Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

"Izarretako gerra" trilogia euskaraz #StarWars

Asier Sarasua 2014/04/12 20:40
Jatorrizko 3 pelikulak euskaraz ikusteko aukera dago, Euskal-Encodings webguneari esker.

Azkenaldian ez dugu beste gairik etxean: Anakin eta Darth Vader, Luke eta Leia, R2D2 eta C3PO. Semeak 8 urte bete ditu, eta ni bere adinean bezala dago: Star Wars sagarekin zoratzen. Baina zo-ra-tzen.

Pelikulak, marrazkiak, kopinak... Azken asteotan ez darabilgu beste gairik etxean, goizean jaiki eta oheratu arte.

Orain arte gaztelaniaz ikusi ditugu filmak, baina hara non, euskaraz ere badauden. Garai bateko loturak galduta zeuden, baina aste honetan beste hauxe aurkitu dut EuskalEncodings-en webgunean: jatorrizko trilogia euskaraz, "Izarretako guda", "Inperioaren kontraerasoa" eta "Jedi zaldunaren itzulera".

Hortxe aukera bikaina, StarWars-zaleok, txikienekin batera zuek ere berriro galaxia urrun-urrun batera joan ahal izateko. Eta euskaraz.

Giroa berotzeko, ETBk 1992an egindako iragarkia uzten dizuet (eskerrik asko Igor). 

Oharra: "Izarretako guda" darabilte EuskalEncodings webgunean; "Izarretako gerra" erabili zuen ETBk. Bietara nik.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Azken erantzunak
14 iker, 2017/04/21 10:57
Sekulako pitxia. Eskerrik asko. Amatliño, 2017/04/07 09:43
aupa Juan Luis! Eskerrik asko atrebentziagatik! ... asier, 2017/03/13 09:05
Barka atrebentzia, bana badaezpada ere: baduzu ... Juan Luis Zabala, 2017/03/10 19:44
eskerrik asko Serafin! Zuri ikasittakuetatik ;) asier, 2017/02/21 09:21
Lan bikaiña. Ez haiz horraittiok geldi egotekua. ... Serafin, 2017/02/20 17:47
Eskerrik asko hiruroi, Alex, Hasier eta Iñaki! asier, 2017/02/19 20:19
Lan bikaina Asier! Zorionak!!! Eta mila esker ... Iñaki Sanz-Azkue, 2017/02/17 19:04
Eskerrik asko, Asier, ez jaok ordaintzerik. H. Etxeberria, 2017/02/17 00:15
Eskerrik asko Asier. Lan itzela eta fina. Alex Gabilondo, 2017/02/17 00:05
Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017