Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Debabarrenian 4 telebista kate barri sortzeko proposamenak

Asier Sarasua 2007/04/27 13:29

Eusko Jaurlaritzak lekuko telebisten lizentziak banatzeko lehiaketia kaleratu zeban orain dala hilabete batzuk. Euskal Herrixa 15 barrutittan banatu dabe, eta bakoitxian 5 lizentzia egongo dira (4 pribatu eta udaletxiendako 1). Barrutietako bat Debabarrena eskualdia da.

Orain dala egun batzuk amaittu zan proposamenak aurkezteko epia, eta ekaiñaren 27an jakiñaraziko dau Jaurlaritzak bere erabagixa.

Guztira, EAErako 89 eskaera aurkeztu dira eta 81 onartu dittue lehiaketarako. 60 lizentzia dagozenez, 21 kanpuan geratuko dira. Gure barrutixan, baina, 4 bakarrik aurkeztu dira, eta ustez, laurak onartuko dittue (puntuaziño minimo bat lortu biharko dabe).

Hónetxek dira Eibarren aurkeztu diranak:

Aurkeztutako lau proiektuen artian hiru talde handi dagoz: Prisa-Localia, KTB-Vocento-PuntoTV, eta Grupo de Medios Audiovisuales de Gipuzkoa.

Laugarrena, Arno Ikusentzunezkoak, eskualdeko euskara elkartiak (gehixenbat Eibarko ...eta kitto! eta Elgoibarko Izarra), eta Hamaika Telebista enpresaren artian hitzartutako proiektua da.

Informaziño guztia Berrian.


Ur-bitsetan

Asier Sarasua 2007/04/02 11:33

Ur-bitsetan. Holaxen esaten da batenbat oso-oso pozik, disfrutatzen dagonian. "Xabi eta Aitor ur-bitsetan ibili zittuan atzo Arraten".

Hau da, gaur egun, superpozik.

Googlen dozena erdi agerpen daukaz, eta erdixak baino gehixago Amatiñorenak. Hortik kanpo, ixa ezebez. Eibarren, ostera, nahiko normala dala esango neuke (jende nagusixan artian, behintzat).

Zorion-bitsetan be esaten da beste herri batzuetan, eta horixe agertzen da hiztegi gehixenetan (Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua barne); Googlen, baina, hori be eskastxo. Bestela, beste hiztegi batzuetan, "uraren gaineko bitsetan" agertzen da. Horren sinonimo-edo, Interneten apar-bitsetan eta atsegin-bitsetan be topau dittut.

Esne-bitsetan be entzun izan dot, baina ez dakit esangura berbera daukan.

Eibarko sareko hiztegixan Juan San Martinen aipamen bat agertzen da:

» UR-BITSETAN
pletórico; gozoso; contento en su ambiente.
"Como pez en el agua".
Iturria: JSM.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Lehen Hitza Euskaraz

Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017