Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Urkuzuko "errekia"

Asier Sarasua 2007/02/27 20:51

"Urkuzuko itturrixak, baleki berbetan...". Holaxen diño kantu zaharrak. Tira, ba, atzo ez zan izan itturrixa, hodi bat baiño.

Urkuzuko torre inguruetan biharrian dabizen gruak eta eskabadorak ur-hodi bat lehertu, eta bidia erreka bihurtu zan 40 minutuz.

Nere lankide Jatsuren eskutik, eta Amsterdametik bueltan (sic) heldu jataz honek argazkixok.

Flickr-en gehixago

Urkuzu inguruko etxiak 12 orduz egon ziran urik barik (etxe barruan, diñot).

Ego erreka

Asier Sarasua 2007/02/23 09:47

Eibarko errekian izena Ego da. Gure herrixa zeharkatzen dau, mutur batetik besteraiño. Baina nundik dator eta nun dauka iturburua? Galdera erreza dirudi; erantzun errezekua, esan gura dot. Ba, ez pentsau! Behin baino gehixagotan erabili dogu gaixa esku artian, eta esango neuke galdera horrek ez daukala erantzunik, ez errezik, ez zailik. Toponimia aldetik, behintzat.

Egin deigun gorutz errekan zihar. Ego errekia Maltzagan hiltzen da, Deba ibaixan ittota. Hortik gora, Eibar guztia gurutzatzen dau (herri azpittik gehixena), sortaldetik sartaldera, eta Ermuko sarreraraiño jarraittu geinke bere jarixua. Horraiño konforme.

Ermuko sarreran, baiña, errekiak beste bi itturri nagusi hartzen dittu.

1) Ermuko urak

Batetik, Ermutik datozen urak, gorutz jarraittuta, beste bi adarretan banatzen diranak: Areittio ingurutik datorren Urtia (Urteaga) errekia; eta Goitondotik datorren Berano erreka, Oiz eta Urko aldeko urak jasotzen dittuana.

2) Aixola

Bestetik, Aixola eta Eitzaga aldetik datorren errekia daukagu, normalian, Aixola erreka izenakin ezagutzen dana (basarri-auzo horrek be izen horixe dauka). Bere iturburua Intxortan dago, eta Elgetako frontoi azpittik pasauta, Aixolara eta Eitzagara heltzen da.

Ego errekia, hortaz, Eibarren bakarrik daukagu. Elgetako, Zaldibarko, Ermuko eta Mallabiko urak batzen dittu, baina Eibartik kanpo beste izen batzuk daukaz (Ermuko sarreran izan ezik).

Aurreko 4 udaletxietan galdetu neban, eta iñungo mapetan ez da agertzen Ego izenik. Ejerzituan mapetan bez; XIX. mendeko mapetan bez. Elgetako eta Ermuko toponimia historikuetan (Euskaltzaindiak kaleratuta) bez.

Zer diño herrixak?

Eibartarren artian galdetu ezkero, gehixenendako, Oiztik datorren adarra izango litzake Ego.

Zer ziñon Juan San Martiñek?

Egoarbitza mendixan azpiko errekiak (Aixolak) eukiko zebala jatorriz Ego izena. Egotxia (Egoetxeaga) auzunia be inguruan dago.

Zer diñue geografuak?

Geografuen arabera, afluente luziena (eta jarixo haundixena daukana) izango litzake errekian iturburua. Baina gure kasuan, zein? Zer adarrek dauka ur eta indar haundixagua? Elgeta-Zaldibartik datorrenak? Ermua-Mallabittik datorrenak? Zein dago urriñago? Intxorta edo Oiz?

-------------

Zuzenketa: Zuzenketa txiki bat. Berano errekak ez dittu jasotzen Oizko urak, Trabakutik datozenak baizik. Oizen jaixotzen diran errekatxuak, gehixenbat, Ibaizabalera eta Artibaira doiaz.

Eta mapa bat egin dot teknologia barrixak erabilitta:

Ego erreka eta bere iturriak

Gerra zibila Eibarren eta Elgetan

Asier Sarasua 2007/02/16 12:08

guerra_civil.jpg Datorren astian aurkeztuko da Eibarren La guerra civil en Eibar y Elgeta. Aurkezpena datorren eguenian (hilak 22), arratsaldeko 19.30etan, Portalea kultura etxian.

Jesus Gutierrez historialari eibartarraren lana da, eta gerra zibilak gure herrixan izandako eragiña azaltzen dau. Errepublika sasoian hasten da, gerrako 3 urtiak aztertzen dittu, eta baitta gerra osteko represiñua be. Argitalpenaren inguruko informaziño gehixago, albiste honetan.

Hemen beste pare bat lotura:

Jesus Gutierrezen aurreko lana - Insurreccion de 1934 en Eibar - ezagututa, eta gerra zibilaren kontua zer ondo eta sakon aztertu daben jakinda, ez daukat dudarik erreferentziako liburu bihurtuko dala.

Zelan hazi jakun, ezta?

Asier Sarasua 2007/02/15 23:32

Atzo illuntzian etxian. Maddi (3 urte) eta Manex (urtebete) jolasian. Holako batian, Maddik bere amari serixo-serixo begiratu, eta esan detsa:

"Ama, zelan hazi jakun txikixa, ezta?"

Zu bai nausittu zarala, Mimi

Egunpasa ederra Astigarretan (Beasain)

Asier Sarasua 2007/02/11 23:02

Azken urte t'erdian Beasaingo euskara jasotzen eta aztertzen jardun dugu, 2005ean kaleratutako beka bati esker. Lau lagun ibili gara zeregin horretan: Itziar Alberdi, Xabier Mendiguren, Aintzane Agirrebeña eta ni neu.

Lan gogorra izan da, baina aberasgarria oso. Ia-ia 50 lagun elkarrizketatu ditugu, bideoz, eta ondoren euren hizkera aztertu dugu. Polita izan da, eta niretzat bereziki interesgarria Goierri inguruko hizkera entzuteko eta gozatzeko aukera eman digulako.

Beasaingo euskara biltzeko proiektua

Proiektua amaitzear dago (azken zuzenketak egiten dihardugu), eta egindako lana ospatzeko, atzo (larunbata) bazkaria eta egunpasa ederra izan genituen Astigarreta auzoko "Astauzel" elkartean. Udalak gonbidatuta, bertan elkartu ginen elkarrizketatu (10 inguru falta), elkarrizketatzaile (Itziar falta) eta udaleko ordezkariak (Ane, Andoni, Patxi, eta Aitor).

Eskerrik asko denei, euren laguntzagatik, eta atzoko egunpasa ederrarengatik. Bazkari ederra, eta giro ederragoa. Bertsolaririk ere ez zen falta izan. Ekaitz Goikoetxea (Beasain) eta Bixente Gorostidi (Amezketa), ondo baino hobeto aritu ziren, eta zorionak eurei ere. Proiektua borobiltzeko ospakizun perfektua izan zen.

Datozen asteotan kaleratuko dira liburua eta DVDa, eta ea orduan ere horrelako egunpasa polita izaten dugun.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Lehen Hitza Euskaraz

Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017