Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Asturies

Asier Sarasua 2008/08/31 22:25
Abuztuan 12 egun igaro ditugu Asturias aldean, kanpinean. Hauxe izan da umeekin kanpinean egin dugun lehenengo irteera; oso ondo moldatu gara. Alde horretatik, oso pozik. Eta Asturiasen ikusi eta gozatu dugunagatik, zer esanik ez. Itzuliko gara.

Asturias ez genuen ezagutzen. Urtero joatekotan, baina beti zeozer. Aurten, azkenean, animatu egin gara eta abuztuko 2. eta 3. asteak Asturias aldean igaro ditugu. Gure hasierako asmoa zen alde batetik bestera ibiltzea, baina umeak kontuan izanda, Ribadesellako kanpinean jarri dugu kanpamentua eta ez dugu mugitu. Kanpin egokia, Sebreño auzoan dagoena. Neurri egokia, garbia, umeentzako jarduerak, taberna txukuna eta igerileku ona.

Camping Sebreño (Ribadesella)

Sebreñotik abiatuta, 40-50 minutura izan dugu Asturias erdia, gutxi gora-behera (Llanesetik hasi eta Gijon ingururako guztia). Abiapuntu egokia pentsatu zaigu. Euri pixkat egin digu (6-7 egunetan, barrena), baina egunero egin ahal izan dugu planen bat. Mendia, kostaldea, hondartzak, hiriburuak, ermitak, erromanikoa, sagardoa, jatekoa... dena gustatu zaigu.

Hementxe laburpen txiki bat.

Egun bat hiriburuan igaro genuen, Oviedon. Hiri polita da, parte zaharra, behintzat. Txikitxoa, baina goxoa eta pasiada bat emateko ederra. Jan ere gustora egin genuen, taberna txiki batean.

Oviedo

 

Santa Maria del Naranco ere ikusi dugu, nola ez. Jende lartxo, baina ederra. Ingurua ere zaindua.

Santa Maria del Naranco

 

Mendian ez gara larregi ibili, baina ikusitakoa asko gustatu zaigu. Enol ingurua ezin ederragoa da (nahiz eta jendez gainezka egon). Autobusez igo ginen (abuztuan ezin da kotxez igo), eta izugarri disfrutatu genuen. Umeekin joateko toki aproposa da. Eta Bulnes ere ezagutu genuen. Dirutza ordaindu behar da bertara joateko (funikularrez igotzeko), baina merezi duela uste dut. Garai turistikoenetan goiz ibili behar da funikularrean tokia hartzeko; kontuan izan. Gu berandu samar ibili ginen, baina egunpasa polita igaro genuen, Bulnesen bertan eta inguruko mendietan. Gainera, Sotres-era ere joan ginen. Hori ere herritxo polita.

Bulnesen

 

Kostaldeari dagokionez, batez ere Llanes-Ribadesella bitartekoa ezagutu dugu. Oso ederra, gomendagarria, guztiz. Ikusitako hondartzen artean:

  • Caraviako Arenal de Moris eta Playa de Vega. Ederrak, baina itsaso gogorregia, gure gusturako.
  • Cuevas del Mar (Cuevasen). Ikusgarria. Inguruko kostaldean ibililaldia ere egin genuen. Zoragarria. Txiringito polita alboan; merke eta ondo bazkaldu genuen.
Punta de San Antonio (Cuevas, Asturies)

 

  • Naves auzo ondoan San Antolin dago. Hondartza ederra da, eta gainera, errepide ondo-ondoan dago eta zabala da. Eta alboan, Gulpiyuri hondartza ezaguna dago. 50 metro eskas dituen hondartza, baina ezagutu beharrekoa: ez dago kostaldean, itsasotik 100 metrora baizik, behiz eta traktorez betetako zelai baten erdian. Itsasoa lur azpitik sartzen da eta ipuinetako hondartza sortzen du belartza erdian (argazkian ikusten den "zulo" horretan dago). Joan aurretik, mareak begiratu behar dira, goi-goian dagoenean hondartza ia-ia desagertu egiten delako.
Gulpiyuri hondartzarako bidian

 

  • Mendebalderago, Naves eta Niembro artean, beste 2 hondartza zoragarri daude: Toranda eta Torimbia (nudista) daude. Biak ere polit-politak. Eta hurrengo auzoan ere, Barron bertan, 2-3 hondartza txiki daude.
Playa Toranda (Niembro, Asturies)

 

Berriro ere itzuliko gara. Seguru.

Oharra: mezu hau abenduan argitaratu dut, baina abuztuko fetxa jarrita. Idaztekotan, idaztekoan... eta 3 hilabete igaro zaizkit :-)

 

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Azken erantzunak
14 iker, 2017/04/21 10:57
Sekulako pitxia. Eskerrik asko. Amatliño, 2017/04/07 09:43
aupa Juan Luis! Eskerrik asko atrebentziagatik! ... asier, 2017/03/13 09:05
Barka atrebentzia, bana badaezpada ere: baduzu ... Juan Luis Zabala, 2017/03/10 19:44
eskerrik asko Serafin! Zuri ikasittakuetatik ;) asier, 2017/02/21 09:21
Lan bikaiña. Ez haiz horraittiok geldi egotekua. ... Serafin, 2017/02/20 17:47
Eskerrik asko hiruroi, Alex, Hasier eta Iñaki! asier, 2017/02/19 20:19
Lan bikaina Asier! Zorionak!!! Eta mila esker ... Iñaki Sanz-Azkue, 2017/02/17 19:04
Eskerrik asko, Asier, ez jaok ordaintzerik. H. Etxeberria, 2017/02/17 00:15
Eskerrik asko Asier. Lan itzela eta fina. Alex Gabilondo, 2017/02/17 00:05
Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017