Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Euskara ondo dago, baina jodé! en castellano nos entienden mejor

Asier Sarasua 2010/09/25 21:36
Breve apunte sobre cómo somos muy-muy vascos, pero cómo en los días importantes el vascuence no es suficiente y preferimos utilizar otros idiomas más universales.

Orain pare bat egun plenoa izan zen legebiltzarrean eta Sustatun (eta Twitterren) zalaparta izan da, EITBek euskarazko seinalearen gainetik gaztelania sartu zuelako. Badakizue PP eta PSOE  zein gaiztoak diren. Kabroi hutsak.

Gaur arratsaldean Gernikan, berriz, Euskal Herriko alderdi euskaltzale, aurrerakoi eta abertzaleek dokumentu historiko bat aurkeztu dute. Irakurri zezaketen euskara hutsez, jakina. Baina euskaraz irakurtzea ez zaie nahikoa unibertsal iruditu; gaztelaniazko eta frantsesezko testuak ere irakurri dituzte. Porque así se entiende mejor.

Aipatuko dute komunikazioa; aipatuko dute agiriaren filosofia; aipatuko dute elkartasuna eta momentuaren egokitasuna. Aipatu dezakete sumsuncorda eta nahi dutena, baina zer nahi duzue esatea: ez ditut imajinatzen eragile katalan guztiak gaztelaniazko agiri bat irakurtzen. Eta hedabideetan gaztelaniazko hitzak besterik ez ditugu entzun; euskara ikusezin berriro ere.

Koherentzia apur bat, kojones! Ez gara ba herri bat? Ez gara ba euskaldunak?

Bihar bertan PPko kide egingo naiz. Horiek, behintzat, koherenteak dira.

Mogel Ikastola: 50 urte, 50 bide, 50 irudi

Asier Sarasua 2010/09/25 12:15
Joan zen asteburuan jaialdi polita izan genuen Eibarko ikastolan. Ikastetxearen 50. urteurrena ospatzeko egin diren ekitaldien artean, "50 bide, 50 irudi" jaia izan genuen. Eibarko ikastolak izan dituen gela eta ikastetxe guztiei bisita (20 lokal desberdin) eta bazkari-jaialdia Iturburun. Oso egun polita izan zen.

50 urte: PageiLehenago ere aipatu izan dugu blog honetan, bai Juan Antonio Mogel ikastola eta baita 2010. urtean zehar egin diren ekitaldiak. Izan ere, ikastetxeak 50 urte bete ditu aurten eta urte guztian zehar hainbat ekitaldi antolatu izan dira: erakusketak, hitzaldiak, bideoak, musika-jaialdiak, umeentzat jolas-parkea...

Joan zen asteburuan, berriz, "50 urte, 50 bide, 50 irudi" jaialdia izan genuen. Egunak bi zati-edo zituen:

  • Goizez: Mogelek izan dituen ikastetxe guztietan zehar ibilaldia, kartilla eskuan, Santiago Bidean bezala.
  • Eguerdi-arratsaldean: bazkaria eta jaialdia Iturburu ikastetxean (musika, dantza, jokoak, taberna, txokolatada...).

Ibilaldia

Goizeko 10etan hasita, Juan Antonio Mogel ikastolak bere historian zehar izan dituen ikastetxe guztiak bisitatzeko aukera izan genuen. Izan ere, 1960. urtean sortu zenetik, 20 lokal, etxe eta ikastetxetan eman ditu eskolak. 

  • Ikastolak kartilla txiki bat eman zigun eta mapa bat (ikastetxe guztien zerrendarekin).
  • Ikastetxe bakoitzaren atean mahaia ipini zuten eta kartillan gometsa eransten zizuten.
  • Txiri-txara, ikastetxe guztietara joan eta kartilla hori betetzen ahalegindu behar zinen.

Ikastetxe guztiak egitea ez zen erraza; asko ziren, oso sakabanatuta eta sasoian egon behar. Gainera, umeekin zailagoa. Guk tranpa txiki bat egin genuen: zailenak nik neuk motorrez egin nituen goizean goiz, eta gero umeekin Urkizu-Bidebarrieta-Untzaga-Itzio ingurukoak egin genituen. Erdi eta erdi, gutxi gorabehera. Amaña aldekoak egin ere ez genituen egin.

Polita izan zen. Ikastolaren historia ezagutzeko. 1960. urtean Bidebarrietako etxebizitza batean sortu zenetik, ondoren Zezenbideko lokaletara, gero 1970ko hamarkadan Eibarko elizek eta udalak utzitako lokalak (Pagei, Untzaga, Karmelitak, San Andres parrokia, Markeskua...), eskola nazionalek lagatako lokalak (Itzio, Urki, Amaña, Alfa...), eta azken urteotako Sansaburu, Argatxa eta Iturburu.

Lokalak ezin ziren barrutik ikusi (kasurik gehienetan etxebizitzak, elkarteak eta dendak daude gaur egun bertan). Hala ere, Ikastolaren historiaz jabetzeko balio zuen, nik uste.

Ibilaldi hasieria (Bidebarrieta, 1960)

 Bidebarrieta 44 etxean sortu zen Eibarko Mogel Ikastola 1960. urteko martxoan.

Mogel, 50 urte: V-ko etxea

 V-ko etxeko behea. Horixe izan zen nire eskola 1974-1975 ikasturtean, 5 urterekin.

Ibilaldi amaieria (Iturburu, 2010)

 Ibilaldi amaiera. Iturburun kartillako 20. gometsa eransten (tranpa txiki batzuekin).

Iturburuko jaia

Eguerditik aurrera, jaialdia izan zen Iturburun. Taberna zegoen, musika, trikitilariak, Ustekabe taldekoak, umeentzat joko eta jolasak... Bazkaria etxetik eraman eta hantxe igaro genuen egun guztia, giro ederrean. Eguraldia ere lagun. Ez zen jende asko-askorik egon, baina giro polita izan genuen.

Horrelakoetan gertatzen den moduan, nabarmentzekoa da gurasoen inplikazioa. Tabernan, jokoetan, garbitzen, antolatzen, mahaiak ipintzen eta batzen,... Auzolana oraindik ere bizirik. Gizarte indibidualista honetan, oraindik ere badago inplikatzeko prest dagoenik.

Mogel: 50 urte, 50 bide, 50 irudi

 

Mogel: 50 urte, 50 bide, 50 irudi

 

Ba, horixe, egun polita izan zela. Argazki gutxi-batzuk laga ditut Flickr-en. Eta ea datozen egunotan lerro batzuk idazten ditudan Mogel ikastolak izandako ikastetxe eta lokal guztien inguruan.

Markinako ur parkea

Asier Sarasua 2010/09/09 21:56
Oporrak amaitzeko edo, joan zen astean Markinako ur parkean egon ginen. Bai, bai; Aquapark moduko bat, Lea-Artibai "erdi-erdidxen".

Joan zen barikuan Manexek 5 urte bete zituen. Lehengusuekin elkartu eta merendola moduko bat egin behar genuenez, Ixura joateko asmoa genuen. Baina ai! Ixuan sutea eta beste plan bat pentsatu behar. Eta nire arrebak: "zergaittik ez goiaz Markinara? Bidegorri onduan itturri moduko batzuk ipini dittue parke batian eta umiendako ondo dago". Eta haraxe joan ginen guztiok, Markinako Aquaparkera.

Txikitxoa da; 10-15 iturri edo txorrot besterik ez dira. Kiroldegi ondoan, igerilekuko ur soberakina aprobetxatuta. Txikia, bai, baina haurrentzat oso aproposa da. Parkea eta bidegorria ditu alboan, ondo antolatuta dago, oso giro lasaia (12 urtetik beherako umeak bakarrik sar daitezke) eta ume txikientzat oso egokia da.

Ideia originala iruditu zitzaidan. Lea-Artibaiko Hitzan datu gehiago.

Urte guztia "ez busti itturrixan" esaten ibili ostean, Markinan: "Sartu eta busti!"

Markinako "itturrixak"

Argazki gehixago Flickren.

 

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Azken erantzunak
14 iker, 2017/04/21 10:57
Sekulako pitxia. Eskerrik asko. Amatliño, 2017/04/07 09:43
aupa Juan Luis! Eskerrik asko atrebentziagatik! ... asier, 2017/03/13 09:05
Barka atrebentzia, bana badaezpada ere: baduzu ... Juan Luis Zabala, 2017/03/10 19:44
eskerrik asko Serafin! Zuri ikasittakuetatik ;) asier, 2017/02/21 09:21
Lan bikaiña. Ez haiz horraittiok geldi egotekua. ... Serafin, 2017/02/20 17:47
Eskerrik asko hiruroi, Alex, Hasier eta Iñaki! asier, 2017/02/19 20:19
Lan bikaina Asier! Zorionak!!! Eta mila esker ... Iñaki Sanz-Azkue, 2017/02/17 19:04
Eskerrik asko, Asier, ez jaok ordaintzerik. H. Etxeberria, 2017/02/17 00:15
Eskerrik asko Asier. Lan itzela eta fina. Alex Gabilondo, 2017/02/17 00:05
Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017