Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Eibarko "Txopitea eta bakea" (Oteiza) oroigarria jaso dutenen zerrenda

Asier Sarasua 2014/02/19 18:25
Oteizak egindako "Txopitea eta bakea" eskulturaren kopiatxo edo oroigarria jaso duten herritarren zerrenda.
Eibarko "Txopitea eta bakea" (Oteiza) oroigarria jaso dutenen zerrenda

Oteizaren eskultura, "Txopitea eta bakea".

Orain dela egun batzuk Amatiñok ere bere blogean izan zuen hizpide "Oteiza saria" (hau ote izen ofiziala?). Eibarko Udalak zenbait hiritar eta talderi emandako oroigarria da, Eibarren alde edo Eibarko izenaren onetan egindako lanaren aitortza modukoa. Oteizak egindako "Txopitea eta bakea" eskulturaren kopiatxoa da.

Amatiñok ez zituen irabazleak aipatzen bere artikuluan, eta sarean ere aurkitzerik ez dagoenez, berari zerrenda eskatu eta hemen jartzea pentsatu dut, interesgarria izan daitekeelakoan. Horra, urtez urtekoa:

1998

  • Jose Ignacio Garmendia
  • Begoña Maguregi
  • Juanito San Martin
  • Migel Gallastegi
  • (Oteizak berak eta Txopitearen senideek ere jaso zituzten hainbat  kopia)

1999

  • Arrate Ibargutxi (Imanol Laspiurren alarguna)
  • Duque de San Carlos (Isasiko Markesa?)
  • Aurreko legegintzaldiko zinegotzi guztiak

2000

  • Jose Luis Perez Sarasketa

2001

  • Sociedad Femenina, Goi Argi
  • Juan Mari Lejardi
  • Ramiro Larrañaga

2002

  • Juan Ortega eta Jose Maria Cornago
  • Oscar Artetxe
  • Juanita Unzueta
  • Tania Nagornaia
  • Juan Luis Mardaras
  • Iñaki Goenaga

2003

  • Aurreko legegintzaldiko zinegotzi guztiak
  • Javier Agirresarobe
  • Microdeco

2004

-

2005

-

2006

2007

2008

2009

2010

  • Usartza Txistulari Taldea

2011

2012

2013

 

Eibarko irakurle-taldearen udaberriko egitaraua

Asier Sarasua 2014/02/01 10:32
Dagoeneko badakigu zer liburu (eta idazle) izango ditugun datozen 4 hilabeteetan Eibarko Liburutegiko irakurle-taldean: "Kontrarioa" (Garro), "Zinegotzia" (Etxegoien), "Hobe isilik" (Ubeda), "Etorkizuna" (Zaldua).

Aste honetan jakinarazi dituzte datozen 4 hilabeteetarako liburuak eta datak (tira, lehenengoa bagenekien). Hementxe:

Literatura gustatzen zaionarentzat, aukera polita. Animatu! Edozein etorri daiteke.

Eibarko irakurle-taldea

Orain urtebete hasi zuen bere ibilbidea Eibarko Juan San Martin Liburutegiko irakurle-taldeak. Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean, "Idazlearekin berbetan" ekimena hasi zuen iazko urtarrilean. Hilero, euskarazko liburu bat irakurri eta landu dugu, normalean idazlea ere gure artean izan delarik. Abenduaz geroztik, gainera, Antxon Narbaiza dugu dinamizatzaile.

Harkaitz Canoren "Twist" izan genuen sarrerako irakurketa, eta harrezkero "Eulien bazka" (H. Etxeberria), "3 Mariak" (A. Urretabizkaia), "Muscche" (K. Uribe) eta beste landu ditugu.

Aurrerago ere idatzi dut taldeaz eta ekimenaz. 10-12 lagun elkartzen gara, liburuaz jardun eta idazlearekin berriketan aritzera. Merezi du. Animatu! Nahikoa da Liburutegian bertan (943708437 edo biblioteca@eibar.net) izena ematea.

2014ko lehenengo saioa urtarrilean izan genuen, Jokin Muñozen "Antzararen bidea" (Pamiela, 2007) handiarekin. Esan bezala, hemendik udarako 4 liburuak ere zehaztu dizkigute: "Kontrarioa" (Garro), "Zinegotzia" (Etxegoien), "Hobe isilik" (Ubeda), "Etorkizuna" (Zaldua).

Itxura ona dauka.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Lehen Hitza Euskaraz

Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017