Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Gora Trinkoak!

Asier Sarasua 2011/12/27 23:00
Aditzi trinkoen inguruan sarean dugun alberdaniak poz handia damait. Etorkizuna sendo eta trinko dakusat.

Aditz trinkoen kontua txantxa moduan jaio eta ugaritu da euskal blogosferan (eta tuiterosferan). Izan dira, esate baterako, blogetako mezu apologista bikainak, edo sare sozialetan hedatu diren formak (#datsegit, #daitort ezagunenak). Orain txantxa-usain berarekin jaio zaizkigu ATEA (Aditz Trinkoen Erret Akademia) Facebooken eta @trinkotzaindia Twitterren. Turutarenak izen sendoko erreminta ere aurkeztu digu aditz trinkoak sortzeko: Trinkator.

Eta hori geniala da. Azken batean horixe da euskararen gabezietako bat: egoera ez-formaletarako baliabide falta, gaztelaniaren menpekotasuna, gatz eta piper premia.

Trinkoen inguruko honi etorkizuna ikusten diot, benetan. Euskararen gabezietarako ederrak dira #trinkoak, asmatuak barne (asmatuak, batez ere). Jolaserako, lagunarterako, trinkotasunerako, adierazkortasunerako... Eta abantaila mordoa dituzte horretarako:

  • errazak dira, edonork sortzeko modukoak; jolasean ari gara, asmatzen.
  • erregularrak bezain malguak dira; nahi duguna egin dezakegu.
  • laburrak dira, zuzenak; osea, gazteak, modernoak.
  • jolaserako aproposak dira; adierazkorrak, parrandarako, gaupasarako, ligatzeko, zirikatzeko.
  • Dizerdit eta dakikigu modukoak, ez al dira demasak?

Trinkoak oso gauza serioa dira gero!

"Gogoeten kabian": Gerra zibileko errepresioa eta hobi komunak mintzagai dokumental batean

Asier Sarasua 2011/12/14 00:05
Aste honetan aurkeztu da Iruñean "Gogoeten kabian - Donde habita el recuerdo". Clemente Bernad argazkilariaren azkenengo lana da. Gerra zibileko hobi komunen inguruko liburua eta dokumentala. Irudi gordinak. Historia gordinagoa.

Astelehenean izan zen aurkezpena Ansoaingo antzokian. Clemente Bernad argazkilari eta dokumentalgile nafarraren lana da. "Gogoeten kabian - Donde habita el recuerdo".

Azken 8 urteotan Espainia osoa zehar ibili da, Gerra Zibilean izandako errepresioaren eta hilketen inguruko lekukotasunak jasotzen, han eta hemen azaleratu diren hobien argazkiak ateratzen eta horren inguruan dokumentala osatzen.

Lan horren emaitza izan dira Gogoeten kabian proiektuan garatutako Desvelados liburua eta Morir de sueños dokumentala.

Irudi gordin-gordinak, gogorrak. Baina historia are gordin eta gogorragoa. Gerra zibilak eragindako hilketak eta desagertuak; errepresioa, fusilamenduak, bide bazterrak eta gorrotoa; eta familien min isila, eta jakin-nahia. 

Liburuaren PDFa sarean ikus daiteke: Desvelados. Eta dokumentalaren aurrerapena trailer honetan:

Morir de sueños from clemente bernad on Vimeo.

Proiektuak Facebook orrialdea dauka eta Clemente Bernadi elkarrizketa egin diote Noticias de Navarran eta Publicon

Hementxe webgunean dagoen sinopsia:

Este proyecto audiovisual habla de los miles de asesinados en la zona sublevada tras el golpe de estado del 18 de julio de 1936, que fueron víctimas de una represión cruel y sistemática y que fueron enterrados en fosas comunes a lo largo de todo el país, ocultas por un pesado manto de silencio y olvido. Este proyecto aborda las labores de recuperación de los restos y de la memoria de esos miles de asesinados tanto durante el golpe de estado como durante la posterior guerra civil y los años de régimen franquista, a través de las exhumaciones realizadas con rigurosas técnicas de arqueología forense que garantizan la seriedad, el respeto y la trascendencia de los trabajos.

Esta es una historia que habla de sufrimiento, de olvido, de horror, de silencio, de miedo, de odio y de muerte. Pero sobre todo es una historia llena de amor. Del amor de quienes decidieron no olvidar, llorar y luchar sin descanso por la memoria de todos aquellos a los que les fueron arrebatadas impunemente sus vidas. Sus sueños.

Argazkilaritza dokumentala

Asier Sarasua 2011/12/06 23:22
Azken asteotan UEUk antolatutako ikastaro batean egon gara. Argazkilaritza dokumentalaren inguruko ikastaroa izan da. Oso interesgarria. Begirada eta ikuspegia zabaldu dizkit.

Argazkigintza Dokumentala izan da UEUk antolatutako ikastaroaren izena eta Jesus Mari Arruabarrena argazkilaria izan dugu irakasle. Ikastaroan zehar dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertu ditugu (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak eta abar). Ikastaro teoriko-praktikoa izan da eta irakasleak behin eta berriz azpimarratu du norbere estiloa bilatu beharra, sormena garatu beharra, argazkilariak bere ikuspuntua ematearen garrantzia.

Oso ikastaro interesgarria izan da. Nire muga tekniko eta artistikoak oztopo nabarmena dira nik neuk "benetako" argazkiak ateratzeko, baina oso baliagarria izan zait ikastaroa. Begiak zabaltzeko, argazkilaritzaren inguruko beste ikuspegi bat izateko. Askoz zabalagoa. Askoz irekiagoa. Aberasgarria izan da, zalantza barik, alderdi horretatik.

Azken hamarkadetako argazkilaririk interesgarrienen lanak ikusi eta aztertzeko ere balio izan digu. Estilo, garai eta ikuspegi oso-oso ezberdineko artistak. Eta hori ere ederra izan da, erabat argigarria. Hona ekarriko ditut ikastaroan ikusitako zenbait argazkilariren zerrenda, beste zenbaitentzat ere interesgarria izan daitekeelakoan:

 

Berritzaileak, klasikoak, apurtzaileak, heterodoxoak... Denetarik ikusi dugu, denetatik ikasten baita. Datozen egunotan, denbora hartzen badut, horko batzuen lanak ekartzen hasiko naiz blog honetara. Hasteko, orain 120 urteko (bai, 120 urteko) argazki moderno bat.

Stieglitz, The Terminal, New York

Alfred Stieglitz, 1892

Eta hemen beste argazki eder gutxi batzuk.

Brassaï, 1934

http://www.historyplace.com/unitedstates/lange/dor27.jpg

Dorothea Lange, 1935 inguruan

http://www.alexeytitarenko.com/cityshadows_pix/city_pict3a.jpg

Alexey Titarenko, 1994

Christophe Agou, 2002

 

Euskal idazleak Interneten

Asier Sarasua 2011/12/04 17:00
Durangoko Azokak ateak irekitzen dituen egun honetan, ni neu ere euskal idazleei begira jarri naiz. Euskal idazleen zerrenda bat hartu, eta Interneten duten tokia aurkitzen saiatu naiz. Badira? Zeintzuk dira? Non dira? Zelan jarraitu ditzakegu? Hemen duzue zerrenda laburra.

Gaur, abenduaren 4an, Durangoko Azokaren 46. edizioa hasi da. Durangorako osteratxoa gertatzen dudan bitartean, sarean hasi naiz idazle bila. Eta zer aurkituko? Euskal idazleak hurbiltzen dira sarera? Nortzuk? Nora jo behar dugu euskal idazleen tuitak, artikuluak eta postak irakurtzeko?

Idazle zerrenda bat hartu (50-60 izen) eta Googleri galdetu diot. Egia esateko, kasurik gehienetan, ez dirudi Interneterako joera handiegirik dutenik, bilaketen emaitzetan Wikipedia, Zubitegia edo Basqueliterature.com direlako erreferentzia nagusia. Ez euren webgunerik; ez blogik edo Twitter konturik. Hala ere, azkenaldian gero eta gehiago dira sarera hurbiltzen direnak, gehienbat idazle gazteenen artean. Hona hemen aurkitu ditudanak (zerrenda osatzen laguntzerik?).

Euskal idazleak Interneten

Webgunea dutenen artean zerrenda laburra irten zait. Esango nuke esparru hau oso "berde" dagoela oraindik (lotsa kontua?):


Blogariak ere ez dira gehiegi, eta horietako ia erdiak Berria egunkariarekin lotutakoak dira (hau da, papererako idatzitakoa sareratzen dute, neurri handi batean). Hona hemen aurkitu ditudanak:


Twitterri dagokionez, beste dozena erditxo bat, baina oraingo honetan badirudi zerrenda gero eta luzeagoa dela eta datozen hilabeteetan izen gehiago etorriko dela zerrendara:

 

Gutxi dira? Asko dira?

Ez dakit. Uste dut beste hizkuntza batzuetan ere antzeko egoera dagoela (gaztelaniazkoak begiratu ditut, azken urteotako Planeta, Euskadi, Cervantes eta Nobel saridunak aztertuta), eta ez dago alde nabarmenik. Webgunea idazlerik gehienek daukate (sarritan argitaletxeak berak sortu eta elikatutakoa), baina blogari eta tuiterlari gutxi-gutxi daude idazle erdaldunen artean (baita Euskal Herrikoen artean ere).

Hori horrela izanik ere, nire ustez, gurea bezalako hizkuntza txiki batentzat luxu handiegia da euskal idazleak Interneten ez izatea. Sarean behar ditugu, euskaraz idazten, bereziki kulturaz, literaturaz eta hizkuntzaz idazten. Edukia sortzen. Euskaldunongan eragiten.

Bai, literatura lanak ekoizten behar ditugu, batez ere; baina tira, har dezatela tartetxo bat sarerako ;-)

 

*Izartxoa dutenak, artikulua idatzi ondoren gehitutakoak zerrendara.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Azken erantzunak
14 iker, 2017/04/21 10:57
Sekulako pitxia. Eskerrik asko. Amatliño, 2017/04/07 09:43
aupa Juan Luis! Eskerrik asko atrebentziagatik! ... asier, 2017/03/13 09:05
Barka atrebentzia, bana badaezpada ere: baduzu ... Juan Luis Zabala, 2017/03/10 19:44
eskerrik asko Serafin! Zuri ikasittakuetatik ;) asier, 2017/02/21 09:21
Lan bikaiña. Ez haiz horraittiok geldi egotekua. ... Serafin, 2017/02/20 17:47
Eskerrik asko hiruroi, Alex, Hasier eta Iñaki! asier, 2017/02/19 20:19
Lan bikaina Asier! Zorionak!!! Eta mila esker ... Iñaki Sanz-Azkue, 2017/02/17 19:04
Eskerrik asko, Asier, ez jaok ordaintzerik. H. Etxeberria, 2017/02/17 00:15
Eskerrik asko Asier. Lan itzela eta fina. Alex Gabilondo, 2017/02/17 00:05
Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017