Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

"Euskera bizirik", euskara ikasteko ikastaro multimedia (1967)

Asier Sarasua 2013/07/22 22:10
Living language courses. Euskera errez eta aguro ikasteko era berria. 40 ikaskai 4 diskotan.

Asteburuan liburu-azoka izan dugu Eibarren, Saharako errefuxiatuen alde. Hantxe agertu ginen larunbat goizean, liburu batzuk bertan laga eta zeozer "pikatzeko" asmotan. Hauxe eta haxe erosi  eta joatekotan nengoela, arduradunetako batek esan zidan: "hau ikusi dozu? gustauko jatzu".

Bai igarri berak! Ezusteko harri bitxi honekin itzuli nintzen etxera.

"Euskera Bizirik. Euskera errez eta aguro ikasteko era berria. 40 ikaskai 4 diskoetan".The living languages course / Idiomas vivientes bildumako alea omen da, 1967. urtean argitaratua. Liburuxka bat eta 4 binilo dakartza barnean. Orain dela 45 urteko ikastaro multimedia bat, aizuek! ;-)

Garai hartan euskara unerik latzenetan zegoen. Belaunaldi berririk ezagutuko ote zuen ere ezbaian. Tira, 45 urte eta hemen dago, euskara bizirik.

"Euskera bizirik" ikastaro multimedia (1967)

"Euskera bizirik" ikastaro multimedia (1967)

Asier Illarramendik oso gutxi du guisantetik

Asier Sarasua 2013/07/14 10:01
Madrilen ez dira ba hasi "el guisante" deitzen Asier Illarramendiri?


Atzo jakin nuen, Marca egunkarian argitaratutako albiste negargarri honen bidez: Asier Illarramendiri "el guisante" deitzekotan dabiltza erreinuko hiriburuan. El Cebolla Rodríguez edo El Conejo Saviola bezala, El guisante Illarra bataiatu nahi dute mutrikuarra, Hegoamerikako jokalarien tradizioaren harira.

Asier "el guisante" Illarra

Alderdi soziolinguistikotik ere mereziko luke komentarioren bat albisteak (inperiokoen betiko leloa: "¿y qué quiere decir tu nombre en castellano?", beste dialektoek nortasunik ez balute bezala), baina linguistikotik ekingo diot nik. Izan ere, Illarramendi ez baita monte de guisantes, txilarra hazten den lurra baizik. Txillardegiren pareko, nolabait esateko.

Egia da, bai, ilar hitzaren lehenengo adiera nabarmena dela: erdarazko guisante edo petit pois esan gura du (eta zenbait eskualdetan, baita babarruna ere).

Baina bigarren adiera bat ere badu euskalki eta hizkera batzuetan, OEH-en ere aurki daitekeena: brezo / bruyere. Izan ere, euskara batuan "txilar" darabilgun landareak beste makinatxo bat aldaera ere baditu euskaraz ondo zabaldu eta dokumentatuta, besteak beste, ilar, iñar, kiñar, giñar, killar, txilar... (batzuetan baita -a itsatsiarekin ere, illarria, kiñarria... IllarrAmendi abizenean legez). Ikus Bergarako eta Eibarko adibideak, esate baterako.

Illarramendiren oinarrian ere horixe dagoela esango nuke, txilarra (eta ez ilar lekaria), zalantza gutxirekin. Koldo Mitxelenak ere horrela dakar bere "Apellidos vascos" liburuan, antzeko beste zenbait abizenekin batera (Ilardui, Iraragorri, Ilhardoy, Iñarrairaegi, Ilarregi,...).

Hortaz: Illarramendik ez duela zerikusirik ilarrekin, txilarrarekin baizik.

Resumen en cristiano para lectores de Marca: Illarramendi quiere decir brezal o monte de brezos. Nada que ver con los guisantes. Saludos cordiales.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Azken erantzunak
14 iker, 2017/04/21 10:57
Sekulako pitxia. Eskerrik asko. Amatliño, 2017/04/07 09:43
aupa Juan Luis! Eskerrik asko atrebentziagatik! ... asier, 2017/03/13 09:05
Barka atrebentzia, bana badaezpada ere: baduzu ... Juan Luis Zabala, 2017/03/10 19:44
eskerrik asko Serafin! Zuri ikasittakuetatik ;) asier, 2017/02/21 09:21
Lan bikaiña. Ez haiz horraittiok geldi egotekua. ... Serafin, 2017/02/20 17:47
Eskerrik asko hiruroi, Alex, Hasier eta Iñaki! asier, 2017/02/19 20:19
Lan bikaina Asier! Zorionak!!! Eta mila esker ... Iñaki Sanz-Azkue, 2017/02/17 19:04
Eskerrik asko, Asier, ez jaok ordaintzerik. H. Etxeberria, 2017/02/17 00:15
Eskerrik asko Asier. Lan itzela eta fina. Alex Gabilondo, 2017/02/17 00:05
Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017