Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Azkoitia eta Azpeitia inguruko txori izenak

Asier Sarasua 2013/06/02 22:35
Urola eskualde barrualdeko sei herrietan (Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Beizama, Zestoa eta Aizarnazabal) jasotako txori eta hegazti izenak.

Artikulu honetan Urola eskualdean jasotako hegazti-izenak aurkeztuko ditut. Lehenago ere aipatu izan ditut Urola-kostako txori eta hegaztien izenak (eta baita Eibarkoak ere). Oraingoan, eskualdeko gainontzeko herrietan jasotakoak zerrendatuko ditut, Azkoitian hasi eta Zestoa-Aizarnazabal ingururaino, tartean dauden Azpeitia, Errezil eta Beizama barne.

Azken urteotan inguruko baserritarren eta ehiztarien artean jasotako izenak dira. Zaletasun bitxiak ditugu batzuok. Alor semantiko interesgarria, dudarik gabe, euskaraz dagoen aberatsenetakoa, eta ni bezalako sasibiologo/sasifilologo batentzat putzu sakon eta ezin ederragoa.

Honatx, bada, inguru horretan jasotako izenak (oharrak amaieran).

Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa inguruko txori izenak

  • Accipiter nissus: kabidade, kabillare (orok.); kabilla (B); gabiroi (Azp, B).
  • Actitis hypoleucos: kulixka txiki (Z, Aiz)
  • Aegithalos caudatus: kaskabeltx buztanluxe, kaskabeltz txiki (orok.)
  • Alauda arvensis: kalandria (orok.); hegatxabal (Z); txirripito (E); txurtxurro (B)
  • Alcedo atthis: martiñete (Azk, Azp, Aiz); makinete (Azp); markineta (E)
  • Alectoris rufa: eper
  • Anas crecca: ahate txiki; txertxeta, zertzeta
  • Anas plathyrrhynchos: ahata, ahate
  • Anser anser: antzar
  • Anthus sp.: belartxori (Azk, Azp, E, Z); lurtxori (Azp, B); txiote (Z); txirta (Z); zelaitxori (Aiz)
  • Apus apus: kataka (Azk); txenada, txenada beltz, txenara beltz (Azp, Aiz, Z, E); txinada, txinara (B)
  • Aquila chrysaetos: arranbeltz (Azp)
  • Ardea cinerea: gartza
  • Asio otus: hontz belarridun, hontz haundi
  • Athene noctua: hontz txiki
  • Burhinus oedicnemus: brankolin (Azp, B, E, Aiz); brankolin pintto (B); frankolin (Azk, Azp)
  • Buteo buteo: arranbeltz (Azk, E, B); sapelats (Azp, B, E); zapelaitz (Z, Aiz)
  • Caprimulgus europaeus: gautxori (orok.); gauoilo (B)
  • Carduelis cannabina: pardilo (orok.); txoka (Z)
  • Carduelis carduelis: kardantxulo (Azp, Z, Aiz); g(u)ardantxulo (E, Azp); jilgero (Azk, B)
  • Carduelis chloris: arbiazitxori (E); arbitxori haundi (Z, Aiz, B, Azp); berdeloi, berderoi (Azp, Azk)
  • Carduelis spinus: tarin
  • Certhia brachydactyla: arbolatxori (Azk); okil txiki (Azp, E, Z, B)
  • Charadrius sp.: kulixka txiki (Z, Aiz)
  • Cinclus cinclus: urzozo
  • Circus cyaneus: arranzuri (Azp); piztizuri (B); kukun aurreko hegazti (B); sainzuri, saizuri (E, Z, Aiz)
  • Coccothraustes coccothraustes: txinpiñen gixoi (Azk); txintxinen giyoi (Azp); giyoi (B); txintxin mokohaundi (Azp)
  • Columba oenas: uso txiki, paguso txiki (orok.); soloma, txoloma (E, Aiz); uso urdin (Aiz)
  • Columba palumbus: paguso (Azp, Azk, B, E); pagouso (Z, Aiz); uso haundi (Z)
  • Corvus corax: bela haundi (B);  guardazibil (B)
  • Corvus corone: bela (Azk, Azp, E, B); belabeltz (Azp); bele (E, Z, Aiz)
  • Corvus monedula: belatxinga (orok.); bela txiki (Azp, E)
  • Coturnix coturnix: galeper
  • Crex crex: gixoi (Azk); giyoi (Azp, B, E, Aiz, Z)
  • Cuculus canorus: kuku
  • Delichon urbica: txenada azpitxuri (Z, B, Aiz, Azp); txenara buztantxuri (Azp); txinara (Azk, Azp,); txinara txiki (E)
  • Dendrocopos minor: okil txiki
  • Erithacus rubecula: txantxa(n)gorri
  • Falco tinnunculus: kabidada txiki, kabilla(da) txiki, kaidare txiki… (orok.); gabiroi txiki (Azp, B); kaidore txiki (Z)
  • Ficedula hypoleuca: txinbo (Aiz)
  • Fringilla coelebs: kanpaxto (E); paandatxori (Z); pinpin (B); pintzana (Aiz); txinpin (Azk); txintxin (Azp, E)
  • Fringilla montifringilla: paseko txintxin (Azp)
  • Gallinago gallinago: mingor (Azk); estingor, istingor (Azp, E, B, Z, Aiz)
  • Gallinula chloropus: uroillo (Azk, Z, B, Aiz, Azp); udoillo (E)
  • Garrulus glandarius: eskiñaso, iskiñaso (E, Azp, B); eskiñoso (Azk); eskixo, iskixu (Z); exkiaso (Aiz)
  • Grus grus: kurrillo
  • Gyps fulvus: butre (Azk); putre (E, Z, B, Aiz, Azp)
  • Hirundo rustica: txenada azpitxuri (Azp, Z, B, Aiz); txenara, txinada, txiñara… (Azk, E, Azp, E, B); txinera (Z)
  • Lanius collurio: buruhaundi, txori buruhaundi (Azp, Z); iskiñaso txiki (B); mojatxori (Azk); txorihaundi (Azp, B)
  • Larus cacchinans: kaio (E, B, Azp, Aiz, Z); kaixo (Azk)
  • Lullula arborea: hegatxabal (Z); kalandria (Aiz)
  • Luscinia megarhynchos: urretxindor (Azk)
  • Milvus milvus: buztansarde (Aiz); isats-sardedun (B); miru (Azk, E, Azp, B); zapelatz gorri (Azp, B)
  • Motacilla alba: buztainka zuri (Z, Aiz); buztanikara (E, Azk, B, Azp); buztanluze? (B)
  • Motacilla cinerea: buztainka hori (Z, Aiz); buztanikara hori (E, Azk, B, Azp)
  • Muscicapa striata: txinbo (Aiz)
  • Numenius arquata: brankolin gorri (B); brankolin haundi (B); kulixka haundi
  • Parus sp: kaskabeltx, kaxkabeltx (orok.); burubeltx (E)
  • Parus caeruleus: kaskabeltx, kaxkabeltx (orok.); burubeltx (E); txantxaberde (E)
  • Passer domesticus: kurloi (Azk); kaletxori (Azp); txorimotz (Azp); mokomotz (E, B, Azp, Z); hormatxori (E, Azp); elitxori (E); lurtxori (E); txorilapur (E); patxizahar (Z, Aiz)
  • Phoenicurus ochruros: buztangorri
  • Phylloscopus collybita: eltxotxori (Azk); txepetxuri? (B); txio (Azk, Azp); txiota? (B); txoritxiki (E, Azp)
  • Pica pica: mika
  • Picus viridis: okil
  • Prunella modularis: sasitxori (Azk)
  • Pyrrhocorax pyrrhocorax: belatxinga (E, Azp); bela hankahori (B)
  • Pyrrhula pyrrhula: martinpolit (Aiz); kui (Azk); loratxori (Azp); motatxori (Azk, E, Z, Azp); txorigorri (Azp); azpigorri (E)
  • Rallus aquaticus: txota (Aiz)
  • Saxicola torquata: otatxori, otetxori (Azp, Azk, E, B, ); txartxara (Aiz)
  • Scolopax rusticola: oillagor
  • Serinus serinus: txirriskilla (Azk, Azp); txirriskillo (Azp); arbitxori txiki (Aiz, B, Azp); arbiazitxori (E, B)
  • Sitta europaea: arbolatxori (Azk); okil txiki (Azp); okiltxori (E, Z, B, Azp)
  • Streptopelia turtur: tortola
  • Strix aluco: hontz
  • Sturnus vulgaris: arabaxoxo (Azk, Azp, E, B); gaztalazozo (Z, Aiz); haragi-xoxo (B)
  • Sylvia atricapilla: txinbo kaskabeltx (Azk); kaskabeltx (B, E, Aiz, Azp); pikotxori (Azp)
  • Sylvia borin: pikotxori, pikutxori (Azp, Aiz); txinbo (Azk, Azp)
  • Tetrax tetrax: basoillo (E, B, Azp); mendioillo (Azk, Z, B, Aiz, Azp)
  • Troglodytes troglodytes: txepetx
  • Turdus iliacus: paseko birigarro (E, Aiz, Azp); birigarro gorri (Azp); itsas-birigarro (Azp); zelaiko birigarro (Aiz); begiarro txiki (B); paseko begiarro (B)
  • Turdus merula: xoxo, zozo
  • Turdus philomelos: birigarro (Azk, Azp, Z, E, Aiz); begiarro (B)
  • Turdus pilaris: kazkardo beltz (Azp); itsas kazkardo (E)
  • Turdus torquatus: zozo lepotxuri, zozo lepazuri
  • Turdus viscivorus: kaaxtarro, kaaztarro (Azk, Aiz, Z, B); kaxkardo, kazkardo (Azp, B, E)
  • Tyto alba: hontz zuri
  • Upupa epops: argioilar
  • Vanellus vanellus: hegabera

Oharrak

1) Hauexek izan dira informatzaile izan ditudan lekukoak (2001-2010 bitartean egindako elkarrizketak):

  • Joxe Etxabe Zulaika, 1941 (Aizarnazabal)
  • Daniel Zabaleta (Azkoitia)
  • Benjamin Aranbarri (Azkoitia)
  • Manuel Zumetaegia (Azpeitia, Urrestilla)
  • Jose Migel Mendia, 1940 (Beizama)
  • Pedro Olazabal, 1935 (Beizama)
  • German Zinkunegi (Errezil)
  • Jose Mari Azpillaga, 1934 (Errezil)
  • Jose Mari Erkizia, 1925 (Zestoa)
  • Roberto Bergara, 1916 (Zestoa, Aizarna)
  • Joxe Mari Eizagirre Irure, 1925(Zestoa, Aizarna)
  • Horiez gain, hainbat izen jaso nituen Azkoitiko, Errezilgo eta Azpeitiko ehiztari elkarteetan. Baita Nuarbeko plazako tabernan ere, bertako ehiztari batzuen artean. Eibarren bizi diren zenbait azkoitiarri ere jaso dizkiet izen batzuk. Eta amaitzeko, bibliografiak ere eman dizkit izen gutxi batzuk (tartean, inguru honetarako interesgarriena, Zestoarren erretolika hiztegi ederrak).

2) Herri-markei dagokienez, ondorengoa izan behar dugu kontuan:

  • Herri-markarik ez badut sartu, izen hori eremu guztian erabiltzen da.
  • Izen bat gutxienez 4-5 herritan jaso badut, "orokorra" (orok.) marka erantsi diot. Ziurrenik eremu osoan ere erabiliko da, baina ezin dut ziurtatu.
  • Gainontzekoetan, izena jaso dudan herria adierazi dut; horrek ez du esan nahi beste herri batzuetan ere ezagutzen edo erabiltzen ez direnik (izan ere, lexikoak erraz egiten du hegan herri batetik bestera, txoriek bezalatsu).

3) Beste ohar batzuk:

  • Aldaera guztiak ez ditut sartu. Esate baterako, birigarro sartu dut eta ez ahozko forma guztiak (bidigarro, biigarro, biriarro, biarro...).
  • Oso azaleko azterketa eginez, 3 eremu ezberdinduko nituzke: batetik Azkoitia; bestetik Azpeitia (Nuarbe, Urrestilla), Errezil eta Beizama (Azpeitira begira bizi diren herriak); amaitzeko, kostalderantz dauden Aizarnazabal eta Zestoa (Aizarna barne).
  • Txori batzuen kasuan herri guztietako lekukotasunak jaso ahal izan ditut; beste batzuetan ez. Izan ere, txori txikienen edo urrienen kasuan ez da izaten erraza espezie guztiak ezagutuko dituenik aurkitzea. Laguntzerik baduzu, pozez jasoko nituzke izen eta aldaera berriak.
Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Azken erantzunak
14 iker, 2017/04/21 10:57
Sekulako pitxia. Eskerrik asko. Amatliño, 2017/04/07 09:43
aupa Juan Luis! Eskerrik asko atrebentziagatik! ... asier, 2017/03/13 09:05
Barka atrebentzia, bana badaezpada ere: baduzu ... Juan Luis Zabala, 2017/03/10 19:44
eskerrik asko Serafin! Zuri ikasittakuetatik ;) asier, 2017/02/21 09:21
Lan bikaiña. Ez haiz horraittiok geldi egotekua. ... Serafin, 2017/02/20 17:47
Eskerrik asko hiruroi, Alex, Hasier eta Iñaki! asier, 2017/02/19 20:19
Lan bikaina Asier! Zorionak!!! Eta mila esker ... Iñaki Sanz-Azkue, 2017/02/17 19:04
Eskerrik asko, Asier, ez jaok ordaintzerik. H. Etxeberria, 2017/02/17 00:15
Eskerrik asko Asier. Lan itzela eta fina. Alex Gabilondo, 2017/02/17 00:05
Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017