin, lasai esan genezakeela pentsatzen genuena; bestetik, mahai-inguru eta hitzaldietan ez duela sekula parte hartzen, baina irakurle-klubetan, "gai librean", eroso eta gustura jarduten duela.

Poztu egin omen zen bere lanen artean Sargori aukeratu genuelako Eibarren. Beretzat liburu berezia izan arren, aspaldi idatzi eta erdi-ahaztuta daukalako, eta irakurle-talde bakarrean egokitu zaiolako liburu horren inguruan mintzatzea.

Baztanen irakasle zela hasi omen zen Sargori imajinatzen, buruan zirriborratzen, baina momentuan ausardia falta izan omen zitzaion, eta beste 6-7 urte behar izan zituen argitaratzeko. Guztiaren erdigunea lagun batek kontatutako istorio txiki bat izan zen, gerora "Barnean" ipuina izango zena. Hari horri tiraka bururatu omen zituen gainontzeko ipuinak, nahiz eta urte batzuk behar izan zituen guztiak paperean jartzeko. Izan ere, argi zuen ipuin guztiak izan arte ez zela idazten hasiko; eta argi, era berean, guztiak bateratuko zituen zerbait behar zuela.

Horren harira esan zuen, berari ez zaizkiola gustatzen ipuin-bilduma hutsak, eta guztien artean kohesio hari bat aurkitzen saiatu zela. Sargoriko ipuinek ere, guztiek batera hartzen dute zentzua; batasunean eta elkarren ondoan.

Kasu honetan bero-sapa sargori hori izan zen ipuinen gidalerro, ipuin guztietan ezin hobeto deskribatzen den uda-giro astun hori (Lizarralderen berezko estiloaz gain). "Sargoriak dakar irrealitate sentsazioa, eta sargoriarekin muga arriskutsuak zeharka daitezke. Sargoriak mugara eraman zaitzake eta oso erreakzio arraroak izan ditzakezu. Egoerak lehertu egin daitezke, edo lehertzeko zorian egon, behintzat". Leherzorian dagoen giro hori adierazi nahi izan zuen ipuin-bilduma honetan.

Bere ipuinetan "ezer ez dela gertatzen" aipatu zen irakurleen artean, eta Lizarraldek laudoriotzat hartu zuen komentarioa. "Intriga eta akzioa ez zaizkit interesatzen. Nire liburuetan horien bila bazabiltzate, defraudatu egingo zaituztet". Izan ere, "literaturak balio behar du eguneroko bizitzan sartzeko, eta ez eguneroko bizitzatik kanpo eramateko. Horrelako literatura ez zait interesatzen". Norbere bizitzan oihartzuna duen horri erantzuna topatzeko balio behar du literaturak.

Bazterretik idatzitako liburua izan zen Sargori. Nafarroatik (orduan periferiaren periferia), argitaletxe hasi berri batean, eta estilo berezi samarrean. Gerora, aldiz, ibilbide ona izan du, bai irakurleen artean zein beste idazle batzuen artean.

Nire aldetik, berari aipatu izan nion, eta aurrerago ere idatzi izan dut blog honetan bertan: euskaraz idatzi diren ipuin-liburu onenen artean dago Sargori. Lehen aldiz irakurri nuenean idatzitakoa ekarriko dut berriro hona:

"Sargori", Pello Lizarralde (Pamiela, 1994)

Idazle berezia da Pello Lizarralde (Zumarraga, 1956). Gutxitxo argitaratzen du. Berezi idazten du. Euskal letretan ahots bakarrez. Bere idazkera gustatuko zaizu ala ez, baina ezingo duzu esan beste edozein idazleren tankerakoa denik. Eta niri izugarri gustatzen zait. Atmosferak sortzeko duen erraztasuna, xehetasunik txikiena ere adierazteko duen gaitasuna, beti ere voyeur ukituarekin...

Sargori ere bide berean sortutako ipuin-bilduma da. Udako giro sapa horretan gertatzen diren kontakizun xumeak ekarriko dizkigu idazleak. Hamar ipuin txiki zoragarri, uda garaiko bazkalosteko giro itogarrian murgilduta daude pertsonaien eskutik. Askotan balirudike ezer gertatzen ez dela, baina Lizarralde maixu da elipsien bidez istorio zoragarriak kontatzen; edo kontatu gabe, irakurlearen eskuetan ezinegon sentsazioa uzten. Izen iradokitzaileak dituzte 10 ipuinok, eta horien artean benetako perlak aurkituko ditugu, “Barnetik”, “Bazterretik” edo “Azpian”, adibidez.

Izugarria da Lizarraldek irudiak, egoerak, ezenak... deskribatzeko duen gaitasuna. Irakurri ahala “ikusi” egiten dituzu gertakizunak. Eta ikusi ez ezik, usaindu, entzun eta sentitu ere egiten dituzu Lizarraldek kontatzen dituenak. Argazkilaria dirudi (edo zinemagilea, beharbada), idazlea baino gehiago, egoerak azaltzeko duen erraztasun eta gaitasun handi eta arin horregatik.

Eibarko irakurle-taldea

Eibarko Liburutegiak eta ...eta kitto! euskara elkarteak antolatzen dute Eibarko irakurle-taldea. Hileko lehenengo martitzenean elkartzen gara Portalea kultur etxean eta liburu (eta idazle) bikainak ezagutzeko aukera izan dugu azken 2 urteotan. Besteak beste, bisitari izan ditugu, Harkaitz Cano, Hasier Etxeberria, Arantxa Urretabizkaia, Iban Zaldua, Miren Agur Meabe... eta beste hamaika. Liburutegiaren Flickerrean dituzu argazkiak bilduma hauetan.

2015eko denboraldi berriari ekiteko, berriz, Pello Lizarralde eta bere "Sargori" (Pamiela, 1994) izan dugu lehenengoa. Hurrengo saioak ere prest daude: "Apirila" (Iñigo Aranbarri, 2014) otsailean, "Fikzioaren izterrak" (Ur Apalategi, 2010) martxoan, "Erraiak" (Danele Sarriugarte, 2014) apirilean, eta oraindik izenik ez duen beste bat maiatzean. Egitarau polita!

Eman izena liburutegian; ez zara damutuko.

Argazkiak: Eibarko Juan San Martin Liburutegia.

Azkenaldian irakurri baina iruzkindu ez ditudan hamaika liburu

Asier Sarasua 2015/01/07 08:45
2014an zehar irakurri ditudan zenbait liburu aipagarri, denbora faltagatik-edo, orain arte blog honetara etorri ez direnak.

Aspaldi aipatu nuenez, liburu bat irakurri ondoren, ohar batzuk idaztea gustatzen zait. Hasteko, liburuaren inguruan hausnartzen eta irakurritakoa hobeto ulertzen laguntzen didalako; gainera, nire memoria kaxkarraren nolabaiteko antidoto izatea espero dudalako (alperrik, daitort).

Oharrok niretzat jasotzen ditut, baina tarteka webgune honetara ere badakartzat, gehienbat liburua gustatu zaidanean, edo interes bereziren bat daukanean. Aurten, baina, alper samar ibili naiz eta ez dut liburu larregi iruzkindu (tira, egia esateko, urteroko ajea da alperkeriarena). Hutsunea betetzeko, hona hemen, labur-labur, 2014an irakurri arren, iruzkindu ez ditudan zenbait lan.

"14", Jean Echenoz (Anagrama, 2013)

Bost gazte frontean; neska herrian zain. Gerra Handia hasi da. Pare bat asteko kontua izango omen dena, baina 4 urtez luzatuko den guda izugarri ankerra. Echenozek nahikoa ditu 98 orrialde ankerkeria hori gordin-gordin mahairatzeko. Hitz egokiak aukeratuz momenturo, ezer ez dago faltan, ezer ez soberan; inolako dramatismorik gabe (are ironia erabiliz), gertakizunak hotz-hotz kontatuz, eta sentimenduak irakurlearen esku utzita. Barrua nahasteraino. Latza. Ez nuen ezagutzen Echenoz, eta gogoz nenbilen irakurtzeko. Ez naiz damutu. Liburu bikaina. Ondo hasi dugu 2014a "14"rekin.

 

"Götz eta Meyer", David Albahari (Pasazaite, 2013)

1941. urtea. Naziek okupatutako Belgrad. Hiriko gizonezko judutar guztiak garbitu ondoren, alemanek 5000 emakume eta haur dituzte atxilotuta. Asko dira. Larregi garbi, azkar eta modu eraginkorrean hil ahal izateko. Izan ere, hainbeste pertsona akabatu beharrak, bere buru-hausteak sortzen ditu, ez pentsa: logistikoak, ekonomikoak, psikologikoak (soldaduen estresa)... Oraindik gas-ganbera eraginkorragoak asmatu gabe dituzte, eta Belgraden gas-kamioiak probatuko dituzte. Götz eta Meyer arduratuko dira gas-kamioia gidatzeaz, baita zintzo arduratu ere, soldadu alemaniar batek bakarrik izan dezakeen profesionaltasunez. Narratzaileak hantxe galdu zituen bere seniderik gehienak, eta ulertu egin nahi du. Ulertu nahi du bere senideek bizi izandakoa; ulertu nahi du gas-kamioia gidatzen zutenek zer sentitzen zuten, ezer sentitzen bazuten. Baina bidean, batez ere, mamuak aurkituko ditu. Eta oroitu beharraren garrantziaz ere jabetuko da, horrek hondamendira bagaramatza ere. Egitura berezia dauka liburuak, parrafo bakarrean idatzita, bakarrizketa moduko batean (ez, baina tira...). Kontakizunari ondo doakio egitura hori, baina irakurketari (nire irakurketari, behintzat) kalte egiten dio, on baino.

"Euskal Herri imajinario baten alde", Santi Leoné (Elkar, 2008)

Baina, Euskal Herria zergatik da nazio: historiak hori agintzen digulako? Edo gaur egungo herritarrok, gure etorkizunerako, hori nahi dugulako? Santi Leonék galdera horiek eta beste hainbat erantzungo ditu saiakera-liburu interesgarri honetan. Euskal abertzaletasunaren inguruko gogoeta, baina bide batez (edo batez ere) nazionalismoaz, nazioez, espainiartasunaz eta nabarrismoaz. Eta baita euskal aberria irudikatzeko (eta justifikatzeko) moduez ere. Oso-oso gustura irakurri dut. Ez baduzue irakurri, hartu eta irakurri. Laburra da, eta merke-merke saltzen dute liburutegietan.

 

 

"Isturitzetik Tolosan barru", Joxean Artze (Hartzabal, 1969; Pamiela, 2007)

Euskal literaturaren lan klasiko horietako bat, Joxean Artzek 1969an idatzi eta argitaratua. Bere lehenengo poesia-liburua izan zen (hainbat poema gogoangarri aurkituko ditugu bertan); baina poesia liburu bat baino askoz gehiago ere bada. Arte lan bat. Arte lan zoragarri bat. Arteen arteko loturak, diziplinartekotasunak, gidatu zuen Isturitzetik Tolosan barru liburuaren sormen-lana, poesia abangoardistaren bidetik jo baitzuen Artzek ordukoan. Batik bat pinturarekin, musikarekin eta eskulturarekin harremanetan garatu zituen egileak bildumako poemak, eta bereziki poesiaren alde bisuala, fonikoa eta espaziala landu zituen[1]. Kapritxozko liburu on-eder-berezi bat erosi/oparitu nahi baduzu, hortxe duzu aukera ezin hobea. Jatorrizkoa aspaldi agortuta, Pamielak faksimilea argitaratu zuen 2007an. Ez zara damutuko.

 

"La intrusa", Eric Faye (Salamandra, 2013)

Shimura jauna bakarrik bizi da. Azkenaldian zenbait gauza lekuz aldatuta ikusi ditu, norbaitek ukitu izan balitu bezala; laranja-ura ere norbaitek edan dio hozkailutik. Kamera jarri, eta lanetik zelatatzen hasi da. Hara non, emakume bat dagoen etxean. Gauez armairu batean ezkutatuta; egunez, Shimura lanean dela, etxean bizi da. Istorio xume bezain bitxia (benetan gertatua eta Fayek egunkaritik jasoa), eta pertsonaia bakarti biren bizitza, gogoetak eta euren arteko (ez-)harremana kontatzeko erabiltzen duena. Bakardadeari buruzko gogoeta, bizi izan ditugun leku eta etxeekin ditugun lotura emozionalak, elkarrekin bizi arren ezezagun diren bikoteen ingurukoa,...  Emakumea eta Shimura. Biak antzeko. Bakarrik daude; ez dute "markarik" utziko munduan. Shimuraren ahotsa entzun ondoren, emakume izengabearena ere entzungo dugu. "Ése es precisamente mi punto en común con él, algo de lo que no hay por qué avergonzarse ni enorgullecerse: no ser nada. Eso es lo único que nos une". Estilo eta idazkera xumea, minimalista, egokia, gustagarria. Lore asko (eta zenbait sari) jaso dituen liburua. Niretzat ez horrenbesterako, baina gustura irakurri dut. Labur samar geratu zait. Zeozer gehiago faltan-edo.

 

"Intemperie", Jesus Carrasco (Seix Barral, 2013)

Barruraino sartzen zaizun liburu horietako bat. Aspaldi nuen kukuka liburutegiko apal nagusian, eta azkenean hartu egin dut. Beste hainbat liburu irakurtzeko zain, baina "Intemperie" honi heldu diot eta bi arratsaldetan amaitu. "Klasiko bihurtuko den liburua", irakurri izan dut hor zehar. Hala da. Gai eternalak hizpide (biolentzia, duintasuna, justizia,...), garai eta herrialde ezezagun batean kokatua (1920ko Espainia izan daiteke, baina baita edozein galaxia urrun, a long time ago), 3 pertsonaia arketipiko erabiliz, eta ia-ia elkarrizketarik gabe. Ume bat ihesi doa, lehorteak txikitutako lurraldean barrena, iparraldeko mendietarantz; aguazila jarraika dauka, ez dakigu ondo zergatik (aurrerago esango zaigu, zeharka); eta artzain zahar, ikasketabako baina jakintsuaren alboan aurkituko du babesa. Nork daki, beharbada baita itxaropena ere. Ihesaldi baten kontakizuna da; baita Iparrak ematen duen itxaropena aurkitzearena ere. Idazkera berezia dauka Carrascok; sotila bezain landua, nekazal giroko lexiko aberatsekoa. Liburu zail samarra, agian. Niri ederra iruditu zait.

 

"Lasterka", Jean Echenoz (Meettok, 2011)

Urte hasieran Echenozen "14" irakurri ostean, "Ravel" ere irakurri diot ondoren, baina "Lasterka" izan da guztietan gehien gustatu zaidana. Emil Zatopek lasterkari txekiarraren bizitza nobelatua aurkezten digu. Liburu zoragarria da, kirolzalea bazara are gehiago. Gerardo Markuletak definitu zuen bezala, "Laburra, arina, irribarre ttipi batez gozatzeko modukoa. Bizitza berezi bat ahots berezi batek era berezian azaldua". Kirolaren edertasuna, eta gizon baten erresistentzia malgua garai eta giro gogor batean. Ez dakit aurten irakurritako libururik onena izango ote den, baina bai gusturen irakurri dudanetako bat.

 

"La vida para principiantes", Slawomir Mrozek (Acantilado, 2013)

Bizitzaren eta giza izaeraren inguruko begirada zorrotz, satiriko eta, are, sarkastikoa. Ipuin-liburu bikaina. 40 ipuin labur on-on, zenbait antologiko. Irribarre zitalez irakurtzekoa. Acantiladoren edizio zainduarekin, gainera. “Los cuentos de este autor resultan de un ingenio y una inteligencia fuera de lo común. Son claros, lúcidos, imaginativos, plagados de sentido del humor, de conciencia política; de humanismo cotidiano, el que alude a los avatares diarios de cada lector. Por eso resulta próximo, directo, creíble”[2].

 

"Etorkizuna", Iban Zaldua (Alberdania, 2005)

Meritu osoz sartu daiteke Iban Zaldua euskal ipuingile onen-onenen zerrendan. Begirada eta estilo pertsonalez, beti ere ironia, errealismoa, zientzia fikzioa eta kontrapuntua uztartuz, ipuin-sorta nabarmen bezain zabalaren aita da dagoeneko. 15 ipuin biltzen dituen liburu honetan ere betiko bideari eusten dio: zientzia fikzio "hurbila" eginez, giza harremanak eta kritika soziala uztartuz, irakurlea etengabe harrituz ezuste eta txilinbuelta narratiboekin, euskal giro sozio-politiko-kulturala zirikatuz, bere kontakizunak erreferentzia musikalekin zipriztinduz,... 15 ipuinetatik 5 azpimarratu nahiko nituzke: 1., 2., 7., 8. eta 14. kontakizunak. Etorkizuna honek 10 urte beti ditu dagoeneko; arrazoi polita (ber)irakurtzeko. Ez alperrik, liburu honi izena ematen dion kontakizuna ("Etorkizuna" bikaina), Europako ipuin onenen 2015eko bilduman sartu dute. Meritu osoz.

 

"El amante", Marguerite Duras (Tusquets, 1984)

Bigarrengoz irakurria (gaztetan irakurri ostean). Oroitzapen ona nuen, baina ez nuen piperrik ere gogoratzen. Ondo dago. Narrazioak, estiloak, intimismoak... harrapatu egiten zaitu. Idazlearen beraren autobiografia (modukoa) da. Gaztetan Indotxinan bizitako urteetan girotua (1925-1932 ingurua). Maitale txinatar (eta nagusiago) batekin izandako maitasun (edo sexu) istorioa kontatzen du, gehienbat; baina hori baino gehiago, bere senideekin (ama eta anaia nagusiago bi) zuen harreman itogarria azaltzen digu. Klasiko klasiko bat.

 

"La pell freda", Albert Sanchez Piñol (Campana, 2002)

Literatura katalanak izan duen arrakastarik handienetakoa. XX hasiera. IRAko gudari izandako protagonista, guztiaz higuinduta, uharte isolatu eta bakarti batera doa meteorologo lanak egitera. Uhartean, ustez, ez dago beste inor, Battis Cafo izeneko farozaina baizik. Baina lehenengo gauean bertan konturatuko da ez daudela bakarrik, gauero-gauero, itsas sakonetik, izaki arrotz eta beldurgarri batzuk irteten direla. Uhartean ez dago guztiontzat lekurik. Batak edo besteak irabazi beharko du guda odoltsua. Zientzia fikzioa, abenturazko eleberria eta beldurrezko generoa, hirurak batera. Arin eta gustura irakurtzekoa, harrapatu egiten baitzaitu egilearen idazkerak eta pertsonaien harremanak. Gogoetarako ere tartea: beldurraz, gorrotoaz, gerraren absurduaz... Istorio ustez xumea, baina irakurri ostean oraindik barruan jira-bueltaka geratzen zaizun horietakoa.

 

"Mailuaren odola", Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)

Honezkero guztiok ezagutuko duzue, baina nik irakurri gabe neukan. XVI-XVII gizaldietan Nafarroan kokatutako eleberri historikoa. Ideia, trama eta egitura nagusia asko gustatu zaizkit. Fikziozko protagonista Joanes Mailu eta bere aitatxi Migel sartzen ditu benetako gertakizunen eta pertsonaien artean (besteak beste, Axular eta Leizarraga, eta garaiko hamaika pertsonaia historiko), eta nahaste horrek oso ondo funtzionatzen du. Axularrek Joanesen egunerokoa aurkitu eta irakurtzen du, eta bertan jasotako kontakizunei esker, garai historiko interesgarri horretan murgilduko gara. Liburuaren zatirik handiena Joanesek idatzitako eguneroko hori da; horrekin batera, Axularren gorabeherak ere ezagutuko ditugu, orainaldian eta 3. pertsonan. Joanesen egunkariak tarteka kronika itxura handiagoa hartzen du eleberri batena baino (batez ere, hasierako zenbait zatitan aitatxiren joan-etorriak kontatzen dituenean), baina oro har oso ondo eusten dio erritmoari eta adi-adi eusten du irakurlearen arreta. Estiloa eta idazkera egoki-egokiak dira. Biribilak. Hitzak eta esaldiak ondo neurtuak. Baina beharbada, idazkera jaso(egi) hori izan daiteke eleberri hau bestseller ez bilakatzeko arrazoia? Izan ere, klasiko bihurtzeko ezaugarri guztiak biltzen baititu.

 

"Lasai, ez da ezer gertatzen", Ana Malagon (Elkar 2014)

"Bakardadea leku jendetsua delako". Ipuin labur eta zehatzak. Halakoxeak esaldiak, laburrak; halakoxea estiloa eta idazkera, zehatza. Laburrak, baina amaitu ondoren soka luzea dakartenak. Jarrialdi batean irakurtzeko modukoak, arin; baina ez da hori modurik egokiena ipuin hauei ekiteko. Hobeto beste irakurketa batzuekin tartekatzea, lantzean behin 3-4 ipuin irakurri eta bakar bakarrik hausnarrean geratzea. Tarteka errepikakor egin zait (neura eta ideia berberak, beste modu batean kontatuak), baina hala ere, euskal literaturak 2014an eman duen lan aipagarrienetako bat, nire ustez.

 

"El vano ayer", Isaac Rosa (Seix Barral, 2004)

Frankismoaren kronika zorrotz bezain berezia, proto-eleberri forman idatzia (eleberri bat nola idatziko lukeen kontatzen duen eleberria da Rosarena). Ona, oso ona. "Ni la Guerra Civil ni la transición: desdeñando el tirón narrativo del que se benefician en la actualidad una y otra, Isaac Rosa se adentra en el inmenso agujero negro que se abre entre las dos: esos cuarenta años de franquismo cuya negra sombra todavía hipoteca el presente. Y lo hace con la firme resolución de no dejarse embaucar por los discursos heredados. Isaac Rosa ha escrito la primera gran novela sobre el franquismo debida a un autor que no lo padeció directamente [3].

 

"Viatge d'hivern", Jaume Cabre (A tot vet, 2000)

Jaume Cabreren ipuin-bilduma. Bikaina. Hunkigarria (ipuin bat bereziki, barreneraino zauritzen zaituena). 14 ipuin dira. Ipuin beregainak, leku eta garai desberdinetan kokatutakoak eta estilo ezberdinean idatzitakoak, baina euren artean hari finez jositako sarea ehuntzen du idazleak, batetik bestera etengabeko keinuak eginez, eta amaieran nolabaiteko osotasuna lortuz. Ez dakit zergatik, baina tarteka "Obabakoak" gogoratu dit; antzeko zeozer daukate. Bosnia eta Viena, Treblinka eta Oslo, Katalunia eta Amsterdam... idazleak Europako historiaren errepaso modukoa ere egiten du, artista handiei omenalditxoak eginez (Bach, Rembrandt,... eta batez ere Schubert; Franz Schuberten Winterreisek girotzen du liburu osoa). Erabat gomendagarria [+].



"La verdad sobre el caso Harry Quebert", Jöel Dicker (Alfaguara, 2013)
Azken urteotako arrakasta literario handienetakoa, salmentei dagokienez. Dicker suitzarrak frantsesez idatzia, berehala bihurtu zen best seller Frantzian eta Canadan, eta gero ingelesez eta gaztelaniaz ere bai. Uda honetan hondartza eta hamaka ugaritan ikusi dut. Best seller poliziako tipiko horietako bat, baina bataz besteko mailatik gorakoa, nire ustez. Egitura ona, erritmo bizia, trama erakargarria, ezusteko eta zilipurdi askokoa,... Erraz eta gustura irakurtzen diren horietakoa. Azkenaldian irakurri ditudan mota honetako liburuen artean onentsuena, ziurrenik (Nesboren bat ere oso gustura irakurri dut).

 

"Lotsaizuna", J.M Coetzee (Elkar, 2004)

Liburu handia. Coetzee idazle handia da eta. Baina nola egin laburpena? Hainbeste gauza gertatzen dira, hainbeste gai jorratzen ditu, bata besteaz kateatuz, hausnarketarako horrenbesteko lekua uzten digu lan honek..., ezin laburpen bat egin. Oscar Arana itzultzailearen hitzek batzen dute egokien esan gura dudana: "Coetzee-k asmatzen dituen pertsonaiak hain dira konplexuak, hain aberatsa beren barnea, ezen jende askok bere buruari buruz dakiena baino anitzez gehiago jakiten du idazle honek berak asmatutako fikziozko pertsonaia horiei buruz[4].
Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Azken erantzunak
14 iker, 2017/04/21 10:57
Sekulako pitxia. Eskerrik asko. Amatliño, 2017/04/07 09:43
aupa Juan Luis! Eskerrik asko atrebentziagatik! ... asier, 2017/03/13 09:05
Barka atrebentzia, bana badaezpada ere: baduzu ... Juan Luis Zabala, 2017/03/10 19:44
eskerrik asko Serafin! Zuri ikasittakuetatik ;) asier, 2017/02/21 09:21
Lan bikaiña. Ez haiz horraittiok geldi egotekua. ... Serafin, 2017/02/20 17:47
Eskerrik asko hiruroi, Alex, Hasier eta Iñaki! asier, 2017/02/19 20:19
Lan bikaina Asier! Zorionak!!! Eta mila esker ... Iñaki Sanz-Azkue, 2017/02/17 19:04
Eskerrik asko, Asier, ez jaok ordaintzerik. H. Etxeberria, 2017/02/17 00:15
Eskerrik asko Asier. Lan itzela eta fina. Alex Gabilondo, 2017/02/17 00:05
Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017