Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)

Asier Sarasua 2012/07/19 00:00
Txori txiki polit hau nahiko ezezaguna da, arrunta den arren. Garai batean mendi inguruetako biztanle, gero eta arruntagoa da hiri eta herrietan, eta etxe ondoan ere aurkituko duzu, adi bazaude. Atzo Eroski alboan aurkitu nuen habia bat.

Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros) muscicapidae familiako txoritxoa da (batzuek zozoen familian ere sartu izan dute). Arra beltz-beltza da, buztan gorriarekin; emea ere antzekoa, baina kolore apalagoekin (gris-marroixka). 14-15 cm luzera du eta buztana etengabe gora-behera erabiltzen du.

Intsektu txikiak, fruituak eta haziak jaten ditu eta Eurasiako lurralderik gehienetan bizi eta ugaltzen da, Islandian izan ezik.


Wikimedia Commons

Garai batean mendi eta labarretan aurkitzen zen gehienbat, baina azkenaldian gero eta arruntagoa da hiriguneetan. Eibarren ere horrela da, eta sarri ikusten da gure herriko kale eta parkeetan. Urkizu inguruko auzune industrialetan askotan ikusi izan dut (Txonta, Matxaria, Iparragirre,...) eta aste honetan habia aurkitu dut Ipuruako merkatalgunean, Eroskiko parking alboan, Wok txinatarrerako zubipean.

Belartxoak erabiliz sortzen dituzte habiak, harkaitz eta eraikinetako zulo eta zirrikituetan, eta 4-6 arrautza inguru jartzen dituzte, maiatzetik uztailera bitartean.

Argazkia ez da ona, baina gutxi gora-behera ikusten da habia non dagoen. Atzo, behintzat, emea joan-etorrian zebilen, eta kumeak kurrixka bizian habia barruan. Ez zaie askorik geratuko habia lagatzeko.

2012-07-16-buztangorria (1)

 

2012-07-16-buztangorria (4)

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Lehen Hitza Euskaraz

Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017