Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Gari-jotea Antzuolan

Asier Sarasua 2007/03/29 23:02

Gitxi gorabehera 1960. hamarkadaraino, garixak sekulako garrantzixa zekan Euskal Herriko basarrixetan, baina oso denbora laburrian, 10 urtian, Gipuzkoa eta Bizkaiko basarri guztietatik desagertu zan.

Gure gurasuen sasoian eguneroko kontua; gaur egun, gauza guztiz ezezaguna.

Orain dala 4 urte inguru, Antzuolan garixa erein zeben, guri kaletar gaztiori, gari-kontuak zelan eitten ziran erakusteko. Prozesu guztia egin zeben: 2002ko udazkenian garixa erein, udabarrixan jorratu eta zaindu, eta 2003ko udan ebagi.

2003ko uztailan, oso egun politta euki genduan Antzuolan. Bero eitten zeban, izugarri. Garixa joteko aukerako egualdixa, garixa lehor-lehor egon bihar dalako ondo jo ahal izateko eta gari-alia errez jaulkitzeko, bere zorrotik errez askatzeko.

Bertako basarrittar kuadrila batek, garixan lanak zer ziran eta zelan eitten ziran erakutsi zeskuen. Garixa ebagi eta joteko prozesuak lau pauso daukaz; ez dira egun berian eitten (batetik bestera egun batzuk itxoin bihar izaten diralako gehixenetan). Antzuolan, baina, danak batera egin zittuen, kaletarrok prozesu guztia ikusi zeigun.

  1. garixa ebagi egin zeben (igitaixaz eta makiña berezi bategaz).
  2. burdixetan herrira jeitsi zeben (normalian egun batzuetan gari-metetan eukitzen zan, edo metatxorruetan, meta txikixetan).
  3. garixa jo egin zeben (txanketian eta makiñekin), gari-alia askatzeko.
  4. garbittu egin zeben (gari-garbitzeko makiñiakin), garixa eta alkotza (azala) banatzeko eta garixa garbi-garbi lagatzeko.

Arratsalde-pasa ederra euki genduan. Bideo honetan, prozesu guztia ikusi leike, eta antzuolarrak be agertzen dira berbetan, gari-lanak zelan eitten diran azaltzen. 27 minutu.

Eibarko labaderuak

Asier Sarasua 2007/03/28 11:16

labaderoa.jpg Gaur egun labadorak erabiltzen dittugu erropia garbitzeko, eta orain dala urte batzuk sukaldeko askan edo tiñetan garbitzen ziran.

Eibarren aspaldi dago ura etxietan. Gipuzkoan lehenenguetakua izan zan etxietan ura eukitzen (1880-1890 ingururako). Halan da be, 1920-1930 ingurura arte, Eibarko emakumiak labaderuetan garbitzen zeben erropia (gehixenbat erropa haundixa, izarak eta abar).

Labadero gehixenak XIX. gizaldi amaieran eraiki ziran Eibarren; ordura arte, erreketako eta potzuetako harlosak erabiltzen ziran erropia garbittu eta laskitzeko.

Eibarko labaderorik ezagunena Untzagakua zan. Hotel Arrate dagon tokixan zeguan, Untzaga eta Isasi bittartian, Ego erreka albo-albuan. Gregorio Mugicak aittatzen dau, 1897xan eraiki zala, eta aurreko guztien artian hobia zan "con cubierta". 1897ko abuztuan hasi ziran lanak, eta Gabonetarako amaittu. Hori baiño lehenago be bazan labadero edo latsarri bat Untzagan, "junto al molino viejo de Unzaga" diño Mugicak. Baiña jakiña, 1890-1905 bittartian, goittik behera aldatu zan Untzaga aldia, eta labadero zaharra be desagertu egin zan.

Bidebarrixetan be bazan beste bat, 1894an egindakua. Gitxi gorabehera Arikitxaneko zubi onduan. Hori be Ego errekan bertan.

Matxarixan be bazan beste bat, Mandiolaballetik datorren ura aprobetxatuta. Eta Ubitxan beste bat, Unbeko errekian albuan, Lixiberreketa izeneko inguruan (gaur egun be badago zeozer, itturri txiki bat, behintzat, Unberako bide hasieran).

Mugikak beste hiru lixibarri edo latsarri be aittatzen dittu bere Monografixan. 1898an egin zan Ardantzakua (656 pezeta), 1899an Merkatu plazakua, askoz ederragoa (3222,28 pezeta), eta 1905ean, Sansaburuko bizilagunak be labaderua eitteko eskaeria egin zeben; ez dakigu egin zan edo ez.

Orain arte aittatutako labadero guztiak desagertu egin dira, baina bada Eibarren bizirik dagon labadero bat, Grabadores edo Bittor Sarasketa kalekua. Estaziño kaleko ertzian dago, Valle taberna azpixan, eta bestiak baino barrixagua da.

Basarrixetako asketan be sarri egoten ziran erropia garbitzeko harlosak, labadero edo lixibarri lana eitten zebenak. Eta biharbada, beste labaderoren bat be egongo zan Eibarren (Azittainen? Amañan? Urkin?). Horretxek nik ezagutzen dittudanak.

Gai honen inguruko informaziño pixkat, "Eibartarren Ahotan" proiektuko orrialde honetan topauko dozue. Oingoz ezin da pasarterik entzun, baina informaziño pixkat agertzen da, behintzat.

Parraparra

Asier Sarasua 2007/03/15 11:45

Beste mezu honetan hasittako ibilbidia jarraitzeko, eta "parkeko berbetiakin" jarraittuta:

Parraparratxirrista, tobogán. Ald. parrapas.
Parrapasian ibilitta, hor dator gure granujia ipurdi bueltia zihero lokaztuta. (EEE). / Edozein lekutan parraparra gertatzen genduan. (IL).

Eibarko Hiztegixan holaxen agertzen da:

» PARRAPARRIAN (Iz.) bajar patinando sobre el culo; deslizarse patinando. Umien jokua da. JSMek holan diño: "Generalmente juego de chiquillos que preparaban una pendiente arcillosa con agua (en ocasiones orina) para patinar más rápidamente en el tramo preparado al efecto" (in TE, 777).
Gaztetan frakak apurtu artian ibiltzen giñan parraparrian (ETNO). / Fraka barrixokin parraparrian habil?! Joko haut gero! (IL).

Korrika Eibarren

Asier Sarasua 2007/03/13 12:49

Badator Korrika! Aurtengo ekitaldixa 15.a izango da, eta Karrantza-Iruñea ibilbidia egingo dau, martixan 22tik apirilaren 1era. Ibilbide guztia Korrikaren webgunian eta zati batzuk Tagzanian

Gure herrira 10 egun barru helduko da, martixan 25ian, domekia, eguardiko 13:00 inguruan.

Horrez gainera, asteburu honetan KORRIKA KULTURALA eukiko dogu Eibarren, barixakuan (martixan 16a), arratsaldeko 18.00etatik aurrera Untzagan.

  • 18:30ean Antzezlana (kulturbira taldea)
  • 19:15ean Pailazo saioa
  • 20:00etan Bertso saioa
  • 20:00 irekiera Barrikotea
  • 21:00etan EDAN, TRIBUTE TO EDAN kontzertua

Zibili-zabulua

Asier Sarasua 2007/03/08 09:51

Azken egunotako "bizipenak" bultzatuta, orain dala urte bi idatzittako mezu hau berreskuratu dot.

Zibili-zabulua columpio. • Soka birekin txingilizka dagon oholtxua, bertan kulunkatzeko.

Euskera batuan zabu dago onartuta; gure inguruan zibili-zabulu eta antzeko aldaerak erabiltzen dira gehixenbat. Eibarren bertan hamaika aldaera daukaz: zibiri-zaburua, ziburua, zinbili-zanbulua, ziburi-zaburua, zabulua, zibili-zaublia... Jende nagusixak ondo ezagutzen dau, eta baitta natural-natural erabili be. Gaztien artian, berriz, ixa ezezaguna da berbiori.

Sasoi batian normalak ziran zibili-zabuluak basarri ataixetan; gaur egun ugarixak edozein parketan. Kolunpixua esaten dozula? Ba, bada ordua euskerazko berbia erabiltzen hasteko, ez dozu uste?

Ogi-bittartekua, ogittartekua

Asier Sarasua 2007/03/05 14:03

>> ogibittartekua • bocadillo, bocata.
Aldaera: ogittartekua
· Eta oin, ogibittartekua hartu eta San Mamesera najoiak semiaz.

Txosnetan, tabernetan, Interneten, kalian, ikastolan... bokatak eta bokadilluak bakarrik ikusten dittut azkenaldixan. Ez dakizue bokatak kaltegarrixak dirana? Kolesterola, gantzak... zabor-jatekua! Lagaizuez bokatak eta jaizuez ogi-bittarteko euskaldun jatorrak!

Seguru nago bateron batek esango destala garbizalia naizela, purista hutsa eta berba galduak berreskuratu nahixan nabilela... Neretako berba normal-normala da ogittartekua. Gure etxian ez da sekula esan akeita edo izparringia edo urrutizkiña... baina bai ogittartekua.

Kalian be, esango neuke lehenago gehixago erabiltzen zala berba hori (Eibarren, behintzat). Bokadilluak be entzutzen ziran, baina tira. Bokatak heldu diranetik, baiña, danok bokata-janian.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Azken erantzunak
14 iker, 2017/04/21 10:57
Sekulako pitxia. Eskerrik asko. Amatliño, 2017/04/07 09:43
aupa Juan Luis! Eskerrik asko atrebentziagatik! ... asier, 2017/03/13 09:05
Barka atrebentzia, bana badaezpada ere: baduzu ... Juan Luis Zabala, 2017/03/10 19:44
eskerrik asko Serafin! Zuri ikasittakuetatik ;) asier, 2017/02/21 09:21
Lan bikaiña. Ez haiz horraittiok geldi egotekua. ... Serafin, 2017/02/20 17:47
Eskerrik asko hiruroi, Alex, Hasier eta Iñaki! asier, 2017/02/19 20:19
Lan bikaina Asier! Zorionak!!! Eta mila esker ... Iñaki Sanz-Azkue, 2017/02/17 19:04
Eskerrik asko, Asier, ez jaok ordaintzerik. H. Etxeberria, 2017/02/17 00:15
Eskerrik asko Asier. Lan itzela eta fina. Alex Gabilondo, 2017/02/17 00:05
Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017